Irlandako literatura eta gatazka: alde pertsonala eta politikoa

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

XVIII. mendean loratu zenetik, nobela irlandarrak Irlanda eta Britainia Handiaren arteko erlazio historiko, sozio-politiko, ekonomiko eta kulturalen sare korapilatsua jorratu du.

Zehazki erlijio, klase, arraza eta genero kontuak eta horiek naziotasunarekin eta nazio izaerarekin duten erlazioa izan ditu hizpide. Maria Edgeworth eta Sydney Owenson (Lady Morgan) hasierako nobelagileen lanak “elezahar nazional” modukoak bihurtu ziren; 1801eko Britainia Handiarekin bat egiteko legearen ondorengo Irlanda irudikatzea helburu nagusi duten nobela erromantikoak deskribatzeko erabiltzen da termino hori.

Nobela horiek irlandarren eta ingelesen arteko gatazka konponbidean jartzen ahalegindu ohi dira, sarri ezkontza bidez, eta hori elkarren aurka ari diren klaseen eta kulturen arteko adiskidetze nazional desiratuaren alegoria da. Harreman politikoak eremu pertsonalera eramanda, nazio gatazkak konpontzen errazagoak dira eta horrek irlandar literaturaren ezaugarri nagusietakoa izaten jarraitzen du gaur egun.

Eta alderantziz, Irlandako gatazka konponezin gisa ere irudikatu izan da maiz; ikusmolde horren oinarrian Irlandako historia Joep Leerssenek “paradigma traumatikoa” deritzonean harrapatuta dagoela dioen ideia dago. “Historia ... esnatzen ahalegintzen ari naizen amesgaiztoa da”; James Joyceren Ulyssesen Stephen Dedalusek dioena gogoan, Leerssenek horrela deskribatzen du historiaren zentzu hori: “Harrigarriro ezagun egiten den amesgaiztozko zama, eredu monotono bera  errepikatzea... behin eta berriro”.  Konponezinezko krisiaren ikusmolde horren erakusgarri garbienak Irlanda Iparraldeko “istiluen” deskribapenak dira, nagusiki 1969an Irlanda Iparraldean indarkeriak gora egin zuenetik gaiari buruz egin diren 400 bat suspentse nobela eta filmetan. Adibidez, Brian Moore-ren Lies of Silence suspentse nobelak Irlanda Iparraldeko gatazka “hilketa kate amaigabe eta zentzugabe” gisa deskribatzen du (64. or.). Suspentse nobela horiek lehen aipatutako nobela zaharragoen antza izan arren, intrintsekoki ezkorragoak dira. Irlanda Iparraldeko gatazkaren testuingurua baztertzeko  eta, horren ordez, “atabismoaren mitoari” heltzeko joera dute. Modu horretan soilik “madarikazio historiko berezi batek, zorigaiztoko patu predeterminatu batek justifikatu dezake gerra”.

Irlanda Iparraldeko oraintsuko gatazkak (1968-1998) elezahar nazionala zaharberritu du nolabait, “barrikada arteko maitasunezko” argumentuen  bidez. Lan horietan, aurkako jarrera politikoak dituzten maitaleen arteko –komunitate unionista eta nazionalistako kideen arteko– harreman pribatu eta erromantikoa arriskuan jartzen dute edo erabat galerazten dute indar politiko handiagoek. Zehazki, Joan Lingard-en haurrentzako nobeletan, eta beste lan batzuetan, hala nola Bernard McLavertyren Cal (1983) nobelan, badirudi alegorikoki bilatzen den adiskidetze nazionala soilik eremu pribatuan imajinatu daitekeela, gorabehera politikoen menpe dagoela eta patuaren nondik norakoek zapuzten dutela.

1990eko hamarkadan, idazle belaunaldi berri bat agertu zen. Irlanda Iparraldeko istiluen garaian hazi ziren eta literaturako paradigma zaharrak berridaztea eta ikuspuntu berriak jorratzea zuten xede. Bereziki bi idazle, Glenn Patterson eta Robert McLiam Wilson, ahalegindu ziren Irlanda Iparraldeko identitateari eta Belfasteko hiri kulturei buruzko ikuspuntu berriak lantzen, eta horretarako intrintsekoki postmodenotzat jo ohi diren estrategia eta kontzeptu literarioak erabili zituzten. Pattersonen Fat Lad (1992) nobelan, adibidez, Drew Linden protagonista sorterrira gogoz kontra itzuliko da, eta asko aldatu dela ikusiko du.

Nahiz eta liburuan Irlanda Iparraldeko gizartearen irudi berriak topatzeko ahalegina egin, protagonista zein nobela iraganarekin obsesionatuta daude, liburuaren leitmotiv zirkularrak agerian uzten duenez –nagusiki familiak daukan koloretako arrainak nortzen duena, askatu ondoren ere bueltaka eta bueltaka jarraitzen baitu, oraindik arrainontzian balego bezala–.

1994ko su-etenaren testuinguruan idatzia, Robert McLiam Wilsonen Eureka Street (1996) bake prozesuko nobela eredugarria da hainbat zentzutan, eta garaiko baikortasun bolada islatzen du. Kontakizunak Jake katolikoaren era Chuckie protestantearen arteko laguntasunaren inguruan txirikordatuz, Eureka Streeten Belfast “kontakizunen biltegi” bihurtzen da, “orainaldia, iragana eta etorkizuna. Hiria nobela bat da” (215. or.). Nobelak Belfast osotasunean jaso nahi du, eta hibridotasun postkolonialaren eta luxu postmodernoaren gune gisa irudikatzen du, gurutzatzen diren istorioez eta identitate plural berriez baliatuta. Pattersonen eta McLiam Wilsonen nobelak nolabaiteko maite harreman nazionalekin amaitzen dira. Fat Laden, Drewk, neskalagun ingelesa neska protestanteaz ordezkatu ondoren, Dublinen bizi den Annarekin bukatuko du. Maitasuna egiten dutenean Drewk azken muga zeharkatzen duela deskribatzen da liburuan: “Mugak zeharkatu zituzten eta identitateak lausotu ziren. Lur eremu eskergek gora eta behera egin zuten haien gorputzekin batera” (249. or.). Antzera, Eureka Streeten amaieran, Jakek errepublikanismoa nortzen duen Aoirgheren besoetan aurkituko du zoriona. Belfasten jaiotako bi gizonek emakume irlandarrekin maite harremanak izanez garbitzen dituzte okerrak eta, beraz, konponbide pertsonalera jo eta alde politikoa baztertzeko joeraren beste adibide bat dira.  

1998ko Ostiral Santuko Akordioaren ondoren,  Irlanda Iparraldearen iragana lantzeko ekimen instituzional orokorrik ezean, zenbait idazlek Irlanda Iparralderako fikziozko egia eta adiskidetze batzordeak imajinatu dituzte. David Park-en The Truth Commissioner (2008) nobelak eta zenbait antzezlanek, esaterako, David Ireland-en Everything Between Us (2010) eta Owen McCafferty-ren Quietly (2012) lan berriak Hegofrikako eredua aipatzen dute, etsai ohiak aurrez aurre biltzearen ondorioak jorratzeko. Hala ere, konponbidea eta adiskidetzea eremu pribatuari lotuta daude oraindik eta, hala, bake prozesua eremu politikotik baztertu eta alor pribatura eta etxe barrura mugatzen dute.

Egileaz:

Stefanie Lehner-en ikerketak hiru alderdi hartzen ditu, politikaren, etikaren eta estetikaren arteko erlazioetan oinarritzen baita. Harreman horiek Irlanda Iparraldeko, Hegoafrika eta Rwandako gatazka-ondoko literaturan eta kulturan nola gauzatzen diren aztertzen du.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Kontalaritza eskola
Ofizio bat, transmititu eta eraberritzeko

2024an sortu zuten Kontalaritza Eskolari buruz hitz egiteko elkartu gara Ane Gebara, Ane Arrugaeta eta Itziar Rekalde ipuin kontalariekin. Kontalaritzaren izaera artistikoaz, bat-batekotasunaz, formakuntzaz, emanaldiez eta abarrez mintzatu dira. Besteak beste, eskolak eman dien... [+]


Negu gorrirako ipuina

Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025

------------------------------------------------------------------------

Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]


2025-07-21 | Behe Banda
barra warroak
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


Eguneraketa berriak daude