2005etik euskara sustatzeko aurrekontu baxuena aurkeztu du Jaurlaritzak

  • Euskararen sustapenerako 99,9 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak, 2005etik kopururik baxuena. Gara egunkariak gaur egin duen analisian azken hamar urteetako aurrekontuak eta euskara indartzera bideratu duten diru kopurua aztertu ditu.


2013ko apirilaren 8an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Iñigo Urkullu lehendakaria eta ogasun eta finantza sailburu Ricardo Gatzagaetxebarria (Argazkia: lainformacion.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Krisiaren ondorioa dela pentsa daiteke, baina 2006 eta 2007an aurtengoa baino aurrekontu baxuagoekin diru gehiago bideratu zuen euskararen sustapenera Ibarretxeren Gobernuak. 2003tik 2009ra hizkuntza aurrekontuek gora egin zuten, nahiz eta azken urtetan proportzioan behera egin.

Patxi Lopezen Gobernuak pixkanaka diru gutxiago eskaini zion euskarari. Agintaldiaren lehenengo urtean aurrekontu totalaren %1,15, aurreko urtean baino %0,05. Hortik aurrera, hurrengo bi urtetan proportzio berberean murriztu zuen. Urkulluk ez du gehiegi aldatu joera hori, 2012an baino %0,02-ko igoera egin baitu.

Hala, 2005 urtetik lehen aldiz, arlo honetako aurrekontuak 100 milioi eurotik beherakoak izango dira.

Garak jaso duenez, hauteskunde kanpainan Iñigo Urkulluk azpimarratu zuen euskararen sustapenean ez zuela murriztuko. Hala ere, 2013rako aurrekontuek 10 milioi euro gutxiago bideratzen dizkiote hizkuntzari, %9,2-ko jaitsiera

EAJk ez du oraindik aurrekontuetarako babesik lortu. Apirilaren 26an Urkulluren proposamena arbuiatuz gero, 2012koak luzatuko dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
Eguneraketa berriak daude