Lehen aldiz eztabaidatu da halako goi-bilera batean erregai fosilak atzean uzteko erabakia, baina airean utzi dituzte epeak eta helburuak. Hego globaleko herrialdeak izango dira oraindik ere krisi klimatikoaren kaltetu handienak, El Salto-k jaso duenez.
Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen 2023ko Biltzarrak (COP28) erregai fosilak atzean uzteko trantsizioa hastea erabaki du, bi asteko negoziazioaren ondoren. 200 herrialdek onartu dute erregai fosilak “modu progresiboan” uzten joan eta “trantsizioa” abiatzea. Hala, 2050erako karbono neutralitatera iristea jarri dute helburu gisa, Al-Jaber goi bilerako presidente eta Arabiar Emirerri Batuetako Industria Ministroak jakinarazi duenez. Ez dituzte bestelako epe eta helburuak zehaztu, eta Hego globaleko herrialdeek krisi klimatikoaren kaltetu handienak izaten jarraituko dutela azpimarratu du El Salto-k.
Parisko Akordioari buruzko Balantze Globalaren testuak, ordea, haserrea eragin du prozesu honetan, bereziki, energiari buruzko atalak: erregai fosilek energia kontsumoaren %80 betetzen dute, eta klima larrialdiaren eragile nagusiak dira. Herrialde batzuk erregai fosilak atzean uztearen aurka agertu dira. Greenpeace-k Arabiar Emirerri Batuetan duen ordezkaritzak adierazi duenez, ezer baino lehenago “premiazkoa da egun 1,5ºC-ren mugatik gora bultzatzen gaituzten fosilen erauzketak hedatzeko plan guztiak gelditzea”, El Salto-k jaso duenez.
Luze negoziatu behar izan dute adostasunera iristeko eta 200 herrialdeek negoziaketetan eginiko “lan gogorra” azpimarratu du al-Jaberrek. “Lorpen historikoa eta aurrekaririk gabekoa” izan dela gaineratu du, aurretik COP28a inoiz ez baita erregai fosilei buruzko adostasunera iritsi: “Harro egon behar dugu arrakasta historikoaz, eta Arabiar Emirerri Batuak harro gaude hori lortzeko izan dugun eginkizunaz”.
Kalte-ordainak
El Salto-k jaso du sinatutako akordioak ez duela bermerik ematen Hego globaleko herrialdeek energia berriztagarrietara igarotzeko baliabideak lor ditzaten, ez eta bestelako behar batzuk konpontzeko baliabideak eskuratzeko ere. Hori dela eta, AEBek 20 milioi dolar emateko konpromisoa hartu dute, herrialde hauek dituzten kalte-ordainak oso urriak baitira.
Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]
"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz.
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin. Bizi mugimendua 2009az geroztik ari da klima larrialdiaren aurka borrokan Ipar Euskal Herrian. Erradikal eta pragmatiko, herrikoi eta anbiziodun, garaiek eskatzen duten mugimendua izan nahi du Bizik. Nicolas Goñirekin aritu gara,... [+]
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Landetako THT Ez taldeak antolatutako hitzaldia duzue honakoa, apirilaren 27an Seignossen hirian egina. Iaz Groelandian 149 egunez preso atxikitako Paul Watson baleen aldeko ekintzaileak, Sea Shepherd-eko Lamya Essemlali ekologistak eta GNSA Zuhaitzen Babeserako Frantziako... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]