16 urteko suediarrek "Denok feminista izan beharko ginateke" liburua jasoko dute opari

  • Feminismoaren definizio moderno bat eskaintzeko eta XXI. mendeko emakumeek jasaten duten diskriminazioaz eztabaidatzeko asmoz, Suediako 16 urteko ikasle guztiek oparia jasoko dute: Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarraren Denok feminista izan beharko ginateke liburuxka.


2015eko abenduaren 21an - 09:02

Liburuxka banatzeko ekimena Suediako Emakumeen Lobbyak jarri du martxan, eta beste hainbat elkarteren laguntza lortu du horretarako, tartean Nazio Batuen Erakundearen Suediako ordezkaritzarena. Akuilua izan nahi du, gazteek genero-berdintasunaz eta feminismoaz gogoetatu eta hitz egin dezaten. “16 urte nituenean nire ikaskideek irakurria izatea gustatuko litzaidakeen liburua da hau. Institutuko bigarren graduko ikasle guztientzako oparia da, baina baita guretzako eta etorkizuneko belaunaldientzako oparia ere”, adierazi du Clara Berglund Suediako Emakumeen Lobbyko lehendakariak.

Manifestu umoretsu eta zuzena

Idazle nigeriarrak 2012an emandako hitzaldi baten bertsioa da Denok feminista izan beharko ginateke; idatzi laburra, umoretsua, argia eta zuzena. Azaltzen du feminista izateak ez duela esan nahi gizonak gorrotatzea, beti haserre egotea, ez depilatzea… Hitzak oraindik dituen konnotazio negatiboak agerian utziz. Eta egiteko asko dagoela azpimarratzen du, emakumeek gizonek baino diru gutxiago irabazten dutelako lan berdina egiteagatik, egoistatzat hartzen dituztelako umerik izan nahi ez badute, errudunak direlako erasoa jasaten dutenean, eskolatik diskriminatzen zaielako…

Adibide argigarrien bidez, emakumeen eskubideen aldeko diskurtso etikoa eraikitzen du, finean, Chimamanda Ngozi Adichie autorearen lanak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude