Gizarte aktibatua

Duela aste batzuk, pentsiodunak gai izan ziren hiriburuetako kaleak betetzeko. Aldarri argia eta zentzuzkoa landu dute, eta horren inguruan ari dira biltzen, gero eta gehiago, gero eta trinkoago. 70eko hamarkadan demokraziaren alde mugitzera ohitu ziren belaunaldiak berriro mugitzen hasi dira, eta ez dira geratuko.

Egun gutxi lehenago, emakumeen txanda izan zen. Indar erakustaldi handia egin zuten; militantziaren esparrua gaindituta, emakumeen aldarria gizarte osora zabaldu den seinale. Emaitza ikusita, klase politikoa lotsagorritu egin zen hasieran eta moretuz doa ondoren. Hau ere ez da berehalakoan apalduko.

Bi dinamika indartsu hauek, gainera, elkarri begira jarri dira, interes komunen bila. Eta interes komunak ez dira aurkitzen zailak. Oraindik pentsiodun ez dena izango da noizbait, eta belaunaldi arteko elkartasuna azalpen handirik gabe ulertzen da. Bestalde, pentsiodunen artean emakumezkoak dira kaltetuenak, gehien irabazteko dutenak. Aliantza naturala da, eta indar oso handia har lezake.

Gehiago ere bai. Gure Esku Dago dinamika orain arte metatutako gizarte atxikimendua erakunde publikoetara bideratzekotan da, hauetan eragiteko. Ekainerako giza-kate erraldoia iragarri du, Donostian abiatu eta Bilbon zehar Gasteizko Legebiltzarreraino; bertan herri ordezkariei emango zaie Herritarron Ituna izeneko arrazoi bilduma erabakitzeko eskubidearen alde. Ehun mila lagunetik gora lotuko dira berrehun kilometroko tartea betetzeko.

Eta udagoien hondarretan gauzatuko da Euskaraldiaren lehen olatua. Euskaraldia da hizkuntza ohiturak aldatzeko dinamika, hizkuntza berdintasunera bidean. Gizartea astindu nahi du euskal hiztunaren egoera hobetzeko helburuarekin, erdal hiztunari ulertzeko eskatuta. Eta orain artekoak argi erakusten du hau ere birala dela, zabalkunde azkarra eta handia ari dela izaten.

Dinamika horiek guztiek badute oinarri komun bat: denek bilatzen dute gizartearen aktibazioa eskubide oinarrizkoen alde, jabekuntza prozesuak dira erabakimena eta eragin-indarra gizarteari itzultzeko norabidean. Oso posible da hiritar bera bi dinamiketan, hirutan edo lauretan jardutea, guztiz koherentea litzateke hori.

Bada, etorriko balitz halako bateratasun bat mugimendu guztion artean, gizarte tsunami bat gertatuko litzateke hurrengo hilabeteotan, gure egitura instituzional eta politikoak astindu ditzakeena. Katalunian gertatu denaren antzera, han independentziaren alde eta hemen eduki anitzagoekin. Han eta hemen, gizarte aktibatua eskubide oinarrizko eta unibertsalen alde.

Eta 2019a hauteskunde urtea da... 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


Eguneraketa berriak daude