200.000 herritarrek hotza pasako dute neguan EAEn

  • 2008tik pobrezia energetikoa %125 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2018ko Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkestaren arabera.


2019ko urriaren 07an - 12:09
Bilboko kalean emakumea eskean. Argazkia: eldiario.es.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eldiario.es hedabideak emandako datuen arabera, 2016tik 2018ra %5 igo da pobrezia energetikoan dauden pertsonen kopurua. Pobrezia energetikoak esan nahi du herritarrek berogailua pizteko, ur beroa izateko eta argia pizteko arazoak dituztela nahikoa diru sarrera ez dutelako eta konpainia elektrikoek gasa eta argindarra mozten dietelako.

Halakoa izan da bilakaera: 2008an EAEko herritarren %4,1ek pairatu zuen pobrezia energetikoa, 2012an %8,3k eta 2014an %11k. 2016an %8,9ra jaitsi zen. 2018an %9,3koa izan da zifra.

Hainbat udalerrik hitzarmenak dituzte energia enpresekin herritarrak ez daitezen geratu gasik eta argindarrik gabe etxean. Protokolo bereziak ere badituzte egoera larrienak atzemateko mozketarik ez dezaten pairatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Eguneraketa berriak daude