2018an Gasteizen herri galdeketarik ez egitea erabaki du Gure Esku Dagok asanblada irekian

  • Aurkezpen labur bat egin ostean, 2018. urtean Gasteizen herri kontsulta egitearen gaia jorratu dute Judimendiko Gizarte-Etxean egin duten asanblada irekian. “Herri dinamika bat izanda, herriak erabaki behar du galdeketa egin edo ez”, adierazi zioten Gure Esku Dago Gasteizko kideek Hala Bediri. Guztira, 50 lagun inguruk hartu dute parte.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 21ean - 08:20
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

28 lagunek herri galdeketarik ez egitearen alde bozkatu dute; 21 lagunek babestu dute herri kontsulta egitea. Adierazi zutenez, “proposamen guztiak kontuan hartuko ziren”, eta horrela egin dute asanbladan. 

Aiaraldean eta Zuian udaberrian

Hiru herri galdeketa egin dira orain arte Araban, hirurak Gorbeialdean: Aramaion, Legution eta Urkabustaizen. Aramaion, parte hartzeak %50 gainditu zuen. 2018. urteari dagokionez, udaberrian, Aiaraldean eta Zuian erabakitze eskubidea gauzatuko dute herri galdeketaren bitartez.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Gure Esku kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.