Gizartea > Hezkuntza > Bullyingaren amesgaiztoa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-01-09

Geroz eta bullying kasu gehiago daude eta arreta berezia jarri nahi izan diogu "cyberbullying" deitzen zaionari. Nola detektatu eta saihestu daiteke? Hiru aditurengana jo dugu gaian sakontzeko: Julen Linazasoro, Ageda Laraudogoitia (Kiva programa) eta Aritz Anasagasti (Emotional Network).

Bullyingaren amesgaiztoa kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Bullyingaren amesgaiztoa
Sakonean
2016-05-10 | Zebrabidea
"Jazarpenaz kontziente gara, eta aurre egin behar diogun ustea dugu"

Hego Euskal Herriko 52 ikastolatan ezarriko dute eskola jazarpenari aurre egiteko Kiva plana, urtarriletik aurrera. Finlandian sortu eta garatu dute programa hori. Zazpi urte dira hango eskoletan martxan dutela, eta emaitzak ikusgarriak izan dira: urtebetean, %78 gutxitu ziren bullying kasuak. Gaia gertutik ezagutze aldera, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko zuzendari Imanol Igeregi batu da gurera.


Bullyingari aurre egitea lortzen ari den metodo finlandiarra ezarriko dute 52 ikastolatan

2009an hasi ziren Finlandian KiVa metodoa erabiltzen, bullying edo eskola jazarpenari aurre egiteko. Erasotzaileen kopurua erdira eta biktimena heren bat jaistea lortu dute. Arreta biktiman edota erasotzailean bakarrik jarri beharrean, talde osoa gidatzen duten arauak aldatzea da metodoaren oinarria, gertatzen denaren lekuko direnengan eraginez. Datorren ikasturtetik aurrera, 52 ikastolatan ezarriko dute KiVa.


Harreman osasuntsuak ereiten

Botere erlazioek kutsatzen dituzte gure eguneroko harremanak. Haur eta gazteen artean harreman desorekatuok iraultzea helburu, Haziak proiektua abiatu dute Oiartzungo ikastolan: ikasleen barruak mugitzeko, denetariko sentimenduak azaleratzeko eta elkarren arteko hartu-emanen eraginaz kontzientzia hartzeko balio izan du.


2016-02-24
Non bukatzen da burla bullyingari paso emateko?
MULTIMEDIA - Ertzak

Bullyingaren ezaugarriak definitzen saiatu dira Ertzak saioan. Noiz da burla, printzipioz arriskurik gabekoa eta noiz da benetako eraso? Identifikatzen al dira bullying mota ezberdinak? Modu berean tratatu behar da eraso homofobo bat eta bestelako arrazoiak medio gertatzen den bullyinga? Jose Antonio Oñederra psikologian doktorearekin eta Gehituko Xabier Lozano eta Juan Ramon San Sebastiarekin hitz egin dute.


2016-02-07
"Bullyinga denen ardura dela ulertzen dute ikasleek"

2009an hasi ziren Finlandian KiVa metodoa erabiltzen, bullying edo eskola jazarpenari aurre egiteko. Erasotzaileen kopurua erdira eta biktimena heren bat jaistea lortu dute, eta herrialdeko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen %90etan ezarri da. Metodoaren arrakasta ikusita, hamar bat herrialdetara hedatu dute eta gurean ere, KiVa aztertzeko lan jarduna antolatu du Ikastolen Elkarteak. Besteak beste, programaren nazioarteko koordinatzaile Johanna Alanen izan dute gonbidatu.


Bullying-ari aurre egitea lortzen ari den metodoa

KiVa du izena eta Finlandiako ekimena da, hezkuntza komunitatearen eta Finlandiako Gobernuaren artean sortua. Eskolan jazarpena eta ziberbullying-a amaitzeko eraginkorra izaten ari da eta herrialde hartan, oinarrizko hezkuntza ematen duten ikastetxeen %90ak du martxan dagoeneko.


2014-09-22 | Gaizka Izagirre
[The class] Indarkeriaren muga

Indarkeriaren mugei buruzko hausnarketa sakon baten aurrean jartzen gaitu Ilmar Raag zuzendari Estoniarrak. Teknologiak izan dezakeen eragin negatiboa (ciberbullying-a) eta gizakiak sufritzeko duen gaitasunaren analisi bikain bat eginez. Ekoizpen Estoniar hau, orain arte ikusi dugun bullyng edo eskola munduko biolentzia horren eredu adierazgarrienetarikoa izan liteke (Gus van sant zuzendariaren  ”Elephant” eta “Bully” dokumentalarekin batera, biak oso... [+]


Bullyingaren hamargarren urteurrenean hainbat gogoeta

Hamar urte beteko dira aurten: beherakoak jota, galtzak zikindu zituen mutikoak. Bere ikaskideetako batzuen irain, jipoi eta jazarpen zerrenda luze baten abiapuntua izan zen.


2010-10-10 | Unai Brea
Elikadurari alergia dioten umeek bullying-a jasan ohi dute
AEBetan egindako ikerketa baten arabera, elikagairen bati alergia dioten 5 urtetik gorako umeen %35ak jazarpena jasaten du. Gai honi buruz egin den lehenbiziko ikerketa da.
http://ttiki.com/17236 (Ingelesez)