Euskal neoliberalismoa

  • ELAko idazkari Adolfo Muñoz Txikik euskal neoliberalismoaren zauria ukitu du eta erreakzio gogorra eragin, batez ere EAEko eta Nafarroako gobernuetan neoliberalismo hori ordezkatzen dutenen artean, baita haiek sostengatzen dituzten ezkerreko alderdien artean ere.

Juan Mari Arregi
2016ko azaroaren 20a

Muñozek arrazoi du esaten duenean administrazio biek euren politikak oinarritzen dituztela zerga erreforma injustu batean, patronalen ikuspegitik ari direla eta oposizioak ez duela oraindik alternatiba errealik eskaini. Arrazoi du Muñozek thatcheriar estiloko politika antisindikala daramatela dioenean, patronalak nahi duen “diziplina eta bake sozialaren” alde eginez. Eta arrazoi osoa du bere buruari galdetzen dionean nola eraman ote daitezkeen aurrera politika sozialak Europako presio fiskal baxuena edukita, kapitalaren, errenta altuen eta enpresa etekinen mesedetan.

Muñozek ezkerreko alderdiei begiratu die. Ezin dira politika neoliberalak eta kapitalistak bultzatzen dituztenak babestu, eta bi erkidegoetako administrazioak horretan ari dira. Ekintza ildo bateratuak bilatu behar dira sindikatu abertzaleen eta mugimendu sozial eraldatzaileen artean. Neoliberalismoari aurre egiteko alternatibak bilatu behar dira, zerga erreforma eta aberastasunaren banaketa bidezkoak lortzeko.

EAJk izandako erreakzioak –Muñozen sindikatua alderdi politikoa dela esanez, eta sindikatu baten zereginera muga dadila eskatuz–, oso ondo islatzen du haien aurpegia. Herritar orok, eta edozein sindikatu edo mugimendu sozialek, eskubidea dute gobernuen jarduna kritikatzeko. Jarrera egokiena, egindako akatsak onartu eta neoliberalismoa atzean uztea litzateke, gizarte justuago, berdinago eta solidarioago baterantz eginez.

Kanal honetan artxibatua: Ogasuna

Ogasuna kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-09 | Miren Osa Galdona
Gipuzkoako Aldundiak zerga gutxiago ordainaraziko dizkie lurraldeko 38 aberatsenei

“EAJ-PSE koalizioak Gipuzkoako 38 aberatsenei urtero 15 milioi eta erdi euro oparituko dizkie”. Hala salatu du EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundiaren azken egitasmoa: Fortuna Handien gaineko zerga bertan behera utzi eta zerga sistema berria onartuko dute datozen egunetan Batzar Nagusietan, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin.  Koalizioak salatu du zerga sistema berria aurrekoa baino “askoz injustuagoa” dela.


2018-04-18 | Miren Osa Galdona
Zure zergen dirua zertan inbertitu nahi duzu? Hasi da Eragozpen Fiskalaren kanpaina

Errenta-aitorpena egitean, estatuak ezarritako proiektuei diruz laguntzeari uko egin eta norberak aukeratutako ekimenen aldeko jarrera aldarrikatzen duen egitasmoa da Eragozpen Fiskalaren kanpaina. Hau da, gastu militarra, bankuen erreskateak, AHT edo eraikitzeke dauden azpiegitura handietan norbanakoen zergen bidez ordaintzeari uko egitea, trukean “benetan merezi” duten proiektuei sostengua emanez, talde ekologistei edo feministei kasu.


2018-04-16 | ESK sindikatua
Eragozpen fiskalaren kanpaina hasten da

Apirilaren 14an eragozpen fiskalaren kanpaina hasi da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bulegoak irekita daude eragozpena errezteko.


2018-02-14 | ELA sindikatua
Adolfo Mu˝oz (ELA)
"Euskal ogasunek bildu duten diruaren zatirik handiena gastu sozialera bideratu beharko litzateke, ez zorra ordaintzera"

ETBn egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpenak ELAko idazkari nagusiak.


Hazkundea eta "sandwichak"

Zerga-bilketa arloan, hainbat ahotsek diote txarto eta baldar biltzen dela. Egia esan, legedia hainbat zirrikitu du zerga elusioa edo saihestea gauzatzeko. Zerga iruzurra beste gauza bat da, nahiz eta askotan bien arteko muga fin-fina izan. Horretan enpresa handiek, multinazionalek, enpresa taldeek abantaila dute. “Irlandar bikoitza” eta “Herbehereetako sandwicha” zerga gutxiago ordaintzeko estrategiak dira, oso erabiliak.

Adibidez, Herbehereetan enpresa bat sor... [+]


2018-02-09 | Juan Mari Arregi
EAJk faktura pasa dio ELAri

Duela gutxi jakin dugu EAJren esku dagoen Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasunak sindikatuei eskatu dizkiela grebak egiteagatik ordainketaren bat jaso duten langileen nortasuna, abonatutako kopuruak, eta hala bada, 2014, 2015, 2016 eta 2017 ekitaldietako erretentzio datuak. Hau da, Bizkaiko Ogasunak erabaki du euskal sindikatuen erresistentzia kutxa ikertzea.


Elkartasuna
Sindikatuen "erresistentzia kutxatik" laguntza jaso duten langileak jo-puntuan jarri ditu Bizkaiko Ogasunak

Bizkaiko Aldundiko Ogasunak “erresistentzia kutxaren” laguntza jaso duten grebalarien inguruko informazio pertsonala eskatu die sindikatuei, jakiteko ea beharrezko erretentzioak egin dizkieten jasotako zenbatekoei. Hala, foru erakundeak azkenaldian greba erabakigarriak irabazteko funtsezkoa izan den tresnaren bihotzera jo du ustezko irregulartasun bila.


2018-01-04 | Andoni Mikelarena
Montorok agindutakoa baino 780 milioi euro gutxiago itzuliko dizkio Kataluniari

Espainiako Ogasun Ministerioak agindutakoa baino 780 milioi euro gutxiago itzuliko dizkio Kataluniari. Aurrekontuak ez onartu izanari egotzi dio errua Montorok.


Zerga iruzurraren behatokia osatzeko proposamena errefusatu du Eusko Legebiltzarrak

Iruzurraren aurkako behatoki bat sortzeko legez kanpoko proposamena egin dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. EAJren, PSE-EEren eta PPren ezezko botoek atzera bota dute.


2017-03-07 | Unai O˝ederra
Zu ere beldurtuta, zerga erreformaren eztabaidarekin?

Beldurraren mendea bizi dugu Mendebaldean. Alarmak, bideokamarak, seguratak nonahi. Harresiak, alanbradak, ejertzitoa. Beldurra daukaguna galtzeari, beldurra ez duguna lortzeari, aldaketari, ezezagunari, bizilagunari… Ni ere beldurtuta nago.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude