22 ikaslek bizikleta martxa abiatu dute Bordeletik Baionara, Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuz

  • Baionako Estitxu Robles kolegioko 22 ikasle eta lau irakasle asteartean abiatu dira Bordeletik Baionara: 200 kilometro bizikletaz, larunbatean Lapurdiko hiriburuan egingo den manifestaziora iristea helburu. Azterketak euskaraz mugimenduaren borroka luzeak lortu du Brebeta zientzietako proba euskaraz egitea, orain Baxoa euskaraz egin ahal izatea lortzea dute helburu.

Lehenengo etapa egina dute jada. Argazki hau eta beherago jarri ditugunak Estitxu Robles Kolegioak berak igotakoak dira.

2023ko apirilaren 19an - 10:27
Azken eguneraketa: 12:23

Bizikletak eta lo-zakuak harturik, bost eguneko martxa abiatu dute asteartean ikasleek: egunean 40 kilometro inguru egitea da asmoa, Roscoffetik Hendaiara dagoen bidegorrian barna. Azken lau kilometroak ahalik eta jende gehienarekin egin nahiko lituzkete: deia egin diete euskaltzale guztiei, Bokaleko Semard plazan 16:30ean beren bizikletekin batu daitezen, helburua baita Baionan 17:00etan deituta dagoen manifestaziora “arribatze masiboa” egitea. Hala kontatu dute Kazeta.eus-en.

Euskalgintzaren “egoera larria”

Larunbateko manifestazioa Euskal Konfederazioak deitu du, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde. Hiriburuko suprefeturatik abiatuko da mobilizazioa eta euskalgintzari bultzada emateko manifestazio erraldoia egitea dute xede. Frantziako Gobernuak azterketak euskaraz egin ahal izatea debekatzen duela, euskarazko irakaskuntzari mugak eta trabak ezartzen dizkiola eta euskara legalki ez duela babesten salatuko dute larunbatean. Deitzaileek gaineratu dute tokiko administrazioek ere “ez dutela nahikoa egiten euskararen egoera aldatzeko”. Ipar Euskal Herrian euskalgintzak oro har bizi duen “egoera larria” mahai gainean jarri nahi dute mobilizazioan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


2024-03-19 | Leire Artola Arin
Beskoitzeko ikastolari 2025era arte luzatu diote lurrak erabiltzeko baimena

Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


2023-12-19 | Leire Artola Arin
Peio Jorajuria, Seaskako lehendakaria
“Ezinezkoa da Beskoitzetik ikastola bat horrela kanporatzea”

Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]


2023-11-20 | ARGIA
Beskoitzeko ikastolaren alde ehunka euskaltzale bildu da

2.500 euskaltzale elkartu dira Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deitutako manifestaziora. Herriko etxeak ikastolaren eraikin berria egiteko eskariari jarritako trabak salatu dituzte eta Beskoitzeko ikastolako haurrei babesa eman diete.


Eguneraketa berriak daude