16-17 urteko espetxe zigorrak Orkoienen neska bat bortxatu zuten hiru gizonentzat

  • Nafarroako Auzitegiak 17 urteko espetxe zigorra ezarri die bi gizonezkori, eta 16 urtekoa hirugarren bati, 2019ko azaroan Orkoienen neska bat taldean bortxatzeagatik. Beste bi akusatuak absolbitu egin ditu.


2021eko uztailaren 15ean - 07:38
Azken eguneraketa: 10:07
Sexu erasoa gaitzesteko Orkoienen egindako elkarretaratzea (Argazkia: Ahotsa.info)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Auzipetuak internet bidez geratu ziren biktimarekin, eta haietako batek sexu harremanak izan zituen neskaren baimenarekin. Ez ordea beste biek.

Aurrenoko gizonari 16 urteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegiak, bi sexu-erasoetan kooperatzaeagatik (8+8).

Beste biei 17 urtekoa ezarri die, 9 urte sexu-erasoen autoreak izateagatik, eta 8 kooperazioagatik.

Biktimak 23 urte zituen erasoa sufritu zuenean. Mediku-txostenaren arabera emakumeak "adimen-atzeratasun moderatua du", %67ko desgaitasun psikikoarekin. Gertaera horiek medio, estres postraumatikoa sufritzen du.

> Epaiaren gaineko informazioa, Poderjudicial.es webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude