2019rako aurrekontu proiektua luzatu beharko du Eusko Jaurlaritzak

  • Jaurlaritzak aurkezturiko azken aurrekontu proiektua erretiratu du eta EH Bildu alderdiari egotzi dio aurrekontuen luzapenaren errua. Negoziaketak iraun duen denboran, koalizio abertzaleak helarazitako hiru proposamen baztertu ditu Iñigo Urkulluren gobernuak.


2018ko abenduaren 14an - 11:21
Pedro Aspiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua.

2019rako aurrekontuak adosteko asteazken arteko epea eman zion Jaurlaritzak EH Bildu koalizioari. Akordiorik gauzatu ezinik, bere azken proposamena ostegun goizean erretiratu zuen Jaurlaritzak. Gutxiengo pentsioen osagarritasuna izan da akordioa bideraezina egin duen punturik garrantzitsuenetako bat.

Iñigo Urkullu lehendakariak, negoziatu beharrean “itxurakerietan” ibiltzea leporatu dio EH Bilduri, “fede oneko pentsiodunen itxaropenekin jokatu dute jakinda ez dutela gai hori negoziatu, ez baita gure eskumena”.

EH Bilduren proposamenetako bat, pentsio baxuenen igoera Diru-sarreren Berme-Errentaren arabera aplikatzea zen. Euskadi Buru Batzarreko Andoni Ortuzar presidenteak adierazi duenez, “ezinezkoa” da proposamen hori onartzea, 20 milioi gehiagoko kostua eragingo lukeelako aurrekontuetan.

Maddalen Iriarte penatuta azaldu da Jaurlaritzaren erabakiarekin eta ekonomikoki “bideragarria” den proposamena dela azpimarratu du, “20 milioi, guztira 11.800 milioi dituen aurrekontuetatik, baina Jaurlaritzaren erantzuna ezezkoa izan da”. Neurri horren bidez, 2019. urterako gutxiengo pentsioak 858 eurora igotzeko nahia izan du koalizio abertzaleak.

Arnaldo Otegiren iritziz, EAJk “bertigoa” sentitu du aurrekontuen negoziaketan eta azkenean patronalak nahi duenari men egin diote. Gobernu “ahul” baten aurrean daudela eta dirurik ez dagoela esanez jendeari gezurra esan diotela ere gaineratu du Otegik.

Azkenik, Ogasun eta Ekonomia sailburu den Pedro Azpiazuk “lasaitasun” mezua zabaldu nahi izan du, “Eusko Jaurlaritzak beharrezko mekanismoak ditu EAEko herritarren ongizatea eta garapen ekonomikoa bermatzen jarraitzeko”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarra
Software librea erabiltzen duten ikastetxeek beraien esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarrean

Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]


Whatsapp-a ez da izango EAEko hezkuntzako oposizioetan akreditazioa lortzeko bide bakarra

Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]


EAEko Trans Legearen erreforma onartu dute

Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.


Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legea adostu dute EAJ, EH Bildu eta PSEk

EAJ, EH Bildu eta PSE-ren babesarekin atera da aurrera. Erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du Jaurlaritzak. Helburu nagusia 2050rako EAEn karbono emisioak zerora murriztea da.


2024-02-08 | ARGIA
Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren legeaz:
"Hiru alderdi politiko hauek hazkunde ekonomikoa lehenetsi dute klima larrialdiaren aurrean"

Euskal Herria Bizirik sareak elkarretaratzea egin du Eusko Legebiltzarraren atarian, barruan Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Legea onartzen zuten bitartean. Sare horren hitzetan, "EAJ-PNV, PSE eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu da, agerian utziz hiru alderdi... [+]


Eguneraketa berriak daude