Frantziako Eliza Katolikoan adingabekoei egindako sexu-abusuak ikertzen dituen Batzorde Independenteko buru Jean-Marc Sauvék esan duenez, gutxienez 10.000 adingabek abusuak jasan dituzte 1950etik hona.
Biktimen kopuruak behin-behineko estimazioaren araberakoa dela adierazi du Jean-Marc Sauvék. 10.000 adingabe horien artean, kontuan hartzen ditu Batzordeak jasotako 6.500 testigantzak, Ciase izenekoak, baita hildako biktimak eta hitz egin nahi ez dutenak ere. Naiz komunikabide digitalak jaso duenaren arabera, askotan, 1950eko hamarkadakoak dira gertaerak, ondorioz biktimak aurkitzea ez da lan erraza izaten. Asko hil egin dira eta beste askok ez du hitz egin nahi.
Ekainean, batzordeak 3.000 biktima zenbatu zituen, lekukotasunak eskatu eta ondoren jasotako telefono-deietan oinarrituta egin zuten lehen kontaketan. Jean-Marc Sauvé presidenteak esan duenez, honek "ez du osotasunaren berri ematen".
"Sexu-indarkeriak, sarritan, trauma sakona eragiten du, eta, horren ondorioz, isiltasun luzea izaten da, hamarkadak iraun dezakeena. Biktimek zailtasun handiak izaten dituzte erruarekiko duten menpekotasun horretatik irteteko", adierazi du Sauvék. Fenomenoa masiboa izan dela konturatzen hasi direla adierazi du batzordeburuak, eta erasotzaileen kopurua 1.500 ingurukoa izan daitekeela.
2018an Frantziako Estatuan sortu zen Ikerketa-batzorde independentea, Gotzain Konferentziaren eta kongregazio erlijiosoen eskutik. Abusu-eskandalu ugariren berri izan ondoren sortu zen. Irailaren amaieran emango dituzte ikerketaren ondorioak.
Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]
Espainiako Estatuan momentu honetan 147 ikerketa daude auzitegietan, Eliza barruan izandako sexu abusuengatik, horietatik %67 2000. urtea baino geroago gertaturiko kasuak dira. Fiskaltzak bere urteko txostenean azaldu duenez, eliz erakundeen "erantzukizun zibil... [+]
Goierriko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea egin du larunbat eguerdian Beasaingo Bideluze plazan, herriko Andre Mari Zeruratuaren elizako apaiz laguntzaile izendatzearen aurka, "Elizaren inpunitatea borrokatu" lelopean.
Pedro Ayuso Donostiako gotzainak Juan Kruz Mendizabal Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du. Mendizabal ezaguna da adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik. Goierriko Itaiak izendapenaren eta “elizaren inpunitatearen” aurka elkarretaratzea deitu du.
Juan Kruz Mendizabal “Kakux” elizgizona Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du Pedro Ayuso Donostiako gotzainak. Mendizabal Gipuzkoako bikario nagusi izan zen eta udalekuetan sexu gehiegikeriak egin zizkien hainbat adin txikikori, haiekin zuen konfiantza... [+]