2024-04-17 | dantzan.eus

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren: apaizak, irakasleak eta beste hainbat ogibidetako pertsonak. Horrela, herri oso bat bildu zen kolonian. Garaziko koloniaren inguruko hainbat kontu jasoak ditu Txomin Hiriart-Urrutik.

2023-12-22 | dantzan.eus
Filipe Oihanburu euskal dantzari eta koreografoa hil da

Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… 102 urterekin zendu da Filipe Oihanburu (Argeles-Gazost-Miarritze, 1921-2023) Miarritzeko bere etxean. Hain zuzen Miarritzeko Urrezko Domina jasoa zuen euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Segundo de... [+]


Mutil-dantza baztertzailerik gabe, lehen aldiz Baztanen

Baztango herrietako festetan Mutil-dantza parekideak egitea “mugarri garrantzitsu bat gainditzea” dela adierazi du Plazara Dantzara taldeak. Hala ere, azpimarratu du dena ez dagoela “irabazita” eta oraindik “bide luzea” dutela egiteko.


2023-11-02 | dantzan.eus
Oldarraldiaren kontrako manifestaziorako soka-dantza tutoriala

Azaroaren 4ean euskalgintzak deitutako manifestazioa eginen da Bilbon, 17:00etatik aitzina, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Manifestazio jendetsua izatea espero da eta bukaeran, bestelako esku-hartzeekin batera, soka-dantzan aritzera... [+]


2023-10-27 | dantzan.eus
Jauzien Eguna, Zuberoako jauzi zaharrak eta berriak Altzaiko plazan

Zuberoako hainbat belaunalditako dantzariak bilduko dira jauzien erakustaldia egiteko larunbat honetan, urriak 28, Altzaiko plazan. 120 dantzari, 12 herri, 20 musikari eta kantari, xirulari, ttun ttun eta arrabitari elkartuko dira 15:00etan hasiko den emanaldian.


2023-10-03 | dantzan.eus
50 talde batuko dira Donostian Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatzeko

Urriaren 7an, Donostian, izango da Euskal Dantzarien Biltzarrak urriko lehen larunbatean antolatu ohi duen Euskal Herriko Dantzari Eguna. 50 dantza taldek hartuko dute parte eta bi donostiar omenduko dituzte: Gipuzkoako dantzen maisua izan den Juanma Oronoz eta EDBren logoa... [+]


2023-09-14
Otsagabia: 2023 emakumeak dantzan
MULTIMEDIA - Albistea

Otsagabiko festa egun handian lehen aldiz dantzatu dute emakumeek. Rakel Zoko eta Maite Barberena izan dira Otsagabiko dantzari taldean atera diren neskak. Azaldu digute ez dela egun batetik besterako kontua izan. Entsegu asko egin dituzte eta urtarrilean dantzatu zuten lehen... [+]


2023-06-23 | dantzan.eus
Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
MULTIMEDIA - solasaldia

2023ko maiatzaren 11an eta 12an Lasarte-Orian egin diren Udaltop topaketetan Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz izeneko ponentzia aurkeztu du Aritz Ibañezek eta aurkezpen horren bideoa da hemen ikusgai duzuena.
[+]


Maskaradetan sukalderaino, manexa etxean hartu dute zuberotarrek

Aurten bi aldiz hurbildu naiz maskaradetara, lehengoan lanera, bigarrengoan gozatzera; bueno, bietan gozatzera. Urtarrilaren 15ean egin nuen lehen irteera, aurtengo lehen maskaradetako irudiak jasotzeko asmotan. Maule-Lextarreko gazteek antolatu dituzte 2023. urte honetan;... [+]


2023-03-21 | dantzan.eus
Goizaldi, 75 urtez Gipuzkoako dantzen oinordeko

Hainbat belaunalditako dantzariak elkartu eta 75. urteurrena ospatzeko urte osoko egitaraua antolatu du Donostiako Goizaldi dantza taldeak. “Aurreko urteko ikasturte hasieran hasi ginen antolatzen, 75. urteurrenerako batzordea egin genuen. Kontaktu zuzena dugu bazkideekin... [+]