Gizartea > Gizarte politikak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Gizarte politikak
Sakonean
2017-06-14 | Estitxu Eizagirre
"Gutxiengo baten mesedetan aritzeari utzi eta herritarrak babesteko garaia da"

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformari erantzunez, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta elkarretaratzeak egin dituzte Eusko Jaurlaritzako Donostiako eta Bilboko egoitzen aurrean. Erabiltzaileek hartu dute hitza.


2017-06-11 | Estitxu Eizagirre
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan sailburuak aurkeztu dituen proposamenak

Beatriz Artolazabalek 15 egokitzapen eta bost aldaketa proposatu ditu Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan.


2017-06-02 | Xalba Ramirez
650 euro nahikoak al dira duin bizitzeko?

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformaren gainean azalpenak ematen ari zela, 650 eurorekin duin bizi daitekeela esan zuen asteazkenean Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak.


2017-06-02 | Estitxu Eizagirre
ESK-Argilanek "pobrezia amaitzeko frontea" osatzera deitu ditu gizarte eragileak

Diru Sarrerak Bermatzeko Legearen helburua pobrezia amaitzea behar lukeela dio bazterkeriaren aurkako plataformak eta salatu du Artolazabal sailburuak proposatutako neurriak "arpa-jotzea" direla, beste helburu batzuei erantzuten dietela. Gizarte eragileei dei egin die diagnostiko partekatua egiteko eta "Jaurlaritzak proposatzen dituen murrizketen aurka egiteko".


2017-06-01 | Estitxu Eizagirre
Alderdien erreakzioak DSBE legearen aldaketa proposamenen aurrean

Maiatzaren 31n Eusko Legebiltzarrean Gizarte Politika eta Enplegu Sailburu Beatriz Artolazabalek 15 egokitzapen eta bost aldaketa proposamen egin zituen, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarako. Egoeraren diagnostikoa eta herritarrei eginiko inkesta bat ere aurkeztu zituen. Oinarri horrekin, Legebiltzarrak adostu beharko du DSBE Legearen erreforma. Hurrengo udaberrira arteko prozesua izango dela aurreikusten da. Artolazabalen proposamena entzun ostean, beste legebiltzarkideek adierazpen hauek egin... [+]


2017-05-31 | Estitxu Eizagirre
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan sailburuak aurkeztu dituen proposamenak

Beatriz Artolazabalek 15 egokitzapen eta bost aldaketa proposatu ditu Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan. Tartean daude etxe berean bizi diren pertsona denen diru-sarrerak kontatzea, etxe bakoitzean gehienez DSBE bakarra jaso ahal izatea eta zenbatekoak Jaurlaritzaren aurrekontuen arabera erabakitzea, ez Gutxieneko Soldataren arabera.


2017-05-30 | Estitxu Eizagirre
Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioak deitu ditu "eskubide sozialen murrizketa" salatzeko

"Murrizketa hauek dira Babes Sozialerako sistema eraisten ari direnak. Gero eta jende gutxiago babesten du eta prestazio gero eta baxuagoak eskaintzen ditu", salatu dute. Pobrezia sortzen duena prekarietatea dela azaldu dute.


2017-05-28 | Estitxu Eizagirre
Salaketa jarri dute Lanbideren irizpideen kontra

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta onartzeko Lanbidek ezarritako 75 irizpideetatik 28ren aurkako salaketa jarri dute martxoan gose greba egin zuten hamabi kolektiboek.


2017-05-16 | Estitxu Eizagirre
Hamabi gizarte eragilek auzitegietan salaketa jarri dute Lanbideren irizpideek legea urratzen dutelakoan

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta onartzeko Lanbidek ezarritako 75 irizpideetatik 28ren aurkako salaketa jarri dute martxoan gose greba egin zuten hamabi kolektiboek. Auzitegira eramandako irizpide horiek ehunka herritar utzi dituzte DSBE jaso gabe. Irizpideak apirilaren 7an egin zituen publiko Lanbidek, baina etengabe aldatzen dituela ere salatu dute.


2017-05-16 | Estitxu Eizagirre
Gipuzkoako SOS Arrazakeriak salatu du Lanbidek atzerritar irregularrak kanporatze arriskuan jarri dituela

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak salatu du Lanbidek, hainbat astez, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eskatu duten atzerritar irregularrei ere Atzerritarren Nortasun Zenbakia (AIZ) eskatu diela eta horrek kanporatze arriskuan jarri dituela. Egun, Lanbidek webgunean publiko dituen irizpideetatik kendu du puntu hori. SOS Arrazakeriak zuzenketa publikoa eta Lanbideren bulegoetara egoera hau zuzentzeko ildoak jakinaraztea exijitu du.