Jauzien Eguna, Zuberoako jauzi zaharrak eta berriak Altzaiko plazan

  • Zuberoako hainbat belaunalditako dantzariak bilduko dira jauzien erakustaldia egiteko larunbat honetan, urriak 28, Altzaiko plazan. 120 dantzari, 12 herri, 20 musikari eta kantari, xirulari, ttun ttun eta arrabitari elkartuko dira 15:00etan hasiko den emanaldian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko urriaren 27an - 08:25
Atharraztarrak jauzia dantzatzen, Musikaren eguna, Urdiñarbe, 2023ko maiatzaren 20an. (Argazkia: Dantzan.eus)

Honakoak dira ekitaldian parte hartuko duten taldeak: Hebentik elkartea, Altzaiko herria eta altzaiarrak, Aitzindariak elkartea eta Berritza konpainia. Zuberoako jauziak, luzeak eta laburrak, zaharrak eta berriak aurkeztuko dira. Baita, branle-dantza kantatuak ere, horiek ere zaharrak zein berrituak.

Jauziak berpiztu nahian

Zuberoan egun zenbait jauzi dantzatzen dira; aitzina pika, zazpi jauziak edota moneinak ohikoak dira adibidez, baina beste hogeita piko daude eta horiek ez dira inoiz ematen. Batzuk galdu egin dira, baina berriak ere sortu dira. Asmoa da jauzi horiek guztiak plazan erakustea; hala azaldu du Mixel Etxekoparrek Xiberoko Botza irratian. Etxekoparrek, umetatik ikaragarri maite dituen dantza-jauziak sinple bezain konplikatuak direla dio eta dantza sistemaren aberastasuna azpimarratu nahi du. Zenbaitentzat oso ikusgarriak ez izan arren funtsezkoak direla dio, branleen edo soka-dantzen gisan, jauzien erabilera sozial eta politikoa ere aipatu ditu.

Zantxo Azkarra pastoraleko azken jauzia, 1963, Gotaine-Iribarne. Irudia: Jean Michel Guilcher

Hainbat faktorek ekarri duela jauzien galtzea uste du Etxekoparrek, eta horietako bat da maskaradetan zein pastoraletan dantzatzen diren eta Zuberoan guztiz errotuta dauden dantza eta puntu ikusgarriek itzal egin dietela bertako jauziei. Orduan, Altzaiko erakustaldiarekin bultzada bat eman nahi diete garai bateko jauzi haiek eta azken urteetan sortu dituzten berriak plazaratuta, “zaharrak badira, noizbait berriak izan dira”.

Alexis Picotchet eta Pierre Üthurry, Barkoxe, 1972. Irudia: Jean Michel Guilcher

Zuberoako hamabi herritako dantzariak izango dira Altzaiko plazan dantzan. Herri bakoitzak jauzi edo branle pare bat prestatu ditu. Kanaldudek grabatuko ditu dantzak eta gero asmoa da irudi horiek zabaltzea; lekukotasuna izateko eta dantzarientzako ikas tresna gisan erreferentziak eskura izateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


Eguneraketa berriak daude