Bangladeshen 1.000 hildako baino gehiago jada, 1984tik izan den industria istripu larrienean

  • Apirilaren 24ean ehungintza lantegiaren erortzeak 1.038 hildako utzi ditu orain arte Bangladesheko Dhaka hirian. Gorpu gehiago gera daitezke oraindik harri artean. 1984an Bhopaleko lantegi kimikoan 10.000 lagun baino gehiago hil zirenetik, industria istripurik larriena izan da.


2013ko maiatzaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lantegia, istripua eta gero (Business Insider)

Itzalaldia gertatu zen, eta ustez, sorgailua berriro ere piztean gertatu zen hondamendia. The Guardianek azaltzen duenez, prezio baxuan material kaskarrak saltzen dituzten Europako eta AEBetako txikizkariak kolokan jarri ditu, haiek izan daitezkeelako zeharkako errudunak.

Bangladesheko Gobernuak, berriz, lantegiaren jabeei eta eraikitzaileei egotzi die errua, eraikitzeko garaian kalitate txarreko materialak erabiltzegatik. Besteak beste, harri, porlan eta adreilu eskasak. Halaber, beharrezkoak ziren baimenak ez lortzea leporatu die.

2.500 pertsona erreskatatzea lortu dute, baina oraindik ez dago desagertuen zifra ofizialik. Identifikatu gabeko 156 pertsona lurperatu dituzte, izan ere, salbatze lanetan aritu diren langileen arabera, identifikatze prozesua oso zaila ari da izaten gorpuen egoera dela eta.

Bederatzi pertsona atxilotu dituzte, horien artean, eraikinaren jabea eta lantegiko hainbat enkargatu.

Ez da kasu bakarra                                         

Bangladeshek istripu ugari izan ditu herrialdearen esportazioen %80-ko bolumena duen ehungintza industrian. Atzo bertan, zazpi hildako izan ziren beste lantegi bateko sutean, eta azaroan 112 zendu ziren antzeko gertakari batean.

Horregatik, Gobernuak 18 ehungintza lantegi ixtea erabaki du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bangladesh
Bangladeshko ehungintzako milaka langilek greba egin dute soldata hirukoiztea eskatzeko

Langileek soldataren hazkundea aldarrikatu dute: 70 eurotik 195 eurora. Protesten harira, 300 lantegi baino gehiago itxi eta beste 50 arpilatu edo erre dituzte.


2023-10-01 | Nicolas Goñi
Urperatzeari egokitzeko aukerak eta mugak erakusten dizkigute bangladeshtarrek

Bangladesh, bere geografiagatik, populazio dentsitate handiko herrialdea izateaz gain, muturreko eguraldien aurrean oso zaurgarria ere bada. Itsasoko erasoen eta ibaiak ahultzearen aurrean, kostaldea babesteko hainbat ekimen bultzatu dituzte bertatik. Halere, egokitzapenak muga... [+]


2023-05-07 | Axier Lopez
Itxurakeria etiketan hasten da

10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132... [+]


2021-07-09 | ARGIA
Banbladeshko lantegi batean 52 pertsona hil ditu sute batek

Dacc hiriburutik gertu dagoen elikagai eta edari fabrika batean piztu zen sua ostegunean eta, gutxienez, 52 hildako eta 30etik gora zauritu eragin zituen. Hainbat pertsona, halaber, harrapatuta geratu zen eraikinean.


Eguneraketa berriak daude