Danel Solabarrietak (Ondarroa, 1976) psikodidaktikako eta psikopedagogiako ikasketak ditu, eta Lehen Hezkuntzako diplomaduna da. Hamar urtetik gora darama Elhuyarren lanean eta fundazio horrek Europako hainbat herrialdetara eraman duen STING programa koordinatzen aritu da azken urteetan. Zer egin hezkuntzaren alorrean neskek zientzialari izateko pausoa eman dezaten?
Elhuyarren, zure sailaren helburua zientziarekiko interesa sortzea da.
Bai, hainbat alor dugu horretarako. Zientziaren komunikazioa alorrean, esaterako, publiko orokorrarentzako hainbat proiektu dugu: Teknopolis programa, Norteko Ferrokarrila irratsaioa, Elhuyar aldizkaria… Bestalde, zientzia-hezkuntza saila daukagu; horren helburua da gazteei, bai hezkuntza formalean bai ez-formalean, aukerak ematea zientziarekiko ikuspegi erreala izateko. Ez dugu denak zientzialariak izatea nahi, baina bai zientzia ez dezatela errefusatu. Esaten da egungo gazteek oraindik existitzen ez diren lanak edukiko dituztela, eta lan horiek zientzia-gaitasunak eskatuko dituzte. Bestalde, herritar guztiok zenbait erabaki hartzeko erantzukizuna dugu, eta erabaki horiek hartzeko zientzia-gaitasunak behar dira. Non inbertitu erabakitzeko, osasunarekin lotutako erabakiak hartzeko…
Baina interesa ez omen da nahikoa norbaitek zientzialaria izango dela erabakitzeko. Estereotipoei ere aurre egin behar izaten zaie.
Denek esan ohi dute zientzia interesatzen zaiela, bai gazteek bai helduek. Baina kontua galdera egiteko modua da. Galdetzen badugu zenbat denbora ematen duten gaiari buruz hizketan, gaiari buruz irakurtzen, joaten ote diren erakusketak ikustera… ondorioa desberdina da. Gazteek zientziaz ikuspegi estereotipatua dute. Adibidez, informatika-ikasketak hasi eta sorpresak hartzen dituzte, ez dakitelako, berez, zer den informatika ikastea. Zientzien mundua zenbat eta gertuago eduki, estereotipo gutxiago izango dute hari buruz.
Zer estereotipo dira ohikoenak?
Bat da jende oso azkarraren kontua dela. Beraz, zientzia interesatu arren, batzuk ez dira zientzietan aritzeko gai sentitzen. Nerabezaroan hartzen da erabaki hori; nesken kasuan autoestimu baxuagoa izaten denez, gutxiago animatzen dira matematikan edo ingeniaritzan aritzera. Informazioa eman behar zaie erabaki horiek oinarri sendoko datuetan funtsatuta hartu ahal izateko. Aukeratu behar dugu: zer nahi dugu, oso argiak diren ikertzaile gutxi batzuk, edo denetariko ugari?
Autoestimua ez da izango faktore bakarra...
Ez, badira gehiago. Adibidez, eskolaz kanpo familiarekin egiten diren jarduerek eragina dute. Ez da dena eskolaren esku utzi behar. Orientazioa ere garrantzitsua da. Erakutsi behar zaie kimika ikasteak ez zaituela eramango zuzenean laborategi batera, zerbait ikasteak ez zaituela lanbide jakin batera mugatzen. Ikasteak ate asko irekitzen ditu, gradu bat ez dago lanpostu bati lotuta. Ibilbideak malguagoak direla transmititu behar zaie.
STING programaren helburua erabaki hori hartzeko unean nesken eta mutilen arteko aldea txikitzea izan da.
Proiektua zortzi herrialdetan landu dugu eta ohartu gara inon ez dagoela inportatzeko harribitxirik, metodologiarik, arazoa gutxi gorabehera berdina dela leku guztietan. Gainera, ez litzateke ona izango metodologia bat hartu eta inposatzea. STINGen helburua baliabideak ematea da, bi bloketan. Genero kontzientzia batetik, ikasgelako praktikak bestetik. Irakasleen kexa denbora gabezia izaten da gehienetan, beraz hori konpondu nahi izan dugu, gaia lantzeko topaketak antolatuta. Ez da erraza norberaren estereotipoak onartzea; guk natural egiteko ariketak proposatu ditugu, estereotipo horiek azaleratzeko balio dutenak. Gero horien eragina txikitzeko zer egin aztertzen da. Denbora gutxirekin ari garenean, senez, estereotipoek eragin handiagoa izaten dute; denbora hartu eta gauzak aurretik hausnartzen baditugu, aldiz, estereotipoen eraginak behera egiten du. Guk trikimailu txikiak ematen ditugu: talde lanetan, zerra nork hartzen du? Mutilek. Nor arduratzen da dokumentazioaz, datuak hartzeaz? Neskak. Irakaslea horretaz ohartu baldin bada eta ikasleei planteatzen badie, haiek segituan ulertzen dute. Aurretik kontzientzia hartu behar da, hau da, betaurreko moreak jarri behar dira.
2015ean hasi zineten STINGekin, dagoeneko emaitzaren bat izango duzue.
Bai, 2015ean hasi eta aurtengo irailean amaitu genuen. Herrialde bakoitzeko erakunde bakoitzak bere erara egokitu du programa. Guk gure askotariko proiektuetan integratu dugu. Adibidez, Elhuyar Zientzia Azokan. Ikasleek taldeka lan egiten dute ikertzaile batekin eta proiektuetako batzuk Bilbon aurkezten dituzte… Hor integratu dugu STING programa. Orain, besteak beste, zenbatu egiten dugu zenbat neska etortzen diren eta horrela esku hartu dezakegu. Ohartu gara, adibidez, eragin handia izaten duela mentorea neska izateak.
Emango diozue jarraipenen bat proiektuari?
Bai, hala nahi dugu. Hasi ginenean, duela hiru bat urte, ez genekien nola aterako zen, eta orain jarraitzeko asmoa dugu.
Generoarekin lotutako beste baliabide batzuk ere eskaintzen ditu Elhuyarrek.
Bai, adibidez, asko erabiltzen dugu Elhuyar aldizkariko Ekinean atala: emakume ikertzaileei egindako elkarrizketak izaten dira. Izan ere, zer eredu erakusten diegu neskei? Beharbada egokiagoa da Marie Curieri buruz hitz egin beharrean, gertuko ereduak erakustea, ikerketa bat egiten ari den hemengo gazte bat, hondartzara ere joaten dena.
“Ikertzaile asko behar ditugu, beraz, ezin dugu jende bikaina bakarrik hartu zeregin horretarako. Zientzialariaz dagoen irudia da oso azkarra den norbait, lana baino egiten ez duena, gizona, zuria eta klase altukoa. Estereotipo horretatik urruntzen garen heinean, zailagoa da norbaitek zientzialaria izango dela aukeratzea. Ingalaterran egindako ikerketa batean ikusten da hori, Aspires izenekoan: 10 urtetik 14 urtera arteko gaztetxoekin egin dute, eta orain, 14 urtetik 18 urtera artekoekin egiten ari dira. Diru gutxiko neska beltz bati gehiago kostatzen zaio zientzialari izango dela aukeratzea”.
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]
Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Tea App edom Tea Dating Advice delakoa ustez emakumeak online sortutako zitetan babesteko sortutako app bat da (edo izan da). Bere funtsa zen emakumezkoek online ligatzeko plataformetan ageri diren gizonezkoak etiketatzea hitzordu edo topaketa txar, susmagarri edo ez... [+]
Egungo bizimoduan “pertsona bat gailu bat” mantra bete dela argi dago. Gailu barik ere bizi daiteke, eta oso ondo bizi, baina aukera hori gutxi batzuen luxua eta/edo hautua bilakatu da.
Ezagun batek semeari lehen mugikor adimentsua eman behar ziola-eta, zenbait... [+]
Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]
Gazteak dira, jaiotzetik aro digitala baino ez dute ezagutu, eta hiperkonexioaz eta estimulu jarioaz nekatuta/nazkatuta amaitu dute. Gutxiengoa dira, baina garbi dute sare sozialen zurrunbilotik ihes egitea hoberako izan dela: "Ez da alarmismo kontua, baina jakin behar dugu... [+]