Ez dira gutxi izan bertso-eskolatik nahiz parranda edo lagun girotik jauzi egin eta herriartekoan parte hartu dutenak. Ordea, perfil berri horri erantzuten dioten parte-hartzaile guztiak gizonezkoak dira. Emakumezkoa publiko aurrean dagoenean nolabait “ez dagokion” eremuan dago oraindik ere, eta ondorioz, eremu hori okupatzea ondo aritzeak soilik justifika lezakeela dirudi. Honek guztiak zer pentsatua eman beharko liguke: azken herriartekoak kolektiboki nahiz pertsonalki egin beharreko etxeko-lanak utzi dizkigu.
Maiatzaren 27an jokatu zen Gipuzkoako Herriarteko finala Azpeitian. Giro beroa sortu zen Izarraitz pilotalekuan eta txapelketaren parte izandako guztiok festa handi baten moduan bizi izan genuen. Bukaeran oholtzara batzuk soilik igo baginen ere, egia da era batera edo bestera asko eta asko izan garela ekimen honen parte, guztira 38 talde izan baitira otsailetik bertsolaritzaren ekosistema osoa elikatzen jardun direnak.
Datuen arabera 280 parte-hartzaile izan dira orotara talde bakoitzeko bertsolari, gai-jartzaile, epaile nahiz ordezkariak zenbatuta eta hauei gehitu behar zaizkie, noski, inguruan saltsan ibili direnak; otorduak prestatu dituzten sukaldariak edo saioak grabatu nahiz kartelak pegatu dituztenak, besteak beste.
Txapelketa honen bidez Gipuzkoako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi izan da eta behin bukatuta helburu hauek bete direla azpimarratu daiteke, ezbairik gabe. Zorionak, beraz, antolatzaile nahiz parte hartzaile guztiei. Polita izan da beste bertso-eskolekin sarea josiz norberarena indartzea.
Nire ustez, hala ere, Gipuzkoan bertsolaritzak duen osasun ona ez da hilabetetako bide honetatik atera dezakegun ondorio bakarra. Esango nuke txapelketa honek hausnarketarako bide ematen duten zenbait hari mutur ere utzi dituela eta horietako batzuei tiraka jardungo naiz lerrootan.
Gauza jakina da begiratzeko moduaren arabera ikusten dugula aurrean daukaguna eta gero eta emakume bertsolari plazandre gehiago daudela han-hemenka entzuten dugun garaiotan, zilegi deritzot bukatu berri den herriartekoari betaurreko moreak jantzita begiratzea. Genero ikuspegiarekin ari garenean askotan errepikatzen dugu zenbakietan soilik oinarritutako datuak ez direla inoiz nahi genukeen bezain osoak, hau da, kuantitatiboki aritze hutsak askotan ez digula benetako asimetriak adierazten uzten. Alabaina, kasu honetan zenbakiei erreparatu nahi izan diet.
Aipatu bezala, 280 parte-hartzaile izan ditu txapelketak eta hauetatik 68 izan dira emakumezkoak, laurdena baino gutxiago. Talde bakoitzaren barneko funtzioei begiratuz, 12 eta 16 emakumezko jardun dira epaile eta gai-jartzaile lanetan, hurrenez hurren. Proportzioan emakumezkoek gehien bete duten funtzioa taldeko ordezkariarena izan da, 38 taldeetatik 17tan izan baita emakumezkoa beste taldeekiko nahiz Bertsozale Elkartearekiko harremanaz arduratu dena.
Bertsolariak izan dira, hala ere, txapelketako protagonista nagusiak eta talde bakoitza hiruk edo gehienez lauk osatu dute. Hain zuzen ere, emakumezko bertsolarien proportzioa da adierazgarrien suertatu zaidana. Kantatu duten 135 bertsolaritik 23 baino ez dira neskak, zenbaki borobilagoetara joz, 6tik 1 baino gutxiago. Are adierazgarriagoa da kopurua, herriartekoaren hasierako helburuetako bat kontuan hartzen badugu. Izan ere, tokian tokiko bertso-eskolek ahalegin berezia egin dute taldearen babesean bestela plazara animatuko ez liratekeen bertsolariak jendaurrean kantuan jartzeko. Horrela, ez dira gutxi izan bertso-eskolatik nahiz parranda edo lagun girotik jauzi egin eta herriartekoan parte hartu dutenak.
Izen zerrendari begira, ordea, azkar ohartuko gara perfil berri horri erantzuten dioten parte-hartzaile guztien izenak gizonezkoenak direla. Herriarteko honetan parte hartu dugun emakumeen gehiengoak aurreko Gipuzkoako banakako txapelketan ere parte hartu genuen eta gainerakoak lehenago parte-hartzaile izandakoak edo Eskolarteko Txapelketatik datozenak dira. Ez dago, beraz, bertsotan hain ondo egiteko segurtasunik ez duen arren bere buruari jendaurrean hain ondo ez egiteko lizentzia eman dion emakumezkorik. Are gehiago, bertso-udalekuetan edo beste zenbait eremu informalagoetan bertsotan entzun ditudalako ondo egiten dutela dakidan zenbait neska isilik geratu dira eta nabarmentzekoa da horietako askok ordezkari papera hartu dutela taldearen baitan.
Antzera gertatzen da taberna-giroko bertso-txapelketetan ere; Hernaniko tabernetako txapelketa datorkit gogora eta baita Bergarako herriko txapelketa ere. Emakumezkoa publiko aurrean dagoenean nolabait “ez dagokion” eremu batean dago oraindik ere, eta ondorioz, eremu hori okupatzea ondo aritzeak soilik justifika lezakeela dirudi.
Honek guztiak zer pentsatua eman beharko liguke eta azken herriartekoak ere kolektiboki nahiz pertsonalki egin beharreko etxeko-lanak utzi dizkigulakoan nago. Badago zer aldatua eta aldaketaranzko bidean, badago zer hausnartua ere. Adibidez, emakumezkoren bat zegoen taldeetan nola egin da bertso-saioko lanen banaketa? Zenbat emakumezkok kantatu dute umorearekin eta bizitasunarekin lotutako zortziko txikiko nahiz puntuak erantzuteko ariketetan? Zenbatek erabaki dute (edo erabaki gabe zuzenean onartu dute) seriotasunarekin eta sakontasunarekin lotutako hamarreko txikikoak nahiz bakarkakoak beraientzat egokiagoak zirela?
Eta zenbakiek ez dute gezurrik esaten.
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]