Bangladesheko larrungintza-industriaren kalteak, Baztanen ikusgai

  • Baztango Liburutegi Publikoan Larrugintzaren sektorea Bangladeshen erakusketa zabalik dago ortzirala bitarte. Arratsaldez, 15:00etatik 20:00ak arte ikus daiteke. GMB Akash argazkilariak Bangladesheko Hazaribagh barrutian egindako Setem GKEaren irudi- eta testigantza-erakusketa da, eta barruti horretako langileen lan- eta bizi-baldintzei buruzkoa da. Larrua prozesatu eta oinetakoak ekoizten dituzte bertan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 18an - 11:56
Baztango liburutegian dago erakusketa ortziralera arte (argazkia: Erran.eus).

Hamabi panelen bidez, oinetakoen industriak giza eskubideen, lan-eskubideen, haurren eskubideen, emakumeen eskubideen, gizarte-bazterketaren eta ingurumenaren gainean duen eragina ikusarazi nahi da.

Bangladeshen, larruaren industriak 1.000 milioi euroko negozio-bolumena du urtean. Giza eta ingurumen-kostu handi eta jasanezinean oinarritzen da negozio hori.

Erakusketa honetako argazkiak atera zirenean, Hazaribagheko 155 zurrategiek egunero 21.600 metro kubiko hondakin-ur isuri zituzten tratatu gabe Dacako ibairik handienera, Burigangara. 180.000 bat bizilagunendako ur-iturri nagusia da ibai hau.

2009an, Bangladesheko Auzitegi Gorenak zurrategiak industria horretako hondakin-urak tratatzeko egokitutako eremu batera eramateko agindua eman zuen, baina epea hainbat aldiz luzatu zen.

2017. urteko apirilean larrugintzako hornidurak bertan behera uzteko agindua eman zen, eta horri esker, pixkanaka hasi da lekualdatzea.

Hala ere, ingurumenaren gaineko eragina ez da industria toxiko horrek landu beharreko arazo bakarra. Milaka langile beren osasunerako arras arriskutsuak diren substantzia kimikoen eraginpean daude egunero, behar bezalako babesik gabe.

Erakusketa osatzen duten argazkiak nazioartean ospe handia duen GMB Akash Bangladesheko ekintzaileak eta argazkilariak egin zituen. Bere ibilbidearen zati handi bat giza eskubideen urraketak islatzen eman du. Akash-ek 100 sari baino gehiago jaso ditu nazioartean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bangladesh
Bangladeshko ehungintzako milaka langilek greba egin dute soldata hirukoiztea eskatzeko

Langileek soldataren hazkundea aldarrikatu dute: 70 eurotik 195 eurora. Protesten harira, 300 lantegi baino gehiago itxi eta beste 50 arpilatu edo erre dituzte.


2023-10-01 | Nicolas Goñi
Urperatzeari egokitzeko aukerak eta mugak erakusten dizkigute bangladeshtarrek

Bangladesh, bere geografiagatik, populazio dentsitate handiko herrialdea izateaz gain, muturreko eguraldien aurrean oso zaurgarria ere bada. Itsasoko erasoen eta ibaiak ahultzearen aurrean, kostaldea babesteko hainbat ekimen bultzatu dituzte bertatik. Halere, egokitzapenak muga... [+]


2023-05-07 | Axier Lopez
Itxurakeria etiketan hasten da

10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132... [+]


2021-07-09 | ARGIA
Banbladeshko lantegi batean 52 pertsona hil ditu sute batek

Dacc hiriburutik gertu dagoen elikagai eta edari fabrika batean piztu zen sua ostegunean eta, gutxienez, 52 hildako eta 30etik gora zauritu eragin zituen. Hainbat pertsona, halaber, harrapatuta geratu zen eraikinean.


Eguneraketa berriak daude