2014tik urtez urte gero eta jende gutxiagok jaso du Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta

  • 2019 urte bukaeran 52.455 pertsonak jaso dute Diru Sarrerak Bermateko Errenta (DSBE). Hauetatik 10.418k lana badute baina oso prekarioa. Eta beste 13.421 pentsionistak dira. Azken sei urteetako txikiena da jaso dutenen kopurua.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ez murrizteko egin zen mobilizazioa, 2017ko apirilaren 1ean. 2014tik urtez urte murriztuz joan da DSBE jasotzaileen kopurua. Argazkia: Ekuador Etxea.

2020ko urtarrilaren 22an - 09:55

Gizarteko hainbat uste ustel ipurdibistan geratzen dira 2019ko abenduko datuei begiratuta: DSBE jasotzen duten bostetik hiru (31.731) bertan jaiotakoak dira. Gehienak emakumeak dira: 30.624. Eta adinean, bi aro dira nabarmentzen direnak: 65 urtetik gorakoena (9.201 pertsona), baina askoz urte tarte laburragoa biltzen duen 40-44 urtekoena ere bai (7.115 pertsona).

Lan munduaren prekarizazioaren ondorioz, badira lana izan arren DSBE jaso behar dutenak hilabete bukaerara iristeko: 10.418. Eta gauza bera pentsioa jasotzen duten adineko pertsonen kasuan: 13.421 dira hauek.

Guraso bakar izatea da DSBE jasotzeko premia sortzen duen beste faktore bat: 8.737 egon dira egoera horretan 2019ko abenduan. Hauetatik 8.344 emakumeak.

DSBE jaso dutenen kopurua, azken sei urteetako txikiena

Hona hemen urtez urte, abenduko datuak (Lanbideren orrian ikusgai dago taula osoa):

2018 urtea itxi zen DSBE jasotzen zuten 55.380 pertsonarekin.

2017ko abenduan 60.405 pertsona izan ziren.

2016ko abenduan 63.787 pertsonak jaso zuten (Jaurlaritzaren webgunean lotura ez dago erabilgarri, baina hor bertan "datuak deskargatu" botoia sakatuta lortu daiteke taula).

2015eko abenduan 64.726 pertsonak jaso zuten (gauza bera, dokumentazioa eskuratzeko sakatu "datuak deskargatu").

2014ko abenduan 65.687 pertsonak jaso zuten.

2017ko manifestazioko irudia izango du irakurleak agian buruan (albiste honen argazkian ageri dena): deitzaileek salatu zuten DSBE eskatzeko baldintzak gogortu zirela, esaterako, urte batetik hirura luzatu zela bertan erroldatuta egoteko baldintza eta %7ko murrizketak egin zituela jaurlaritzak 2016an. Urtez urte DSBE jaso zutenen kopuruak izan duen beherakada ulertzen lagundu dezake horrek.

DSBE, 1.080 eurotik oso urrun

Orrialde honetan ikus daitezke 2019an DSBEk izan dituen gehienezko kopuruak: pentsiodunen hiru kide edo gehiagoko bizitza-unitateek dute DSBE altuena eta hau gehienez 1.033,2 izan da hileko, 2019an. Hiru kide edo gehiagoko bizitza-unitateek (pentsiodunak ez direnek) 947,51 euro jaso dute gehienez hilean. Eta 996,02 euro jaso dituzte gehienez hiru kide edo gehiagoko bizitza-unitateek, guraso bakarraren kasuan.

Urtarrilaren 30eko greba deitu duten eragileen eskaeretako bat da DSBEren gutxieneko kopurua 1.080 eurokoa izatea, egun gehieneko kopurua ere ez da horretara iristen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: DSBE
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren araudi berriak "isilpean" murrizketak dakartzala salatu dute

ESK sindikatuaren Argilan plataformak, Berri Otxoak plataformak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak helegitea jarriko diote DSBEaren araudi berriari, prestaziorako sarbidea mugatu eta "eskubide gehiago murriztuko" dituelako euren esanetan.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Pobreziaren kontrako “euskal sistema”

EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]


Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berria indarrean sartu da kritika artean

Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]


Ertzaintza egunero miaketak egiten ari da prestazio ekonomikoak eskatu dituen jendearen etxeetan

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen hasi aurretik ere, prestazioa eskatu duen jendearen etxeak arakatzen ari da Ertzaintza: “Prebentzioaren izenean, egunero-egunero ari dira etxeetan sartzen; astakeria da eta jendea beldur da, modu oldarkorrean ari direlako,... [+]


Eguneraketa berriak daude