Nazioartea > Europa > Irlanda > Irlanda iparraldea

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Irlanda iparraldea kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Irlanda iparraldea
Sakonean
Unionismoak gehiengoa galdu du Ipar Irlandako Legebiltzarrean

Lehen aldiz Ipar Irlandaren historian unionistek ez dute gehiengoa Stormonteko legebiltzarrean. Nahiz eta DUP Alderdi Demokratiko Unionistak irabazi dituen ostegunean egindako hauteskundeak, ozta-ozta egin du, soilik 1.168 botok eta diputatu bakarrak bereizi du Sinn Feinn errepublikanotik; lehenak 28 eserleku lortu ditu, eta bigarrenak 27. Horrela, ohiko indar unionistek historikoki gehiengoa osatzeko zuten aukera galdu dute.


Irlandak "bateratze erreferenduma ikus dezake", Micheál Martinen arabera

Fianna Fail alderdiko buruak dio Ipar Irlandako gehiengoak EBn jarraitzearen alde egin izana lurraldearentzat “definitzeko momentua” izan daitekeela.


2016-07-15 | Gemma Calvet
Igandean, arratsaldeko bostetan
MULTIMEDIA - dokumentala

Ipar Irlandako bake prozesuaren inguruko dokumentala. TV3, ETB eta K2000-k elkarlanean sortutakoa, 2008n.

(Bideoak webguneetan txertatzeko ETBk eskaintzen duen kodeak batzuetan akatsa ematen du, arazorik izanez gero sakatu hemen filma ikusteko)


2016-04-22 | Xabier Letona
Euskal Herria In Dialogue, norbaitek espetxean amaituko luke

Jakina egin beharko duela iraganaren kritika ezker abertzaleak, baina bere kritika, ez inongo balorerik ez duen kritika inposatua. IRAko ohiak dio ez duela "arazo moralik biolentziaren erabilera justifikatzeko", honen erabilerarako arrazoirik ikusten badu.


2015-04-22 | Declan Kearney
Berdintasunaren eta murrizketen arteko hautua

Westminster-eko hauteskunde orokorrak bere gorenean daude Britainia Handian eta Irlandako Iparraldeko sei konderrietan. Inkesta ugarik diotenaren arabera, aukera handia dago datorren parlamentu britainiarra baldintzatua egoteko aldez aurretik.


2015-03-11 | Lander Arbelaitz
Irlandan elkarbizitza sustatzeko saioak IRAko kide eta soldadu britainiar ohien artean

Erresuma Batuko lau militar ohi eta IRAko lau kide ohiren arteko bileraren kronika argitaratu du The Guardian egunkariak. Irlandan ere elkarbizitza eta bakea sustatzeko lanean ari dira hainbat erakunde.


2015-02-05 | Declan Kearney
Sinn Féinek aldaketarako ezkerreko koalizio zabala nahi du Irlandan

Grezian bezala, Irlandan ere aldaketak gerta daitezke etorkizun hurbilean. Sinn Féin alderdi historikoa ezkerreko koalizio zabala eratze lanetan ari da. Ondoko artikuluan –originala An Phoblacht-ekoa da–, alderdiko bozeramaile nazional Declan Kearney-k egungo egoeraren irakurketa politikoa egiten du.


2014-12-24 | Nerea Ibarzabal
Ipar Irlandan finantza akordioa lortu dute alderdi nagusiek

Datozen hamar urteetarako finantza-plana adostu dute Ipar Irlandako Gobernuko bost alderdiek, bake prozesua eta ekonomia sendotzeko helburuarekin. Gatazka politikoaren zenbait gai hurrengo bileretarako utzi dituzte, adostasunik lortu gabe.


Magia beltza Ipar Irlandako gerran, ingelesen eskutik

Ipar Irlandan 1970eko hamarkadan militar ingelesek, indar militar bortitzaz gain, eskura zituzten propaganda eta desinformazioa naro erabili zituzten Sinn Fein eta nazionalistak ahultzeko. Armadako ofizial ohi batek aitortu berri du sorginkeria eta magia beltza ere erabili zituela lekuko giroa nahastu eta herritarrak ikaratzeko.


2014-09-01 | Judith Perez
20 urte IRAk “operazio militarren erabateko etena” iragarri zuenetik

Martin McGuiness Sinn Féin alderdiko kideak eta Ipar Irlandako lehen ministrordeak azken 20 urtetan egin diren aurrerapausoez eta oraindik egiteko dagoenaz mintzatu da igandean Derryn egindako agerraldian. An Phoblacht gunean jaso dituzte bere hitzak.