2018ko Gasteizko feminizidio bikoitzagatik epaitu dute gizonezko bat, eta erruduntzat jo

  • Ia lau urteren ondoren, bikote ohia eta haren ama hil zituen gizona epaitu dute. Hilketa bikoitzagatik 47 urteko espetxe zigorra ebatzi du epaileak.


2022ko martxoaren 16an - 12:29
Hilketa matxistak bat gaitzetsiz 2016an egindako elkarretaratze bat (Argazkia: Ipar Euskal Herriko Hitza)

2018ko apirilaren 20an gizonezko batek 43 urteko Maria Jose Bejarano emazte ohia eta haren 69 urteko ama hil zituen Gasteizen. Berriaren Biktimen Mapan jasotzen denez, erasotzaileak labanaz egin zien eraso, hiltzeraino, eta ostean etxebizitzari su eman zion. Gizonak bere burua leihotik bota zuen, eta suhiltzaileek jarritako koltxonetaren gainera erori ostean atxilo eraman zuten.

Espetxean da ordutik erasotzailea, hilketa leporatuta, ankerkeria eta maltzurkeria larrigarriekin. Herri epaimahaiak pasa den astean jakinarazi zuen haren aurkako epaia, eta asteazkenean eman du bere ebazpena Arabako Probintzia Auzitegiko epaile Elena Caberok: 47 urteko espetxe zigorra, bi hilketengatik. Caberoren begietara gizonak "ankerkeria" erabilita hil zituen bi emakumeak, eta generoa eta senidetasuna astungarri kontsideratu ditu.

Akusatuak "burua galdu" izana adierazi zuen epaiketan, eta horren arrazoitzat bere egoera depresiboa seinalatu zuen. Ildo berean, haren defentsak gizonaren ustezko buru nahasmendua kontutan hartzeko eskatu zuen. Herri epaimahaiak, ordea, ez du halakorik ondorioztatu, eta hilketaren "genero arrazoiengatik" egin zela ebatzi zuen, emazte ohiaren kasuan senidetasuna ere kontutan hartu beharreko arrazoitzat joz.

Fiskaltzak, biktimen familia ordezkatzen duen akusazio partikularrak eta Clara Campoamor elkarteak, hurrenez hurren, 50, 55 eta 60 urteko espetxe zigorra eskatzen zuten akusatuarentzat.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude