Joseba Verdugo [LGTBI mugimenduan militante]

"Herrian armairu bat erretzea ekintza sinbolikoa baino gehiago izan zen"

  • Joseba Verdugo Goikoetxea naiz, 26 urteko garestarra. 10 urte daramatzat LGTBI mugimenduan militatzen eta Lugatibe kolektiboko kide naiz.

Eider Madina Berasategi @xaukenaxauk
2017ko ekainaren 11

16 urte nituela hasi nintzen astero-astero autobusez herritik Iruñera joan eta orduko Kattalingorriko kideekin elkartzen, sekulako liberazioa izan zen niretzat. Norberak bere bizipenak zituen, adin eta ikuspuntu desberdineko jendea elkartzen ginen.

Ordutik hainbat aldaketa ikusi ditut; 2011n antzeko ideologia genuen talde bat elkartu eta Lugatibe sortu genuen: Iruñeko gazte transmarikabollo eta queer asanblada da, apolitikoa eta era autogestionatuan lan egiten duena.

Militantziak, aldarri politikoaz gain, babesa, sarea eta lagun taldea eman dizkit; eta bizitzako une garrantzitsu asko. Duela zenbait urte, herriko plazan, bertako talde feministarekin armairua erre genuenekoa datorkit burura, berezia izan zen, ekintza sinbolikoa baino askoz gehiago. Izugarri lagundu zidan ahalduntze prozesuan, herrietan etxeko ezkutalekutik kalera ateratzea pauso handia da.

Azken bi urteetan nabaritu da aldaketa Nafarroan, inplikaziorik ez zuten erakundeek LGTBI kolektiboekin harreman zuzena izan duten heinean. Horren adibide dira iaz abiatu zen Kattalingune arreta zerbitzua, maiatzean ireki berri den sexu eta genero aniztasunen unitate administratiboa edota hilabete honetan onartuko den LGTBI Foru Legea.

Hori guztia eskertzekoa da, protokoloak eta legeak alde izatea abantaila delako, baina tentuz ibili behar dugula iruditzen zait, ezin gara erlaxatu eta kalea ahaztu. Lege eta eskubideak irabazi bezala gal daitezke eta sarri ez dira nahikoa izaten. Indarkeria matxistaren aurkako legea, adibidez, lorpena izan zen, baina argi dago hutsune asko dituela. Lugatibekook distantzia apur bat hartu dugu, azken mendeetan gure kontra aritu diren botereez ez baikara erabat fio.

Nerabezaroan Iruñeko dantzaleku batean musuka ari nintzela, irainak, listua eta izotzak jaurti zizkidaten. Orduan ez nuen oraingo tresnarik ezta babes sarerik ere, eta lokaleko atezainak gu bota gintuen istiluen sortzaile izatea argudiatuta.

Badirudi ordutik gauzak aldatu direla, baina orain urte eta erdi, mehatxuka eta irainka hasi zitzaigun mutil gazte talde bat Iruñeko Alde Zaharrean ekintza berdinarengatik. Erantzuna bestelakoa izan zen, Lugatibeko kideekin ginen eta denok elkarri musuka hasi ginen. Mehatxuka jarraitu zuten baina kaleko jendearen babesa jaso genuen eta alde egin zuten. Foruzainen aurrean salatzea erabaki genuen, tratua egokia izan zen, baina agenteak ez zuen jakin halako eraso baten aurrean nola jokatu eta talde erlijioso edo etnikoen kontrako eraso gisa sailkatu zuen gurea. Horregatik uste dut, babes juridikoa beharrezkoa izan arren, babes soziala sustatzea ere garrantzitsua dela.

Ezagutzen ez ditudan hiri eta lekuetan ez naiz seguru sentitzen. Konfort eremuetan ibili ohi gara, burbuilan mugitzea errazagoa delako. Gaindituta dagoela ikusarazi nahi dute, baina ez da egia, asko dago egiteko. Homosexualitatearen hiriburutzat dugun Madrilen, intentsitate ezberdineko eraso homofoboak egunero gertatzen dira.

Ildo horretan, mundu osoan zabaltzen ari den eskuin muturraren gorakadak beldurtzen nau. Arrazakeria, homofobia eta matxismoa berrindartzen ari dira. Hazte Oír erakundeko autobusa adibide garbia da, neomatxismoa indarra hartzen ari da eta atzean babes erlijiosoa, politikoa eta ekonomikoa ditu.

Autokritika kolektiboa egin behar genuke. Gay mugimenduan despolitizazioa nabari da, pinkwashingaren bidez LGTBIaren instrumentalizazioaren aroan sartu gara eta horri kapitalismoak euro ibiltari gisa ikusten gaituela gehitu behar zaio. Enpresek merkatu handia ikusi dute eta Harrotasunaren Eguna horren gorazarre bihurtu da.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Homofobia  |  LGBTI

Homofobia kanaletik interesatuko zaizu...
Eduki homofobo eta matxistak Osakidetzako oposizioetan

Gehitu elkarteak salatu du eduki LGTBIfobiko eta matxistak dituen liburu bat dagoela Osakidetzak bere Enplegu Publikorako Eskaintzan proposatu duen bibliografian. Bertan adierazten da, adibidez, homosexualitatea ez dela zerbait aldaezina, erasoak jasan ditzakeen emakumeak jakin behar duela “bere gorputzaren bidez zein mezu helarazten dion bikotekideari”, edota “itxura fisikoarekiko kezka” dela “emakumeen ahulguneetako bat”.


2018-06-11 | Nahia Ibarzabal
Eguzkiak ez ditu erre mezu homofoboak

Goizean goiz eguzkiaren irteerarekin batera Alacanteko (herrialde katalanak) hondartza batean mezu homofoboak agertu dira.


Sexu bereko gurasoei buruzko dokumentala debekatu du Adingabeen Espainiako Fiskaltzak

Zur eta lur daude Lidia eta Montse, Madre no hay más que dos dokumentalaren egileak. Haien seme-alabek eskatuta ekin zioten proiektuari: euren egunerokoaz hitz egin nahi zuten haurrek dokumentalean, bi ama izatearen esperientziaz, baina “gai horiez hitz egiteak umeei kalte egin” diezaiekeela argudiatuta, dokumentala debekatu die Adin Txikikoen Espainiako Fiskaltzak.


2018-04-23 | ARGIA
Iru˝ean, Sanduzelaiko jaietako eraso homofoboa salatzeko elkarretaratzea egin dute

Larunbatean Iruñeko Sanduzelai auzoko jaietan izandako eraso homofoboa arbuiatzeko elkarretaratzea egin dute igandean, Jai Batzordeak eta LGTBI mugimenduak deituta.


2018-01-31 | ARGIA
Maria Elosegi epaile homofoboak auzitegietara joko du bere "eskubideen defentsan"

Europako Giza Eskubideen Auzitegian epaile lanetarako hautatu dute Elosegi. Kritika ugari jaso ditu hainbat hedabidetan zabaldutako ideia homofoboengatik. Bere “eskubideen defentsan” auzitegietara joko du orain.


2018-01-25 | Andoni Mikelarena
Maria Elosegui epaile donostiarra
"Argi dago homosexualitateak gaixotasunak sortzen dituela"

Europako Giza Eskubideen Auzitegian Espainiaren ordezkaria izango da hemendik aurrera Maria Elosegui donostiarra. Azken urteetan egin izan dituen adierazpen homofoboek zalaparta sortu dute.


Erasoak eraso, lesbiana bat protagonista duen komikia argitaratuko dute

Komikiko pertsonaia da Ana, lesbiana eta umoretsua. Gehitu elkartearen aldizkarian ateratzen da 2013tik eta orain liburu bihurtu nahi dituzte haren bizipenak, bereziki gazteek eta nerabe lesbianek erreferente positiboak izan ditzaten.


2017-09-12 | Hala Bedi
Beste eraso homofobo bat salatu du TransBolloMarika Sareak eta kalera aterako dira asteazkenean

Gasteizko TransBolloMarika Sareak jakin duenez, Gasteizko Andra Maria Zuriaren jaietan gazte bat erasoa izan zen jaietan: hainbat kolpe jaso zituen eta horren ondorioz aurpegia nabarmen markatua utzi zioten. Udan zehar, TransBolloMarika Sareak erregistratu duen laugarren erasoa da. Elkarretaratzera deitu dute asteazkenean.


2017-06-13 | Arabako Alea
Hainbat eraso homofobo salatu ditu Gasteizko Transbollomarika sareak

Erasoak azken asteetan gertatu direla salatu dute. Asteazkenerako, elkarretaratzea deitu dute, 19:30ean, Andre Maria Zuriaren plazan.


NBEko kide diren zortzi herrialdek LGTBI pertsonei heriotza zigorra aplikatzen diete

LGTBI komunitateak mundu osoan bizi duen egoerari buruzko txostena kaleratu du Gay, Lesbiana, Bisexual, Transexual eta Intersexualen Nazioarteko Erakundeak (ILGA). 72 herrialdetan homosexualitatea debekatuta dagoela eta hamabitan heriotza zigorra aplikatzen dela aditzera eman dute.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude