ARGIA.eus

2020ko apirilaren 09a

Abortua zentro publikoetan egiteko aukera jaso du Nafarroako Osasungintza plan berriak

  • Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak asteartean onartu du 2020rainoko plana, UPN, PSN eta Izquierda-Ezkerraren aldeko bozkekin eta Bildu, Aralar eta PPNren abstentzioekin. Legebiltzar-taldeen 77 proposamenetik 76 hartu dituzte kontuan.

Judith Perez @judyjudd
2014ko irailaren 17a
Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordea (argazkia: Oskar Montero)

Nafarroako osasun publikoan abortatu ahal izateko aukera jasotzen du planak, besteak beste. Izquierda-Ezkerrak egin du proposamena eta PSNk, Bilduk eta Aralarrek babestu dute. UPN eta PPNk kontra bozkatu dute.

Medikuntza ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskaintza akademikoari gehitzea ere onartu dute. Neurri hori “beharrezkotzat” jo du batzordeak, izan ere, egun Nafarroan Opus Deiren unibertsitateak baino ez du medikuntza ikasteko aukera ematen.

Pribatizazioak eta koordainketak eragotzi

Bilduk eta Aralarrek osasun sistemaren “jasangarritasuna” sustatzeko proposamena egin dute, “zerbitzuen pribatizazioa, koordainketa berriak edota prestazioetan aurrekontu-murrizketak ”, saihesteko neurriak biltzen dituena.

HIES-a duten pertsonen gaineko prebentzio eta ekintza programak sustatzea onartu dute, baita gizarte-bazterketa arriskuan dauden taldeen osasuna sustatzeko programa sortzea ere.

Umeen oinarrizko eta doako hortz zainketarako programa 18 urteraino zabaltzeko proposamenak ere aurrera egin du  (2011. urtean 15era murriztu zen). Sexu-heziketako profesionalen formakuntza ere handituko da, %5etik %25era.

Genero indarkeria “osasun publikoko arazotzat” jotzearen garrantzia nabarmendu du UPNk. Alderdiak proposatutako neurrien artean daude: tratu txarren detekzioa muturreraino eraman, hauek historia klinikoan islatuz; Gizarte eta Hezkuntza Politikekin kooperazioa handitu; eta Osasun Behatokiari kalteen eta arrisku psikosozialaren neurketa egitea eskatu. .

Guztira Bildu eta Aralarren 41 proposamen, Izquierda-Ezkerraren 23, UPNren hamaika eta PSNren bi gehitu dizkiote dokumentuari.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Abortu eskubidea kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude