25 urte bete dira, Kepa Ordoki, Gernika batailoiko komandantea hil zenetik

  • Azaroaren 28an, hogeita bost urte beteko dira, Kepa Ordoki, Gernika batailoiko komandantea hil zenetik. Efemeride hau oroitarazteko, Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak hainbat ekintza burutuko ditu Hondarribia, Irun eta Hendaian, azaroak 27 eta abenduak 1 artean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 27an - 09:04
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Eusko Gudariak” abestuz eta ohorez agurtu zuten ordoki 1993an, Hendaiako hilerrian. Mikel Epaltza apezaren esanetan, Ordokik “inoiz ez zuen gloria pertsonalik eskatu eta gauza bakar bat desira zuen soilik: bere herriaren askatasuna”. Mende laurdena pasata, komandantearen inguruko oroimena urrituz joan da eta Kepa Ordoki MHB elkartearentzat, heriotzaren urteurrena, “aitzaki ezin hobea da, Ordokiren bizia berreskuratu eta honen baitako oroimen ariketa bat garatzeko”.

“Bertsotan faxismoari aurre” bertso emanaldi gidatua

Azaroaren 27an, 19:00etan, Hondarribiko Kultur Etxeko areto nagusian. 1936an, Behe Bidasoak eta Euskal Herriak jasandako altxamenduan zehar idatzi ziren bertsoak abestuko dira eta garaiko zenbait pasarte aipatu. Aitor Errazkin bertsolariak, Laida Oronoz kantariak eta Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena trikitilariek girotuko dute emanaldia. Joxan Elosegi, Kepa Ordoki MHB elkarteko kidea eta “Joxe Mari Lopetegi, errepublikanoen bertsolaria” liburuaren egileak gidatuko du emanaldia.

"Gernika Batailoia, askatasun itxaropena"

Azaroaren 29an, 19:30etan, Irungo Palmera Montero gunean. "Gernika Batailoia, askatasun itxaropena (1945-2015)" dokumentalak faxismoaren kontra eta aliatuen alde borroka egin zuen euskal talde militarraren historia gogoratzen du. Kontakizuna 2015eko apirilean hasten da Pointe de Grave aldean gudariei egin zitzaien omenaldiarekin. Franck Dolosor kazetariak idatzi du doku-fikzio honen gidoia eta emanaldi egunean irunen egongo da.

Kepa Ordoki eta memoria historikoa

Azaroaren 30ean, 19:00etan, Hendaiako Zokoburu eraikineko Hegoa gelan. Kepa Ordoki komandantearen bizia, testuingurua eta oroimena jorratuko da, solasaldi baten bidez. Iñaki Egaña, Euskal Memoria Fundazioko Lehendakaria eta historialaria, eta Alberto Unamuno, Markina Xemeingo Ahaztuen Memoria elkarteko kideak, Ordokiren biziaren zertzelada nagusiak eskainiko dituzte. Solasaldia irekia izatea espero da, bertaratuen parte-hartzea sustatuz.

Omenaldia

Abenduak 1ean, 12:30etan, Irungo Gernikako Arbolaren parean. Kepa Ordoki, Gernika Batailoiko Bidasotar eta bailaran askatasuna, demokrazia eta justizia sozialaren alde borrokatu duten pertsonak omenduko dira, ekitaldi xume baten bitartez.

Kepa Ordoki MHB elkarteak gogorarazi du, “Oroimen historikoak eskatzen duen errespetua ezinbestekoa da, herrien etorkizuna eta pertsona aske eta solidarioen garapenerako. Horregatik, Behe Bidasoko bizilagunak deitzen ditugu egiaren berreskuratze eta zabalpenean elkarrekin egoteko, azaroak 27 eta abenduak 1 artean, burutuko diren ekintzetan”.

Albiste hau Antxeta Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
"Film sexualki esplizitua izatea loturik dago errealitate bati, Maspalomasi"

Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: "Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu"

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Armairutik plazara
MULTIMEDIA - dokumentala

Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.

Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


"Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari"

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


2025-09-04 | El Salto
Genovako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Eguneraketa berriak daude