Alegiazko ahalegina

Egoera berriek besteen pausoari segi ezinean uzten gaituzte batzuetan. Halere, gure ezinaren zergatia ulertzen dugun bitartean konponbidea aurki dakioke, horretarako, interesa, gogoa, nahia eta ahala jarriz. Baina askok, hainbat gertaera, barre egin eta atzera geratu den jendeari buruzko pasadizo xelebreak entzuten diren erosotasunez irensten ditu. Niri, ordea, garai batekoek ez zekiten hura ikasteko ahaleginean, haien pasadizoak pasa, esperimentatu, bizi… beharreko kontuak iruditzen zaizkit.

Horregatik, kontatu egiten ziren besteek ere jakin zezaten, eta egun, zuzenketari tokia eta denbora eskaini beharrean, paso egiten zaio behin eta berriz akats berberak errepikatzeko bidea eraikiz, edo hau da niri gertatzen zaidana. Nirea bakarrik ote da arazoa? Nik ote dut pausoa segi ezina?

Gabiriar bat Ordiziara joan omen zen feria asteazken batean, orduan etortzen baitzen okulista, eta eroso eserita zegoela hasi zaio ezkerreko begian lenteak probatzen eta aldatu, probatu eta segi behin eta berriz. Beste begian ere gauza bera eta ia ordu erdiz aritu ondoren, okulistak dio “zuk bista ederki daukazu eta, zertarako behar dituzu antiojoak?”. Eta gabiriarrak aulkian goxo zetzan tokitik “nik ere badakit bista ondo daukadala, emaztearentzat behar ditut nik antiojoak!”.

Garai hartan amonak, aitonak, amak… antiojo pare bera erabiltzen zuten, hori bai, sudurrean aurrerago edo atzeraxeago, neurria ongi zehazturik. Horrela uler daiteke aipatu pasadizoa eta hori betaurrekoekin bakarrik gertatzen zela, ez dentadura edo hortzeriarekin, adibidez.

Beste batean, Beasaingo antzokian, betiko butakak aldatu eta berriak jarri zituztenean, lehenengo egin zen bertso saioan, betiko bertsozale ezagun bat saiora joan eta butakaren eserlekuari behera eragin eta esertzen hasi da baina hura berriro goian. Atzeko ilarako gazte koadrilari begirada zorrotza bota eta berriro behera bultzatu baina, lehengo erantzuna, berriz ere goian ipurlekua. Bigarrenean, gazteei zital, “zer, haserretu egin  behar al diau?”. Gazteak apenas kontzentratu ziren saio hartan behintzat!

Ikasleei antzeko pasadizoak kontatzean sekulako algarak egin baina alegiazko ipuin gisara hartzen dituzte, nahiz eta garaiko egoeraren logikatik ulertarazten saiatu. Aurreko bi protagonistek, ordea, egoerak ulertu eta gainditu zituzten, seguru!

Aldiz, idazlanetan egiazko alegiak behin eta berriz datozkit, sano-sano. Hona adibide batzuk:
    – “Txoriek umeak egiten dituzte urtero”. Adibideak jarri ordez, habi-bideak erakustea hobe!
    – “Ardiaren senarra da aharia” Zikiroa zer ote da, koinatua?
    – “Behia haurdun dago… eta semea jaiotzen denean ama eta aitarekin biziko da...”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Azkenak
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Grebak arrakasta izan du Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Sara Torres. Potentzia eta desira
“Desirak ez du berezko objekturik: polimorfoa da, eta desbideratzera jotzen du”

Poesia-irakurraldi bat, jendaurreko elkarrizketa bat eta sei orduko tailer bat eskaini zituen orain bi aste Sara Torres idazle eta pentsalariak Gasteizko Artiumen, Trama programaren barruan. Ondoren, eskuzabal eta gertuko hitz egin zidan bere lanari buruz, igande arratsalde... [+]


Eguneraketa berriak daude