Bolivar eta espainiarrak garbitzeko bidea

Simon Bolivarrek (1783-1830) “Venezuelatik Europako espainiarren arraza madarikatua deuseztatzeko” dekretua promulgatu zuen, 1813ko ekainean.
Simon Bolivarrek (1783-1830) “Venezuelatik Europako espainiarren arraza madarikatua deuseztatzeko” dekretua promulgatu zuen, 1813ko ekainean.

Cucuta (Kolonbia), 1813ko maiatzaren 14a. Venezuelako Lehen Errepublikaren gainbeheraren ondoren, Simon Bolivarrek Kanpaina Miresgarria esan zitzaion martxa abiatu zuen, Venezuela Espainiako koroatik askatzea xede. Abuztuaren 6an Bolivarren armada Caracasen sartu zenean herritarrek miresmenez, txaloz eta lorez hartu zuten garailea. Baina kanpaina hura espainiarrek bataiatu izan balute, ziurrenik beste adjektibo batzuk aukeratuko lituzkete: odoltsua, penagarria...

Kanpaina militarra abiatu aurretik, 1813ko urtarrilean, Antonio Nicolás Briceño buruzagi venezuelarrak, aldeko beste hainbat ofizialekin batera, Venezuela askatzeko plan zuzen eta gordina diseinatu zuten: Cartagenako Hitzarmena. Hona hemen dokumentuaren pasarte batzuk:

“Bigarrena: gerra honen helburu nagusia Venezuelatik Europako espainiarren arraza madarikatua deuseztatzea denez, Kanarietako uhartetarrak barne, espainiar guztiek galarazita dute espedizio honetan parte hartzea, abertzale zintzoak iruditu arren, horietako bat bera ere ezin delako bizirik geratu, eta horretan ez delako inolako salbuespenik onartuko (...)”.

“Hirugarrena: askatutako lurraldeetako Europako espainiarren jabetzak lau zatitan banatuko dira: bata, espedizioan parte hartu duten ofizialen artean, graduaren araberako zatitan banatuta; bigarren zatia soldaduei dagokie; eta beste biak, Estatuari. Zalantzazko kasuetan, bertan dauden ofizialek gehiengoz erabakiko dute auzia (...)”. 

“Bederatzigarrena: ordainsaria lortu edo gradua igotzeko eskubidea izateko, nahikoa da hildako espainiarren edo kanariarren buru kopuru jakin bat aurkeztea. Hogei aurkezten dituen soldadua jarduneko banderadun izendatuko da, lotinant graduak 30 buru balio du, kapitain graduak 50...”.

Aldarria dekretu bihurtu zuen Simon Bolivarrek 1813ko ekainaren 15ean, kanpaina hasi eta hilabetera. Eta berehala betearazi zuen. Kanpainaren bidean “europar eta kanariar guztiak fusilatu zituzten, ia salbuespenik gabe”, Amerikako independentzia prozesuetan aditua den Justo Cuño historialari espainiarrak jaso duenez. 1814ko otsailean, espainiarrek kapitulatu zutenetik hainbat hilabete igaro arren, Juan Bautista Arismendik Caracaseko 886 preso espainiar fusilatuarazi zituen, Bolivarren aginduz. Handik egun gutxira, La Guaira ospitaleko 500dik gora gaixo espainiar gora gehitu zizkioten zerrenda beltzari.

Espainiarrak garbitzeko dekretu haren gordintasunez jakitun, Bolivarrek berak espainiarren iraganeko basakeriak erabili zituen justifikaziotzat: Venezuelako lehen errepublikaren porrotean Domingo Monteverderen armadak egindako krimenak, 1810ean Quitoko independentzia ahalegina gogor zapaldu izana... Dekretua 1820ko azaroaren 26ra arte egon zen indarrean, Bolivarrek eta Pablo Morillo espainiarrak gerra arautu eta bi aldeen gehiegikeriak mugatzea negoziatu zuten arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Ötziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Eguneraketa berriak daude