“Bloody Sunday”-n inplikatuta egon zitezkeen hamabost soldadu ez dituzte prozesatuko

  • Ipar Irlandako Fiskaltzak iragarri duenez, froga faltagatik ez dituzte prozesatuko ustez hamahiru lagunen hilketan parte hartu zuten soldaduak. Familiek etsigarritzat jo dute erabakia.


2020ko irailaren 30ean - 11:04
13 lagun hil zituzten militar britainiarrek Derryn 1972ko urtarrilean, eskubide zibilen aldeko manifestazio bat tirokatu ondoren.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Eskubide zibilen aldeko manifestazio bat tirokatu, hamahiru lagun hil eta beste hamabost zauritu zituen Erresuma Batuko Paratxutisten Erregimentuko 1. Batailoiak 1972ko urtarrilaren 30ean Derryn (Irlanda).

“Bloody Sunday” (igande odoltsua) gisa ezagutzen den gertakarian parte hartu zuten hamabost soldadu ez dituela prozesatuko iragarri du Ipar Irlandako Fiskaltzak.

Auzi berean, “F soldadua” gisa identifikatu den militar bat prozesatu zuten iaz hilketa eta hilketa saiakera leporatuta. Epaiketaren zain dago. Kasu horrekin batera, 2019an beste hamasei soldaduren aurka egiteko “ebidentzia nahikorik” ez zegoela adierazi zuen fiskaltzak.  

Biktimen senideek etsigarritzat jo dute fiskaltzaren erabaki berri hau eta helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute.


Irlanda iparraldea kanalean gehiago
2021eko ekainaren 30
Paul O”Connor, Pat Finucane Centerreko kidea
"Guretzat egia da inportanteena, Estatuarentzat justizia formala"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.