Itxialdiak, greba egunak, borroka asteak eta elkarretaratzeak hezkuntzan

  • Hezkuntza arloan bero bukatu zen ikasturtea EAEn eta indartsu ekingo diete berriz murrizketen aurkako mobilizazioei: abendura bitartean, greba orokorra eta arloz arlokoa, itxialdiak, elkarretaratzeak, solasaldirako tarteak, salaketa egunak, borroka asteak eta manifestazioak iragarri dituzte unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Egutegi zehatza ikusi dezakezue argazkian.


2017ko irailaren 06an - 12:39

Steilas, LAB eta ELA sindikatuen esanetan, Eusko Jaurlaritzak ez die euren aldarrikapenei erantzun eta ez du negoziazio asmorik agertu. Hori ikusita, mobilizazio dinamikari eustea erabaki dute, Jaurlaritzari presio egin asmoz.

Eskaera zehatzak

Neurri zehatzak eskatzen dituzte sindikatuek. Besteak beste, hezkuntza inbertsioa gutxienez Europar Batasuneko batez bestekora handitzea, hezkuntza publikoko plantilla handitzea (EAEn gutxienez  2.000 lagun gehiago eta Nafarroan 900), irakasleen behin-behinekotasuna %40tik %6ra murriztea, eta ikasgela bakoitzeko ikasle kopurua %10 txikitzea. Baja, ordezkapen eta erretiro duinak izateko ere hainbat neurri proposatu dituzte.

Gaiaz gehiago:

- "Jaurlaritzak muturreraino tenkatu du soka eta konfrontazio fasea ireki dugu"

- Nola eragiten dio hezkuntza publikoaren egungo egoerak zure seme-alabari?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eskola inguruetako kutsadura maila neurtu dute, eta emaitzak oso kezkagarriak dira

Euskal Herrian 28 ikastetxe-ingurune aztertu dituzte: 28ek Osasunaren Mundu Erakundeak segurutzat duen kutsadura maila baino kutsadura handiagoa dute eta %75ak ez du lortzen Europako Batzordeak berak onargarritzat duen kutsadura maila. Maiatzaren 10ean kalera aterako dira... [+]


2024-05-08 | Hik Hasi
Udako Topaketa Pedagogikoen aurkezpena

Hik Hasi egitasmo pedagogikoak 2024ko Udako Topaketa Pedagogikoen aurkezpen prentsaurrekoa egin du astearte goizean. Bertan parte hartu dute EHUko Hezkuntza Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekano Beñat Amenabarrek eta Hik Hasiko formazio arduradun Mikel... [+]


Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Eguneraketa berriak daude