Erraustegia egin nahi duen GHK SAU-k kiebra egin du

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoko batzarkideak diren Tolosaldeako eta Urola Erdiko Mankomunitateetako ordezkariek (EH Bildu koaliziokoak) txosten tekniko eta finantziero bat zabaldu dute erraustegi proiektua finantzatzeko asmoa izan dezaketen banketxeen artean. GHK SAU-ren egoera ekonomikoa azaltzen da bertan. GHK SAU da GHK partzuergoak 2008an sortu zuen enpresa, eta berak du erraustegia egiteko eskubidea. Txostenaren arabera, GHK SAU-k kiebra jo du eta ARGIAk hitz egin du txostenaren egilearekin.

"Hainbat abokatu ditugu lanean pauso ezberdinak aztertzen"

GHK-ko lehendakari ohiari galdetu diogu Tolosaldeako eta Urola Erdiko Mankomunitateek bankuetara bidali duten txosten finantzieroa eskuan izanda, EH Bilduk aurrera begira emango dituen pausoez.

Aldundiak Bilbao Basketi emandako bost milioi euro itzultzeko eskatuko du Espainiako Kontu Auzitegiak

Espainiako Estatuko Kontu Auzitegiak prozedura ireki du Bilbao Basket kirol elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiari itzul diezaion 2013an jasotako 5,3 milioi euroko laguntza, eldiario.es-ek zabaldu duenez. Diru horrek salbatu zuen kluba desagertzeaz.

PSEko kideek bakarrik hitz egingo dute Siriako errefuxiatuei buruzko solasaldi instituzionalean

“Siriar errefuxiatuen krisiari buruzko begiradak” topaketaren bigarren zatian erakundeen zereginaz hitz egingo dute. Gonbidatu guztiak PSEko kideak dira, Donostia 2016ren barruko ekintza den arren.

Famaztella

Familia Aznar Botella-ren akronimoa ezagun egin da, komunikabide batzuetan zabaldu denaren arabera, familia enpresak ustez zergak behar bezala ordaindu ez dituelako. Askoren ahotan, azkenaldiko paperen eta aferen karruselean, beste bat. Zuri arreta erakarri dizuna, baina, beste kontu bat izan...

Publizitate beherakada dela-eta, bilera eskatu dute euskal hedabideek Gipuzkoako Aldundian

Hedabide euskaldunak biltzen dituen Hekimen elkarteak bilera eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, erakunde horrek iragarritako publizitate instituzionalaren beherakada aztertzeko. 2015eko aurrekontuarekin alderatuta, erdira jaitsiko du euskarazko hedabideetako publizitatea Gipuzkoak, 568.702 eurotik 235.000ra.

Erdira jaitsiko du euskarazko hedabideetako publizitate instituzionala Gipuzkoako Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak 700.000 euro bideratuko ditu hedabideetako publizitate instituzionalera. Diru kopuru horren herena zuzenduko dute euskarazko hedabideetako publizitate instituzionalera: 235.000 euro.

Ia 15.000 euro gastatu ziren Donostia 2016ren inaugurazioko catering-ean

Denis Itxasok orain arte ezagutzen ez zen datu bat eman du 2016aren inaugurazioaz, EH Bilduk galdetuta: urtarrilaren 23ko inaugurazioan gonbidatuei zerbitzatu zitzaien catering-ak 14.740 euroko kostua izan zuen.

Ustelak erdi ustel

Eguneroko sagar ustelak. Goizero egunkariaren aurrean gosaltzen ditugu kafe eta tostadarekin batera. Gaur Barcenas, bihar CAN, etzi Noos, FIFA Gate, De Miguel, Gurtel, Taula, ate birakariak, paradisu fiskalak… guztiak aipatzeko ez dira aski orrialde honek eskaintzen dizkidan karaktereak....

Erraustegirik ez, erabat aurka gaude

Birziklapena sustatu beharrean, oztopatu egingo duelako; minbizi tasak eta heriotzak biderkatuko dituelako; enpresari pribatu gutxi batzuei bakarrik interesatzen zaien azpiegitura honen erruz gipuzkoar guztiok 30 urtetarako zorpetu nahi gaituztelako.

Etxepare Institutuko zuzendarien gastuak

100.000 euro inguru gastatu dituzte Etxepare Institutuko bi goi karguek 2014 eta 2015 artean kreditu txartel publikoa erabiliz eta atzerrira egindako bidaietan. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa publikoen gastuak hizpide dira urtarriletik Legebiltzarrean eta kultur arloan Aizpea Goenaga buru duen erakundearen zenbakiek deitu dute arreta.

2016aren inaugurazioa zenbat kosta zen ez dago argi oraindik

Martxoan sartuta, hiriburutzaren inaugurazio arrakastarik gabeak zeresana ematen jarraitzen du. Oraingoan, urtarrilaren 20tik 24ra bitarteko ospakizunen gastuak eman du zeresana.

Pablo Sarasate Fundazioa desegingo du Nafarroako Gobernuak

Abuztuaren 31n Pablo Sarasate Fundazioa desegingo du Nafarroako Gobernuak. Kontuen Ganberak Orkestra Sinfonikoan izandako irregulartasunen ondorioz hartu dute erabakia.

Maroto eta Alonso epaituko dituzten auzian fiskaltza erretiratu egin da

Alfonso Alonso eta Javier Maroto epaituko dituzte apirilaren 11n Gonzalo Anton enpresariarekin merkatuko prezioen gainetik zegoen kontratu bat sinatzeagatik.

Nafarroako Gobernuak neurriak hartuko ditu Orkestra Sinfonikoko irregulartasunen aurrean

Urtarrilean Nafarroako Kontuen Ganberak foru erkidegoko orkestra sinfonikoaren kudeaketari buruzko txostena argitaratu zuen, zenbait irregulartasun nabarmenduz. Asteartean azalduko ditu Gobernuak txostenaren ondorioz hartuko dituen neurriak.

35 goi karguren ondareak publiko egin ditu Nafarroako Gobernuak

Nafarroako administrazioan lanean ari diren 35 goi karguren ondarearen berri eman dute Gobernu Irekiaren interneteko atarian.

"Kooperatibagintza zer da, erresistentzia ala alternatiba?"

Hirugarren iraultza industrialean gaudela eta horren aurrean kooperatibagintzaren galdera gakoak zein diren garden azaldu du MUko Lanki ikertegiak antolatutako jardunaldietan.

Marotok eta Alonsok diru publikoa enpresari baten mesedetan erabili al zuten?

PPko kide Javier Marotok eta Alfonso Alonsok azalpenak eman beharko dituzte Gasteizko Udalak 2007an Gonzalo Anton enpresariari alokatutako bi lokalengatik.

Ustelkeriaren eta gestio txarraren mapa Araban

Arabako erakunde publikoei lotuta atzeman diren balizko ustelkeria kasuak eta gestio desegokiak bildu ditu Adi elkarteak bere webgunean. Adibide nagusiak ekarri ditugu hona.

Marotok baliabide publikoak erabili ditu bere legealdiaren promozio bideo baterako

Gasteizko PPren udal-gobernuak bi minutuko spot bat aurkeztu du ostegunean, Javier Marotoren legealdiaren balantzea eginez. Alderdi popularrak bere diruarekin finantzatu duela esan du, baina Gasteizko Udaleko posta elektronikoetatik egin dute deialdia, Udaleko zigilu eta guzti.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys