Zer gertatzen da ebaluazio arautegiko 12.2 artikuluarekin unibertsitatean? Pasa den martxoaren 11an Unibertsitateko Indar Batasuna (UIB) Leioan aurkeztu genuen, orduz geroztik ikasle ugari antolatu eta mobilizatu da Ebaluazio Arautegiko artikulu hau bertan behera geratzea eskatzeko.
Ikasle hauen aldarrikapen hau gauzatzeko duten premiaren froga da bi asteetan zehar 7.500 sinaduratik gora lortu izana. Zifra horren tamaina behar bezala neurtzeko, ikus dezakegu azken hauteskundeetan 2016an UPVn 40.352 ikasle inguru zeudela eta gure errektoreak 1.074 bozka lortu zituela unibertsitateko ikasleen partetik. Fakultate guztietako bazterrak nahastu ditugu; ikasgelak banan- banan bisitatu eta ikasle bakoitzari patxadaz azaldu diogu artikulu honek zein ondorio dituen guregan.
Baten bat bere buruari galdezka ariko da zer demontre dioen artikulu honek horrelako iskanbila sortzeko. Funtsean, ikasleak ikasgai bateko deialdiari uko egin nahi badio kurtsoa amaitu baino hilabete lehenago adierazi behar duela dio. Ez da txantxetako kontua! Momentu honetan bertan artikulu hau aplikatzen ez den tokietan, ikasle batek azterketara ez aurkeztearekin Ez-Aurkeztua kalifikazioa jasoko du eta ez du deialdia galduko. Araua betearazten den tokietan, aldiz, ikasleak hilabete lehenago erabaki behar du deialdi bat galtzeko arriskua hartu ala ez. Arrisku bat dela esaten dugu, ikastaldia bukatu baino hilabete lehenago zaila delako aurreikustea gure ikasketa prozesuak zer nolako eboluzioa izango duen.
Artikulu honen ondorioz, esan dezakegu, ikasleok geure ikasketak aurrera eramateko autonomia galtzen dugula, erabat dependente eta sumiso
Artikulu honen ondorioz, esan dezakegu, ikasleok geure ikasketak aurrera eramateko autonomia galtzen dugula, erabat dependente eta sumiso bihurtuz
bihurtuz. Ebaluazio arautegiak berarekin baitakar etorkizuneko soldatapeko lanean beharrezkoak izango diren diziplinamendua, erritmo azkarrak, nagusiaren behar eta nahiaren arabera gure bizia moldatzea, gure arteko konpententziak. 12. 2 artikulua ere norabide horretan ulertu behar dugu.
Ebaluazio arautegi honek, Bologna prozesuaren beste ondorio bat adierazten du: ebaluazio jarraia eta pedagogikoa helburu zituen prozesuaren porrota. Guztiok jakinaren gainean gaude ebaluazio jarraia ehuneko txiki batean bakarrik dagoela martxan gaur egun UPVren baitan, eta errealitatean oraindik ere azken probek pisu handia dutela ebaluazio irizpideei dagokionez. Ohikoa den bezala langileon interesak alde batera geratu dira ebaluazio arautegi horrekin.
Esan bezala, sekulako ahaleginak egin ditugu problematika hau konpontzeko: sinadurak bildu ditugu, arazoa lau haizetara zabaldu dugu, Ikasle Kontseiluarekin bildu gara, Errektoretzarekin, Graduko Batzordeko irakasle guztiei idatzi diegu gure proposamena banan-banan… Sinatzaileek argi eta garbi frogatu dute unibertsitatean arau honekiko dagoen aurkakotasuna, baina UPVren organo bakar batetik ere ez digu fruitu esperantzagarririk eman: Ikasle Kontseiluak eztabaida ezin izan du gai ordenean ere sartu, errektoretzak ezer ezin duela egin dio (sinesgaitza bada ere), irakasle askok ez dute erantzun ere egin… Guztiek esaten dute arazoa ulertzen dutela, eta kontuan hartu behar dela, baina “ordezkatzen gaituzten” organo bakar batek ere ez dio gure hitzari jaramonik egin. Langileon hitza baztertua izan da berriro ere.
Guk argi dugu, ordea, errektoretzak arlo honetan duen erantzukizuna osoa dela. Errektoretzak du UPVren baitan hartzen diren erabaki guztien erantzukizuna, eta beraz, gai horrek duen urgentziaz jakitun izanda, aldarrikapen hau ahalik eta azkarren eta egokien kudeatu dezala eskatzen diogu. Hiru aste hauetan zehar lortu dugun ikasle mugimenduak eta 7500 sinadurek erakusten baitute ikasleon berehalako beharra dela ebaluazio arautegiko 12. 2 artikulua bertan behera uztea.
Gaur gaurkoz, ikasleon interesak azken planoan kokatzen dira unibertsitate eremuan, 12. 2 artikuluaren auzia eremu horretan kokatzen dugu. Organo guztietan indar eta hitz gutxiena dugunak gara, egoera hori iraultzea dagokigu ordea. Gu guztion indarrak batu behar ditugu eta ozen oihukatu 12. 2 artikuluaren deuseztatzearen beharra dugula. Horretarako, apirilak 11n eguerdiko 13:00tan egingo den mobilizazio nazionalerako dei egiten diogu, gure aldarriarekin bat egiten duen orori. Mobilizazio horren bidez, 12.2 artikulua bertan behera ahalik eta azkarren gera dadila eskatuko dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]