106 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren asteartean euskaraz

  • Zorionak emanez hasiko dugu gaurkoa. Zorionak asteartean zuen ikerketa euskaraz txiokatzen aritu zineten ikertzaile guztioi! 106 parte hartze, zein baino zein interesgarriagoa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko azaroaren 24an - 09:57
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Egunak emandakoak ondorengo datuetan laburtu ditugu:

  • Tesien jakintza esparrua zabala izan da. Besteak beste: Memoria, Soziolinguistika, Ekologia, Ekonomia, Komunikazioa, Kazetaritza, Biomedikuntza, Polimeroak, Osasuna, Artea, Klima, Enpresa, Literatura, Musika, Filosofia, Ingeniaritza, Kimika, Hezkuntza, Hizkuntzalaritza, Zuzenbidea, Genetika, Zinea...
  • Parte hartzaileen %90a berria izan da lehiaketan.
  • Umap-en egun osoan izan zen joera nagusia #txiotesia6 traola.

 

Ikertzaileen parte hartzea jasota dago "Txiotesia" ataleko #txiotesia6 gunean.

Ebazpena eta sari banaketa ekitaldia:

Irabazleak epaimahaiak hautatuko ditu eta hauen berri emango dugu abenduaren 1ean egingo den sari banaketa ekitaldian. Eibarren izango da jaia, Markeskoa Jauretxean, 18etan hasita, eta bertan izango dugu Aitor Cevidanes ikergaztea "Euskara buruan eta ikertu munduan. Zientzialari euskaldun baten gorabeherak" hitzaldiarekin. Gainera sariak, mokadua... Bertaratzekoa bazara idatzi helbidera


Zientzia kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Teknologia
Non hitz egin dezakegu?

2026ko uztailaren 8
Teknologia
Pantailen inguruan

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...