Hamazazpi hildako gutxienez Tunisiako kostaldean, gehienak emakume eta adingabeak

  • Gutxienez hamazazpi pertsona hil dira igandean Tunisiako kostaldean, Saharaz hegoaldeko 25 migratzaile eta errefuxiatu zeramatzan ontzi bat hondoratu ostean.


2020ko urriaren 14an - 09:51
2018an 70 lagun hil ziren Tunisiako kokstaldean antzeko gertakari batean. Argazkian, ordukoan itsasotik erreskatatutako pertsona bat.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hildako gehienak emakumeak eta adingabeak dira. Itsasontzia igandean hondoratu zen Louatako kostaldean, Sfax probintzian. Tunisiako kostazainek zazpi pertsona erreskatatzea lortu zuten; geroago ordea, zortzi emakumeren eta hiru haurren gorpuak berreskuratu zituzten. Hasiera batean hildakoak 11 zirela uste bazuten ere, kopuruak gora egin du geroago. 

Bilaketa lanak egiten jarraitzen dute, inor gehiago bizirik dagoen egiaztatzeko. Ekainean, beste ontzi bat hondoratu zuen Sfax probintziatik gertu, eta gutxienez 60 pertsona hil ziren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Eguneraketa berriak daude