Estatuaren biolentzia eta Jaurlaritza

28 gazteetatik 19k torturak salatu zituzten.
28 gazteetatik 19k torturak salatu zituzten.

Segikoak izatea leporatu zaie Ibon Esteban, Xabat Moran, Marina Sagastizabal, Bergoi Madernaz, Igarki Robles, Ainhoa Villaverde eta Aiala Zaldibarri. Horrexegatik 6 urteko espetxe zigorra jarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Har dezagun, bat hartzeagatik, Igarki Robles gaztearen kasua eta ikus dezagun zergatik zigortu duten, pegatina gora pegatina behera, beste 5 kasuak berdinak dira eta. Epaiaren 58-62 orrialdeetan deskribatzen dira bere maltzurkeriak. Epailearen aurrean Roblesek ukatu egiten duen Segikoa dela, baina epaiak frogatutzat ematen du baietz. Zergatik?

Hiru froga nagusi aipatzen dira: a) Ainhoa Villaverdek hala esan zuen poliziaren aurrean, nahiz eta epailearen aurrean ez zuen halakorik berretsi. b) Ikoitz Arresek ere hala esan zuen, baina epailearen aurrean tratu txarrak salatu zituen. c) Roblesen etxean honakoak aurkitu ziren: Segiren firma eta anagrama duten hiru kamiseta eta lau sudadera; “Goazen independentzia eta sozialismora! Maiatzak 1 Gazteok kalera” leloa duen Segiko kartela”; “Zuekin gaude. Gudari Eguna 2010” leloa daraman Segiko kartela; “Gazteok etorkizuna gure eskuetan hartuko dugu. Martxoaren 24an Borroka Eguna” leloa daraman Jarrairen pegatina; Lezon izandako Gazte Egunean parte-hartzeko pultsera; “Jarrairen 20 urte” pegatina; ETAren hiru pegatina; Segiko pegatina; Jarraiko pegatina; eta Batasunako  euro 1eko bono bat.

Hori da guztia. Punto. Eta horrexegatik Igarki Roblesek sei urte igaro beharko ditu espetxean. 2000. hamarkadako Estatuaren ilegalizazio sukarra ezagutu ez duen edozeini zerrenda arriskutsu horregatik norbaitek espetxean sei urte pasa dezakeela esanez gero “baina zoratuta zaude ala?", esango luke inongo zalantzarik gabe. Halakoak estatu autoritario batean bakarrik gerta litezke, ETAren ondorena gorrotoa eta mendekutik bakarrik irudika dezakeen estatuan. Baina hori guztia ezaguna da eta, zoritxarrekoa bada ere, espero liteke.

Iazko udan Auzitegi Nazionaleko beste epaimahai batek ia kalkatuak diren arrazoiekin 40 gazte absolbitu zituen, gazteen tortura salaketak aintzat hartu zituelako, poliziaren aurrean bakarrik jasotako deklarazioak baliogabetuz. Orain, Auzitegi Nazionaleko Angela Murillo magistratu ezagunak gidatutako epaimahaiak, froga ia berdintsuekin 7 lagun espetxera bidaliko ditu sei urtez. Hau ere ezaguna da, inork ez daki Auzitegi Nazionala nondik aterako den, baina espero liteke.

Espero liteke baita ere PPko bozeramaileek zigorrak txalotzea. PSEren eledunek berdintsu jokatzea ere ulergarria da, azkenean, zigorren sustraiak PPk eta PSOEk ereindako ilegazizazioa baitira.

Berdin uler liteke, aldiz, EAJ eta honek zuzentzen dituen instituzioetatik ere isiltasunarekin erantzutea eta zerbait esanez gero ahapeka jardutea? Ez, hori ez da hain ulergarria, ez giza eskubideen urraketaren ikuspegitik ezta gatazkaren ondorioak konpontzeari begira ere.

ETAren biolentzia bukatu zen, baina Estatuarena ez eta halako epaiak –egungo gainerako makroauzietako zigorrak bezala– biolentzia dira, zuzenbide estatuaren mozorroarekin emanak badira ere. Jaurlaritzak bakea hiru oinarri nagusiren ikuspegitik jorratzen du batez ere: bat, iraganeko biolentziak; bi, egungo harreman politikoen normalizazioa eta bizikidetza; hiru, etorkizuneko hezkuntza eta bakearen kultura. Hirurak dira egokiak, logikoak eta sustatzeko modukoak.

Baina printzipio nagusietan hanka-motz dago, Estatuak egun praktikatzen duen biolentziari ez diolako behar adinako garrantzirik ematen, eta hor sar daitezke makroauziak, presoen urruntze eta sakabanaketa edo, esaterako, presoen abokatuen aurkako polizia operazioak. Espainiako Justiziak eman izanagatik, epai hauek ez dute injustizia izaera galtzen eta Jaurlaritzak sinesgarritasuna nahi badu, beste tinkotasun batekin erantzun beharko lieke Angela Murilloren epaiarena modukoei.

Gizartearen zati garrantzitsua aktiboa da halakoen salaketan, zati txikiago bat ados da Estatuarekin eta gehiengo handi batek ez daki egiazki gertatzen dena. Halako epaiak behar den tinkotasunaz ez salatzeak ez die mesederik egiten ez konponbideari ez bakearen kulturari.

“Ez ekarri liorik, legea betetzeko dago eta Ertzaintza polizia integrala da” bakarrik erantzutea izugarri injustoa da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude