1.080 euroko isuna ordaindu beharko dute Esako urtegiko lanen aurka egin zuten zortzi auzipetuek

  • Ekainaren 1ean kartzelara ez zirela joango jakin zuten epai bidez Esako urtegiko lanen aurka egin zuten zortzi auzipetuek. Ordea orain Zaragozako Zigor-arloko Epaitegiak 1.080 euroko isuna ezarri die bakoitzari, protestan agintariei jarkitzeagatik.


2016ko uztailaren 7an - 11:44
Desordena publiko, autoritatearen aurkako atentatu eta lesioengatik inputatu zituzten Esako zortziak, 2012an urtegiaren handitze lanengatik gertatutako desjabetzeen aurkako protesten harira.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jorge Luis inputatuetako batek eta Madrilgo Kongresuko diputatuak esan du epaia errekurrituko dutela, protesta baketsua izan zelako eta “denona dena” defendatu zutelako.

Desordena publiko, autoritatearen aurkako atentatu eta lesioengatik inputatu zituzten Esako zortziak, 2012an urtegiaren handitze lanengatik gertatutako desjabetzeen aurkako protesten harira.

Ekainaren 1eko epaiketan erakutsi zen guardia zibilek urtegiaren inguruko protestei atxikitzen zizkieten lesioak ez zirela orduan sortuak izan, eta kartzela zigorra saihestu zuten. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak aurkeztutako 11 lesio parteetatik 8 baztertu zituzten orduan, informazio faltagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Eguneraketa berriak daude