Mila urteko zerrenda japoniarrak

  • Japonia, 966. urte inguruan. Sei Shonagon idazle, poeta eta gortesaua jaio zen. Fujiwara no Teishi (Sadako izenez ere ezaguna) Heian aroko enperatrizaren zerbitzura jardun zuen. Ezer gutxi dakigu emakume horren bizitzari buruz, bere idatziez gain. Burkoaren liburua bilduma idazteagatik da bereziki ezaguna. Lan horretan egileak enperatrizaren eta gortearen berri jaso zuen. Hainbat poema ere bildu zituen, baina, bereziki, zerrendak nabarmentzen dira liburuan; batzuk bitxiak dira oso eta beste batzuek ez dute gaurkotasunik galdu.

Sei Shonagon X-XI. mendeko poeta eta idazle japoniarra elurrari begira irudikatua. Grabatua Utagawa Yoshitora ilustratzaileak egin zuen 1872an.
Sei Shonagon X-XI. mendeko poeta eta idazle japoniarra elurrari begira irudikatua. Grabatua Utagawa Yoshitora ilustratzaileak egin zuen 1872an.

Zerrenda horien zerrendak berak ez du ezer bazterrean uzteko: bihotz-taupadak azkartzen dizkiguten gauzak; konparatu ezin diren gauzak; zikin sentiarazten gaituzten gauzak; mugitzen diren gauzak; finak izan behar luketen gauzak; boterea galdu duten gauzak; ikusteko edo entzuteko grina eragiten diguten gauzak; urrun egon arren hurbil dauden gauzak; gauza arraroak...

Hona hemen gauza arraroen azken zerrenda horretako ale batzuk: aitaginarrebak suhia laudatzea eta, era berean amaginarrebak erraina estimatzea; nagusiaz gaizki esaka ez dabilen mirabea; berezitasunik ez duen pertsona.

Lotsarazten gaituzten gauzen zerrendak argi uzten du gauza batzuk ez direla batere aldatu mila urtean: norbaiti buruz hitz egitea, entzun gaitzakeela konturatu gabe; gurasoek, haien haur itsusia maitagarria dela sinistuta, haurrak esaten duen guztia errepikatzea, haren ahotsa imitatuz; gizon batek bereziki onak ez diren bere poemak errezitatzea eta jaso dituen laudorioez jardutea.

Horrez gain, gauza dotoreak ere bildu zituen gortesauak beste zerrenda batean: txaleko more baten gainean beroki zuria eramatea; liana xarabea izotzarekin nahastua eta zilarrezko katilu berri batean zerbitzatua; ahateen arrautzak; glizinak loretan; elurrak estalitako aranondo loreak; haur eder bat marrubiak jaten.

Burkoaren liburu-ko beste zerrenda batzuk bihurriagoak dira, hala nola, iragan loriatsua izan arren gaur egun alferrikakoak diren gauzak: ikusmen kaskarreko margolaria; gustu onez eraikitako etxe bateko lorategiko zuhaitzak, suak suntsitu ondoren; inork zaintzen ez duen eta alga geruza lodi bat daukan urmaela.

Amaitzeko, Sei Shonagonen poeta izaera biltzen duen zerrenda ederra, musika duten isiltasunaren gauzak: euriak garbitu berri duen ezkila-loreen saila; egurrezko kutxa ñimiñoak; ibaitik hurbil, amesten duen hari sonata bat idazten dion emakumea, elurra mara-mara botatzea; txorien hilerriak; intsentsu-makilan kea. Eta, azkenik, magnolien heriotza. Magnolia horietan, argia anbar kolorekoa den orduetan, emakume talde bat ikus daiteke pabana dantzatzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude