Bullying kasu gehienak Bigarren Hezkuntzan atzeman dituzte EAEn

  • Pasa den ikasturtean Hezkuntza Ikuskaritzak eskola jazarpen gisa identifikatutako kasuen berri eman du Eusko Jaurlaritzak: 157 kasu guztira –aurreko ikasturtean 129–, gehienak DBHn gertatu dira eta hiru kasutik bat ziberbullyinga izan da.

Bizikasi

2022ko azaroaren 02an - 07:19

157 kasuetatik 98 (%62,4a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gertatu dira, ikasleek 12 eta 18 urte artean izan ohi dituzten etapan. Jaurlaritzak nabarmendu duen beste datu bat da 51 kasu ziberbullyinga izan direla, internet eta sare sozialen bidez.

Jazarpen kasu gehienetan hitzezko erasoak daude tartean (kasuen %82,1ean) eta bazterketa soziala edo marjinazioa eragin du kasuen erdiak baino gehiagok (%54,7). Hiru kasutik batetan (%35,6) presente dago mehatxua, xantaia eta beldurraraztea.

2021-2022 ikasturtean, Hezkuntza Ikuskaritzak 1.098 kasu aztertu zituen EAEn, eta horietatik 157 jo zituen bullyingtzat (%14,2a). Aztertutako kasuak urtez urte gero eta gehiago dira –aurreko ikasturtean 966 kasu aztertu zituzten– eta hori da hezkuntza komunitatea eta oro har gizartea gaiarekin sentsibilizatuago dagoelako eta “zalantzarik txikienarekin” alarma jotzen delako, Jaurlaritzaren arabera. Hots, bullying kasuek gora egin dutela baino, gehiago atzematen direla adierazi du administrazioak.

Gutxiengoa eta gehiengoa

Orokorrean, azken urteetan lanketa handiagoa egiten da gai honen bueltan, haurren kontuak edo txikikeriak direla pentsatzeari utzi eta bullyingari duen benetako dimentsioa emanez. Prebentzio lan horretan, adituen hitzetan fokua taldean jartzea da gakoetako bat. Izan ere, datuen arabera haurren artean gutxiengo bat da erasotzaile, gehiengoa ikusle eta lekuko izan ohi da eta jarrera pasibodun lekuko horiek biktimaren laguntzaile aktibo bihurtzea litzateke erronka.

KiVa metodoak indar berezia egiten du lekuko diren horiengan eragiteko: “Haurrekin eztabaidatzen dugu jazarpen egoeretan dauden rol ezberdinei buruz, erasotzaile zuzen ez diren ikusle eta lekukoek ere rol bat daukatelako; adibidez, inguruan barrez aritzen direnek erasotzailea indartzen dute, helarazten dioten mezua da egoera entretenigarria eta dibertigarria dela. Guk ikusarazi nahi diegu prozesu horretan bakoitzak rol bat betetzen duela, zeregin bat, eta denena dela gertatzen ari denaren ardura eta erantzukizuna; bestelako rol bat jokatu dezaketela ulertzen dute, taldearen presioari men egingo ez dion rola, eta jazarpena amaitzea ekar dezakeena”.

"Bestelako rol bat jokatu dezaketela ulertzen dute, taldearen presioari men egingo ez dion rola, eta jazarpena amaitzea ekar dezakeena"

Harreman osasuntsuak

Eta jazarpenera ez iristeko, harreman sanoak elikatzea da prebentzio onena. Adibidez, norbere sentimenduen gestioaz, harreman orekatu eta desorekatuez, eta funtsean harreman osasuntsuez aritzeko Haziak proiektua dute Oiartzungo ikastolan. Jaurlaritzak ere, Bizikasi ekimena jarri zuen martxan duela bost urte, bizikidetza positiborako curriculuma helburu. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 4. mailara arte, ikasleak ahalduntzeko eta bakoitzak duen heldutasun mailaren arabera bizikidetzaren garrantzia lantzeko materiala dute.

Irakasle, ikastetxe eta hezkuntza komunitateei gaian formazioa, orientazioa eta erremintak ematea ere bada Bizikasiren xedeetako bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bullyingaren amesgaiztoa
Bullyinga ekiditeko programaren balorazio “oso positiboa” egin dute Nafarroako ikastolek

Nafarroako hamabost ikastoletan txertatu zuten KiVa programa finlandiarra 2016an. Honekin fokua jarri zuten eskola-jazarpenaren prebentzioan eta tratamenduan. Ikastolen elkarteak prentsaurrekoa egin du programa baloratzeko eta adierazi du emaitza “oso positiboa” izan... [+]


Bullyingaren aurrean eskolak ez direla nahikoa inplikatzen dio Gipuzkoako Adin Txikikoen Fiskaltzak

Erraza al da eskola-jazarpena antzematea eta moztea? Erremintak gero eta gehiago dira, "baina ez da protokolo kontua", bullyingaren aurrean ikastetxeek oro har ez dutela nahikoa arreta jartzen, ez direla behar adina inplikatzen eta ematen duten erantzuna ez dela aski... [+]


Iñaki Zubizarreta
"Eskola jazarpena bere horretan erakutsi behar da"

Maiatzaren 2a, Bullying-aren aurkako Nazioarteko Eguna izan da, eta horregatik, eskola jazarpenaz aritzen den hizlari Iñaki Zubizarretagaz (Getxo, 1972) mintzatzeko aukera izan dugu. Bere fisikoari erreparatuta, inork ez luke esango saskibaloi jokalari profesional ohiak... [+]


Eskola-jazarpen kasuek gora egin dute EAEn, gehienak Bigarren Hezkuntzan

Eskola-jazarpenaren kontrako egunean, joan den ikasturteko datuak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak: 157 bullying kasu identifikatu dituzte EAEko ikastetxeetan, aurreko ikasturtean baino 28 gehiago. Bigarren Hezkuntzan izan dira kasu gehienak, eta hitzezko erasoak izan dira... [+]


13 urteko umearen suizidioak eskola jazarpenaren arazoa berrazaleratu du Frantziako Estatuan

Lucasek 13 urte baino ez zituen, urtarril honetan bere buruaz beste egitea erabaki zuenean. Homosexuala zelako auzoan eta batez ere eskolan jasaten zuen jazarpenak eraman du heriotzara, gurasoek salatu dutenez. Bullyingaren eta homofobiaren aurkako borroka eztabaidagai jarri du... [+]


Eguneraketa berriak daude