Gorputz kolpatu batek, amorrutik


2022ko ekainaren 23an - 07:49
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zuk, eskolan jazarria izan zaren eta ondorioz kuadrillarik ez duzun horrek, ez dakit nola bizi duzun kuadrillarik ez edukitzea. Niri horrek ikastola garaian asko zaildu zidan egunerokoa, kuadrilla bat edukitzeko nahiaren menpeko bilakatzeraino. Azken urteotan, eta 28 urterekin, kuadrilla kontzeptua eta horrek barnebiltzen duena deseraikitzen nabil, heteroarautik at erlazionatzeko moduak praktikan jarriz. Hala ere, horrek ez du kentzen –niretzat aberasgarria eta askatzailea izanik ere- gaur egun, noizbehinka garai hartan sortu zitzaidan zauriarekin birkonektatzea.

Ez dakit zure istorioa, baina ziur aski nirearen antzekoa izango da zentzu askotan. DBHko 1. mailako errekreo batean kuadrillatik kanporatua izan nintzen. Gertaerak LHn ezkutuan zegoen jazarpena agerian utzi zuen eta DBH 4.mailara arte iraun zuen, eskolaz aldatzea erabaki nuen arte (hala ere, kalean jarraipena izan zuen). LHn betaurrekoak ezkutatzen zizkidaten, ikastolatik ateratzean jo egingo zidatela esaten zidaten… DBHn zangotrabak, ezizenak eta burlak, ziberjazarpena…

Gertatutako guztiak eragindako zauriaren arrastoa hor dago, garai hartan behar bezala atera ez nuen amorruz beteta, gainera. Horregatik, idatzi honekin, nire zaurgarritasunetik amorruaren ahotsa izatera nator; beharrezkoa iruditzen zait gorputz kolpatuok gure esperientziak eta emozioak plazaratzea, zuk jakin dezazun ez zaudela bakarrik, emozio horiek kolektiboak direla, eta beste aldean zaudetenok/gaudenok jakin behar duzuelako zer eragin dezakezuen/dezakegun zuen/gure jokabide aktibo zein pasiboekin. Isilik egon naiz denbora luzez, eta bada garaia esateko neuzkanak esateko, inork galdetu ez didan arren.

"LHn betaurrekoak ezkutatzen zizkidaten, ikastolatik ateratzean jo egingo zidatela esaten zidaten… DBHn zangotrabak, ezizenak eta burlak, ziberjazarpena…"

Bereziki amorratzen nau indarkeria horrek gorputz batean uzten duen arrastoa. Garai hartako Uxue desterratua sentitu zen, lekua kendu zioten. Seguru zu ere nolabait horrela sentitu izan zarela; baztertuari, azken finean, lekua ukatzen zaio. Horregatik, ez da kasualitatea nik denbora luzez herrian bizitzeko nahia eduki ez izana, herria –eta bertan aktiboki parte hartzea– maite dudan arren. Ordea, ez dut sentitzen berezko lekua dudanik. Bestalde, gertatu al zaizu inoiz, herriko festetan adibidez, kuadrilla bati edo zure ahizpari beraiekin ateratzeko ‘baimena’ eskatu behar izatea? Zure zaurgarritasunetik “ei, nik ere parte izan nahi dut”, esanez. Eta hori zure baitako ziurgabetasunak eta arbuiatua izateko beldurrak azaleratzen zaizkizun bitartean, gainera. Niri bai, sarritan. Hau uste baino ohikoagoa dela pentsatzen dut, eta amorrua ematen dit. Niri festen aurreko egunetan antsietatea eta ezinegona etorri izan zaizkit urte mordoxka batean, baita aurten ere. Behin babesa dudala, hori lasaitzen da, baina batzuetan ziurgabetasun asko azaleratzen zaizkit herrikideekin interakzioan. Hori guztia, nire animoaren arabera, noizbehinka beste eszenatoki batzuetan ere gertatzen zait. Zuri bezala, pentsatzen dut.

Kuadrillismoak jota bizi den herrialde honetan zaila iruditzen zait zure herritik desterratua izan ondoren berriro ere bertan lekua topatzea, ez baduzu herrian kuadrillarik, ez lagun sare sendorik. Herriko festen egitarauan “kuadrilla eguna” irakurtzen dudan bakoitzean, niretzat kuadrillarik gabeko eguna dela gogorarazten dit. Eta kuadrillatik kanporatua izan den gorputz kolpatuan ager daitekeen sinesmen errotu bat izan daiteke gorputz hori ez dela nor kuadrillarik ez badu. Agian Euskal Herriko kuadrillismoaren inguruan hausnarketa bat beharrezkoa litzateke, eta kuadrilla egun horiek birpentsatzea ere ez legoke soberan, agertu dudan guztia hertsiki lotuta baitago gure herrian dugun joera kuadrillistarekin eta gure erlazionatzeko moduekin.

Bukatzeko, beste aldean gaudenontzat, hau guztia ikusten dugunontzat, mezua: ezin dugu arazo eta indarkeria sistematiko hau onartzen jarraitu. Ikusi kasu honetan albo-kalteak (beno, 4.500 karakteretan kontatzeko moduko batzuk bakarrik, eta nireak, gainera). Jazarpenak gertatzen jarraitzen du eta honek ezin du isilpean eta itzalpean jarraitu. Aski da. Guk daukagu orain hori gelditzeko erantzukizuna. Irakurtzen zaudetenak, izan zaitezte gorputz kolpatuen aliatu, ez pertsona pasibo, eta are gutxiago, esan beharrik ez dago, erasotzaile.

“Entonces siempre acuérdate de lo que un día yo escribí pensando en ti, como ahora pienso… la vida es bella ya verás, como a pesar de los pesares, tendrás amigas, tendrás amor, tendrás amigas…” Ez egin dudarik, ni banaiz zure aliatu (niregana jo nahi baduzu, @uxusan).

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


Eguneraketa berriak daude