Noiz: Ekainak 27. Arrasate (Monterron), 21:30ean
Sarrera: Doan.
Antolatzaileak: Jul Lagunak eta Arrasateko Udala
Jul Bolinaga arrasatearra oso gaztetatik hasi zen musikan eta iazko azaroan agertoki baten gainean bihotzeko batek eraman zuen artean, hala jarraitu zuen. Horregatik, lagun, senide, musikari kide eta bidaideek haren omenez antolatu duten kontzertuari Amaierarik gabeko ibilbidea izena jarri diote. Are gehiago, kontuan hartuta bere musika ondareak eta bere izateko moduak oraindik bizi-bizirik jarraitzen dutela, JULHN-E27 matrikula ere sortu dute, inoiz geldituko ez den ibilgailuarena.
Julek bere ibilbide konprometitua eta mundua aldatzeko zuen grina musikarekin azaltzen zuen. Hala, oso biografia luzea du: 1970eko hamarkada bukaeran, Txerra anaiarekin eta lagun batzuekin batera Doble Cero punk taldea sortu zuen; gerora, aldaketa batzuk medio, talde horrek RIP izena hartu zuen eta berorrek diskografia laburra badu ere, izugarrizko eragina izan zuen Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta beste atzerrietako punk giroan. Hainbeste, oraindik ere Euskal Herrian eta harago genero horretan izan den talde eraginkorrenetako bat izanik, belaunaldiz belaunaldi erreferentzia izaten jarraitzen duela. Era berean, 1980ko hamarkadan taldeak idatzitako hitz gordinek, tamalez, gaurkotasun handia izaten jarraitzen dute.
RIP taldeak ibilera gorabeheratsua izan zuen agertokietako presentziari dagokionez bigarren milurtekoan Karlos Mahoma Agirreurretaren heriotzarekin batera taldea betirako lurperatu zuten arte –aurretik 1990eko hamarkada bukaeran Eduardo Mancebo Portu baxu jotzailea hil zen–, baina RIPen etenaldi horietan guztietan Julek ez zion inoiz musikari egiteari utzi. Honako taldeetan parte hartu zuen, besteak beste: Diputación Coral, Los Pitxones, Txapelpunk, Teclas, The Kagas, The Meas, The Magnificent Seven, Karrocerias Betoño, Piztu Punk, Gipsy Voodoo Rednecks eta azken urtean The Potes.
Arrasateko lagunek bihotzekoak eraman eta hiru egunetara agur ekitaldi hunkigarria egin zioten Jul lagunari, eta jende asko batu zen bertan. Baina haren heriotzak herrian eta herritik kanpo eragindako kolpeak eta jasotako elkartasun mezuek animatuta Arrasateko musikaria gogoratzeko ekimen gehiago egitea erabaki zuten; hala sortu zen Jul Lagunak ekimena. Eta lehen helburua izan zen musika egiteko moduagatik eta izateko era apalagatik iraganeko, egungo eta etorkizuneko hainbat gazteengan halako arrastoa utzi duen lagunaren omenezko kontzertu erraldoia egitea.
Arrasateko Udalarekin harremanetan jarri eta bien artean kontzertu-omenaldi berezia antolatu dute ekainaren 27rako Arrasateko Monterron parkean, eta aurtengo herriko San Juan jaiak luzatuz. Emanaldi berezi honetan Julen kantutegiaren lagin handi bat ikusi eta entzun ahal izango da, ezinezkoa baitzen kontzertu bakarrean guztia jasotzea. Besteak beste, RIP, The Potes, Karrocerias Betoño, Teclas eta Piztu Punk taldeen kantuak izango dira presente. Eta horretarako, Julek bidaide izan dituen belaunaldi ugaritako hainbat eta hainbat musikari igoko dira agertokira.
Urtebete baino gehiago eman dute hausnarketa prozesuan Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin batera, eta agerraldi bateratua egin dute ateratako ondorioak plazaratzeko. Familiak eta erakunde publikoak ere interpelatu dituzte.
Interkonexio Elektrikorik Ez plataformak dei egin die herritar guztiei ostiralean, uztailak 4, proiektuaren aurka mobilizatzera.
Hiru adibide azken asteetakoak Europako herri-administrazioak ari direla software librerantz mugitzen. Eta ez bakarrik sendotasun teknikoagatik eta aurrezpen ekonomikoengatik, baita ikusi dutelako AEBetako sistemekin morrontza izatea arazoa izan daitekeela etorkizun hurbilean... [+]
Hendaian etxebizitza larrialdi egoera bizia da: bizitokien %27 bigarren etxebizitza dira eta 700 familia alokairu sozial baten esperoan daude. Horren erdian, Herriko Etxeak Moleres izeneko 40.000 m2-ko eremuan 250 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa jarri du mahai gainean... [+]
Astearte eguerdian jakinarazi du Sidenorrek Israelekin harreman komertzialak etengo dituela. Ordu batzuk lehenago ELA, LAB eta ESK sindikatuek, BDZ mugimenduarekin batera, euskal enpresari eskatu diote gaur bertan Bartzelonako portutik Israelera irten den bidalketa bertan behera... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
2006az geroztik EAEn martxan jarriko den lehen parke eolikoa izango da, 59 milioi euroko inbertsio publiko-pribatuarekin abiatuko dena. Siemens Gamesak eraikitako zortzi aerosorgailu izango ditu, bakoitzak bost megawatt ekoitziko dituelarik –30.000 etxe hornitzeko... [+]
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.
1.150 enpresa edota norbanakok ia 1.300 milioi euroko zorra dute Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ogasunekin. Erdia, gutxi gorabehera, Bizkaian. Gora egin du zifrak lurralde guztietan, Gipuzkoan izan ezik.
"Egungo baldintzetan" EEP Euskararen Erakunde Publikoak berritzeko hitzarmena sinatuko ez duela mehatxu eginda, Euskal Hirigunearen Elkargoak sei hilabete eman die erakunde publikoa osatzen duten partaideei Parisekin negoziatzen jarraitzeko. Astelehenean agerraldia egin... [+]
EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]
Duela astebete Hagan egindako NATOren goi bilera historia handian gogoratu beharko da –batez ere egitasmoa egikaritzen bada– “BPGaren ehuneko 5aren bilkura” izan delako.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.