3 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileen kontratazioa diruz laguntzen duen moduan, pandemiak eragindako kontziliazio arazoei aurre egiteko 3 eta 14 urte arteko seme-alaben zaintzarako langileak hartzea ere lagunduko du Eusko Jaurlaritzak.
Salbuespenezko diru-laguntza martxoaren 1etik irailaren 30era eskatu ahal izango da, baina ikasturte osoa hartuko da kontuan: alegia, 2020ko irailaren 1etik 2021eko ekainaren 30 bitartean egindako kontratazioak hartuko dira aintzat.
Laguntza kopurua
Errentaren araberakoa izango da laguntza. Familia eskatzaileak 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizatua duenean, Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoaren %100a lagunduko zaio diruz. Errenta handiagoa denean, laguntza %75era artekoa izango da.
Baldintzak
Dirulaguntza jaso ahal izateko, eskatzaileek lanaldi osoari dagokion iraupeneko lanaldia izan beharko dute, familia ugarien kasuan izan ezik; azken horretan, gurasoetako bat lan-murrizketan egotea onartuko da. Langilea gutxienez 59 egun naturalez kontratatu beharko; egun horiek ez dute zertan etengabeak izan.
“Nagusiki, agindu honen helburua da batik bat emakumeek beren lana eta lanbide-karrera garatzen jarraitu ahal izatea eta, aldi berean, etxeko lanaren eta etxe barruan egiten den zaintza-lanaren gizarte- eta ekonomia-aitorpena egitea”, adierazi du Irune Muguruza Familia eta Haurren zuzendariak.
Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.
Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.
Hamar amona-aitonatik seik akituta bukatzen du, hainbat egunez bilobak zaindu eta gero, eta amona-aitonen %30ak dio haien bizitza pertsonalean eragiten duela biloben zaintzak. Frantziako Estatuko Hirugarren Adineko Behatokiaren datuak dira, Benjamin Muller kazetariak berriki... [+]
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]
Batez beste, adinez gero eta nagusiago bilakatzen gara ama eta aita, hala diote datuek. Biologiari aurre hartu diote ugalketa teknikek, baina guraso zahar ugariko gizartea izatearen inguruan gogoetatzea falta dela iritzi dionik bada.
Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.
Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Seme-alaba jaioberria zaintzeko baimen ordainduaren zati bat aiton-amonei edota gertuko beste norbaiti eman diezaiekete gurasoek Suedian, uztail honetatik aurrera.
Irati Mogollon soziologoak (Lezo, 1991) hausnarketa saioa bideratu du asteazkenean Laudioko Lezeaga Aretoan. Zaintzaren antolakuntzari buruz hausnartu eta etorkizunera begira jartzea proposatu du, bai jendarte moduan zein banaka.
Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]
Zergatik dago hain gizon irakasle gutxi 3-6 urteko umeekin, Haur Hezkuntzan? Zer esanik ez 0-2 urteko umeekin, haur-eskoletan. Genero rolez, zaintzaz, errezeloez eta umeentzako ereduez mintzatzeko bi belaunaldirekin bildu gara: erretiratu zen arte Haur Hezkuntzan irakasle aritu... [+]
Euskarazko murgiltzea duten haurtzaindegiak aukeratzen dituzten guraso askok ez du horretarako aukerarik Ipar Euskal Herrian, eskaintza txikiagoa baita eskaera baino. Eskaera horri aurre egin nahian, langile bat gehiago behar dute, baina dirulaguntza publikorik lortu ez dutenez... [+]
Eskolako lehenengo egunetan haurrei bidea egiten laguntzeko zenbait urrats eman ditu Amaia Biurrun irakasle eta pedagogo sistemikoak.