11.000 zuhaitz landatuko ditu Lesakako Udalak 'Oinez Basoa' ekimenari esker

  • Nafarroako Ikastolen Elkartearekin eta aurtengo Nafarroa Oinez antolatu duen Tantirumairu ikastolarekin batera, 2015ean suten batek kiskalitako herri lurrak basoberrituko dituzte.

Erran .eus @erran_eus
2017ko abuztuaren 31

2015eko abenduan Frain inguruan suak kiskalitako herri lurreko 10 Hektareatan 11.000 zuhaitz landatzeko basoberritze-plana onartu zuen Lesakako Udalak uztailean eta honela, bere ekarpena egin nahi dio orain dela zazpi urte Nafarroa Oinezen baitan antolatutako Oinez Basoa ekimenari eta urriaren 15ean ospatuko den Nafarroa Oinez-i. Halaxe hitzartu zuten asteazken honetan, abuztuak 30, Lesakako Herriko Etxean  Jose Luis Etxegarai alkateak Lesakako Udalaren izenean, Amaia Lasheras presidenteak Tantirumairu Ikastolaren izenean eta Mikel Asiainek Nafarroako Ikastolen Elkartearen izenean.

Lesakako Udalak kudeatuko ditu Nafarroako Gobernuko Oihanberritzerako laguntzak izapidetzea Nafarroako Gobernuko 2017ko laguntzen deialdi publikoan. Kalkulatzen da 11.000 zuhaitz landatuko direla, orain arteko Oinez Basorik handienean, honako espezie honetakoak: bertako haritza, gerezi, lizarra, astigarra, urkia, Atlas zedroa eta pinus taeda.

Udalak hartuko ditu bere gain bai landaketa bai haren arrakasta ziurtatzeko mantentze-lanak, eta, Nafarroako Gobernuko deialdiko eskakizunak beteta gauzatuko ditu. Lurrak nahiz baso berriak Lesakako Udalarenak izaten jarraituko dute, baina Tantirumairu Ikastolak eta Ikastolen Elkarteak (NIE) basoa erabili ahal izanen dute helburu didaktiko eta dibulgaziozkoekin, horretarako Oinez Basoaren Sarean sartuta.

Tantirumairu Ikastolak, bere aldetik, Oinez Basoan ekarpen bat egiteko konpromisoa hartu du. Baina landaketa egin ondotik erabakiko da zer egin, eta beti ere, egin beharrekoa Udalarekin adostuta. Oinez Basoaz eta bertako proiektuaren gaineko informazioa emanen duen interpretazio-kartela sortu eta inguruan kokatzeaz ikastola arduratuko da eta aisialdirako jarduerak diseinatu eta burutu eta basoaren hazieraren jarraipena ere eginen du.

Zazpigarren Oinez Basoa

Tantirumairu Ikastolarena Nafarroa Oinezek sortuko duen zazpigarren basoa izanen da, 2010ean Oinez Basoa abian paratu zenetik. Oinez ospakizunak ingurumenean kalte ekologikoak eragiten zituela ikusita sortu zen egitasmoa abiatzeko ideia. Izan ere, baliabide naturalak kontsumitu, hondakinak sortu eta berotegi efektuko gasak isurtzen baititu bestak.

Kalte ekologikoa orekatzeko asmoz, besta ospatzen zen tokian ingurumenarendako testigantza onuragarri bat uztea erabaki zen: naturgune autoktonoa birsortzea, euskararen eskutik sortuko zen basoa hain zuzen. Tartean, 2015ean Baztanen bertako pagolizarra eta erramu portugaldarra dituen basoa landatu zuten. Denera, espezie ezberdineko 36.000 zuhaitz landatu dira dagoeneko Oinez Basoa ekimenaren baitan.

Baso horien landaketaren haritik ikasgeletan ingurumenaren zaintza eta errespetua bultzatzeko unitate didaktikoak sortu dira eta, UPNArekin elkarlanean, Oinez Basoaren ekarpenak aztertzeko ikerketa lana paratu da martxan, bertze ekintza batzuen artean.

 

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Nafarroa Oinez  |  Baso landatuak  |  Lesaka

Nafarroa Oinez kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-22 | Guaixe .eus
Nafarroa Oinez ospatu dute Altsasun

Iñigo Aritza ikastolak hartu du aurten Lesakako Tantirumairu ikastolak emandako lekukoa. Antolatzaileek eguna “zoragarria” izan dela esan dute “Nafarroa Oinez BIZItzeko”.


Nafarroa Oinez: 'Bizi' goiburuarekin, euskararen festara gonbitea

Igandean Altsasun izanen da Nafarroa Oinez festa handia. Lau kilometro eta erdiko ibilbidea eta lau gune izanen dira igandeko jai handi horretan: Bizi, Kanta, Txio eta Dantza.


2017-10-13 | Erran .eus
Nafarroa Oinez badator Lesakara Tantirumairu ikastolaren eskutik

3,5 kilometro luze eta lau gune dituen ibilbidea prestatu dute eta hainbat ekialdi izanen dituzte igandean.


2017-10-08 | Garazi Zabaleta
Tantirumairu Ikastola
Eskola jasangarria helburu

Nafarroa Oinezeko prestaketen azken txanpan buru-belarri harrapatu ditugu Lesakako Tantirumairu ikastola eta bertako zuzendari Maria Luisa Etxeberria. Ikastetxean jasangarritasunari lotuta abian dituzten proiektuez galdetu diogu.


2016-10-17 | ARGIA
Milaka lagunek bat egin zuten Vianan ikastolen eta euskararen alde

Milaka lagun bildu ziren igandean Vianan “Hartu, tira, tenka” lelopean, bertako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolek antolatutako Nafarroa Oinez arrakastatsuan.


Arraroa noski
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Nafarroa Oinezeko Txikiak Handi egitasmoan hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu nahi dute.1992.urtean Vianako ikastolak antolatu zuen Nafarroa Oinez festa, eta, urte horretan, aski ezaguna izan zen bere “Lingua Navarrorum” abestia. Orduan, herrialde ezberdinetako pertsonek parte hartu zuten beraien hizkuntzan abestuz (alemanez, ingelesez, arabieraz, japonieraz…). 24 urte geroago, abestiaren eta bideokliparen bertsio berria egin nahi izan dute, oraingo honetan,... [+]


Hartu, tenka, tira!
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

2016ko Nafarroako ikastolen jai nagusia Vianan eta Lodosan ospatuko da. Hau da egun horretarako prestatu duten bideoklipa.


2015-10-21 | ARGIA
Nafarroa Oinezeko sexu-erasoa
Adingabeen fiskaltza ikerketen emaitzen zain

Noticias de Gipuzkoa egunkariaren arabera, Fiskaltzak kontraesanak aurkitu ditu Nafarroa Oinezen sexu erasoa salatu zuen neskaren eta ustezko erasotzailearen ahotan. Ikerketen emaitzen zain dago orain.


2015-10-20 | ARGIA
Nafarroa Oinezeko sexu erasoagatik adin txikiko bat inputatu dute

Adingabeak fiskaltzan deklaratu du eta aske utzi dute Berria egunkariak jakinarazi duenez. Sexu erasoa salatzeko bilkura egingo da urriaren 21ean, Elizondon, 19:00etan.

 


20 urteren ostean Nafarroako lehendakaria Nafarroa Oinezen

Javier Otano izan zen Nafarroa Oinezera joan zen azken lehendakaria. 1995ean izan zen, Tuteran. Atzo, Uxue Barkosez gain, Nafarroako gobernuko kideak, parlamentariak eta politikariak ere hurbildu ziren Elizondon 34. Nafarroa Oinez ospatzera.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude