100.000 lagun baino gehiagoko giza katea?

  • Gure Esku Dago ekimenekoek azaldu dute "milaka eta milaka" eskaera jaso dituztela e-postaz azken egunetan eta egoerak "gain hartu" diela. Horregatik erabaki dute webgunean eta e-postaz izena emateko aukera bertan behera uztea. Herrietako informazio puntuetan baino ezin dira erosi metroak eta ekainaren 8an giza katean bertan ere aukera izango da.


2014ko ekainaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Urbiako giza katea (Arg: Goiena)

Maiatzaren 31n Gasteizen egindako agerraldian Gure Esku Dagoko bozeramaileek azaldu zuten astebeteren buruan beste 10.000 lagun batu zirela ekimenera eta 60.000 zirela izena eman dutenak. Azken egunotan baina, kopuru hori asko handitu da –900 autobus daude jadanik antolatuta–. Sarean arrantzatu ditugun datuek ere iradokitzen dute 100.000 lagunetik gorako giza katea izan litekeela:

Oñatin maiatzaren 29an 1.268 metro zeuden erosita, hiruzpalau egunetan ia 300 lagunek eman dute izena eta 1.500eko erronka gainditu dute.

Sopelan egun gutxiren buruan beste bi autobus bete dituzte eta 15 autobus aterako dira. 400 pertsona behar zituzten eta 1.000 lortu dituzte dagoeneko.

Zaldibarren 40 lagunek eman dute izena egun bakarrean eta 149 dira.

Zestoan maiatzaren 28an 200 pertsona zeuden apuntatuta eta ekainaren 2an 300 zestoar ziren jada.

Zarautzen 17 autobus bete dituzte eta 1.000 pertsonako erronka gainditzeko zorian dira.

Historikoa: Zarauztik 17 autobus aterako dira igandean erabakitzeko eskubidearen aldeko jende katera! #GureEskuDago #Zarautz @GureEskuDagoZ

— Gari Berasaluze (@kalaportu) June 3, 2014

Txantrean 300 lagun behar zituzten, bada 450ek eman dute izena oraingoz.

Hernanin 600 pertsona behar ziren eta 1.200 batu dituzte.

Getxo, Gorliz eta Plentzian apirilaren hasieran ez ziren 1.000 lagunera iristen, maiatzaren amaieran 2.000tik gora zeuden apuntatuta.

Zizur Nagusian 400 laguneko erronka betetzera doaz.

Txorierrin 400 pertsona behar zituzten, bada zifra hori hirukoiztu egin dute eta gutxienez 1.400 txorierritarrek hartuko dute parte. 22 autobus aterako dira.

ADI! Goizean metroen zenbaketa egin da berriz ta 1202 ditugu! Erronka gainditua! ZORIONAK TXORIERRI! @GureEskuDago ! pic.twitter.com/ZownaKH4gj

— Gaizka Peñafiel (@gaizkapenafiel) May 20, 2014

Antzuolan 600dik gora lagunek eman dute izena.

Hondarribian maiatzaren 31tik ekainaren 2ra ia 60 lagun gehiago apuntatu dira eta 400eko langa pasa dute.

Aramaion 4 autobus bete dituzte.

Tolosaldean 4.000 lagun joatekoak dira giza katera.

Galdakaotik 20 autobus eta 1.000 lagun inguru aterako dira Ezkio-Itsaso aldera.

Igande honetan hogei autobus joango dira #Galdakao-tik #Gureeskudago-ren ekimenarekin bat eginez http://t.co/S1Yp0eNNkX

— Galdakaoko Udala (@GDKOUdala) June 4, 2014

Azpeitian maiatzaren 30ean 1.207 ziren, bost egunetan 200 lagun batu zaizkie.

Bilboko Miribilla auzotik 6 autobus irtengo dira 55. Kilometrora

Donostiako Amara Berrin 350 laguneko helburua bete dute eta lau autobus irtengo dira giza katera.

24 ordutan 40 lagunek egin dute bat Amara Berrin eta erriberan giza katearekin. Hau HISTORIKOA izango da @GureEskuDago #gureeskuBIDEA

— GureEskuAmaraBerri (@GureEskuAmaraBe) May 29, 2014

Durangon, giza katearen ertzetako batean, 1.600 lagun konprometitu dira; #2000baietz! erronka jarri dute orain martxan.

 

Izena eman gabe ere parte hartu

Antolatzaileek jakinarazi dutenez egunotan herri guztietan erosi ahal izango da metroa, eta ekainaren 8an ere nahi duenak eman dezake izena giza katean bertan, baina ez da derrigorrezkoa izango: “Izena eman ez eman… Garrantzitsuena erabakitzeko eskubidearen alde gauden herritarrok elkarri eskuak ematea da gure helburua, beraz, etorri, animatu, hartu parte”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude