Jolasa kalera ateratzea xede

  • Kirikiño, Kar-Kabia, XAT, Kukumixo, Txipristin, Txatxilipurdi, Goñi… Euskal Herriko aisialdia josten duten hainbat talde biltzen ditu Amarauna sareak. Elkarte eredu ezberdinak izan arren, euskararen, sormenaren eta parte-hartzearen baloreetan sinesteak batu ditu, besteak beste. Elkarren arteko hariak sendotzeko Amarauna Jaialdia antolatu dute otsailaren 21ean, Zarautzen.

Gazte bati aisialdi taldeak zer eskaintzen dion galdetu diegu argazkiko Irati Seijo, Usua Martinez, Julen Portillo eta Oier Peñagarikano hezitzaileei. “Autonomia”, “baliabideak” eta “autoestima” hitzak aipatu dituzte.
Gazte bati aisialdi taldeak zer eskaintzen dion galdetu diegu argazkiko Irati Seijo, Usua Martinez, Julen Portillo eta Oier Peñagarikano hezitzaileei. “Autonomia”, “baliabideak” eta “autoestima” hitzak aipatu dituzte.

Eginbeharrekoak amaitu ondorengo aktibitatea da jolasa askorentzat, “gauza garrantzitsuak” egin eta gerokoa, denbora-pasa. Batzuen ustez, ikasi eta gero datorren tartea baino ez da aisialdia, hezkuntzaren digestio-aparatuko apendizea. “Aisialdia hezkuntza dela ikusaraztea da Amaraunaren helburua”. Irati Seijo, Usua Martinez, Julen Portillo eta Oier Peñagarikano aisialdi taldeetako hezitzaileak dira, Lekeitioko Kar-Kabia, Zarauzko Txipristin eta Euskal Udalekuetako Goñiko Etxekoak, zehazki. Balioak beste modu batean transmititu daitezkeela uste dutelako elkartu dira Amaraunan, “eredu tradizionaletik urrunduz eta botere harreman ezberdinen bitartez”.

Amarauna proiektu independentea da gaur egun, baina hasieran, duela bost urte, Bizkaiko Urtxintxa eskolaren baitan sortu zen, begirale ikastaroak egiten zituztenek praktiketarako aukera izan zezaten. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako aisialdi taldeak daude saretuta, nahiz eta Euskal Herriko zazpi lurraldeak hartzen dituzten kontuan. “Iparraldeko UdaLeku elkartearekin harreman zuzena daukagu, eta Nafarroako talde batzuekin ere hitz egin dugu. Hala ere, haiek bizi duten errealitatea  eta dituzten beharrizanak gureengandik oso ezberdinak dira”.

Euskara, parte-hartzea, hezkidetza... gisako balioak talde bakoitzak bere modura lantzeko askatasuna dauka. Kar-kabian, adibidez, tokiko ezagutza urteroko udaleku ibiltarian lantzen dute. “Euskal Herrian barna ibiltzen gara urtero. Goizez oinez egin, eta arratsaldez herrietako eragile eta elkarteekin batzen gara”. Zarautzetik igaro zirenean, Putzuzulo gaztetxeko jendearekin tailerrak egin zituztela azaldu du Irati Seijok, eta lotarako lekua ere bertan eskaini zietela. Gaztetxeetan ez bada, zelaietan, frontoietan edo aisialdi taldeen lokaletan pasatzen dituzte gauak, baina beti herritarrek kudeatutako txokoetan. “Herriak barrutik ezagutu ditugu, eta horrek egiten ditu berezi udalekuak”.

Udaleku, egun pasa eta ekintzetan ezer gutxi uzten da inprobisazioaren esku, jolas bakoitzak aurre-prestaketa bat eta landu beharreko gaiak baitauzka atzeko patrikan gordeta. Eguraldiak ere ezin du hori baldintzatu. Goñiko udalekuetan, eguraldi onarekin eta txarrarekin egin daitezkeen jolasak prestatzen dituzte badaezpada, eguzkitan nahiz aterpean balio berdinak transmitituko dituztenak.

Talde baten parte

Gazte bati aisialdi taldeak zer eskaintzen dion galdetu eta “autonomia”, “baliabideak” eta “autoestimua” hitzak aipatu dituzte, eta bada esaldi bat sarri errepikatu dutena: “Denok gara bat”. Koadriletan sailkatutako herrietan, harreman berrien oasiak izan daitezke aisialdi taldeak, elkar ezagutu arren inoiz traturik izan gabeko pertsonen lagun egiteko aukera ematen baitute. “Herrian edozein arrazoirengatik ‘markatuta’ dauden gazteek lagun berriak egiten dituzte. Talde baten parte sentitzen gara”, azaldu du Seijok.

Baina heziketa mota hau ez da “nik badakit eta zuk ez” metodoan sartzen, aisialdia hezitzaileentzako hezigune ere badelako. Jolasteko zirrara, keinu txikiek sortutako oilo ipurdia, udaleku amaierako negarrak... berdinak dira gazte nahiz helduentzat. Goñiko taldeko sukaldariak 70 urte ditu, eta begirale gazteenak berriz, 17; adin tarte handiak dakarren aniztasunaz gain, botere harremana parekatua dela ikusten dute haurrek, eta hori da aberasgarriena, Oier Peñagarikanoren ustez. Hezitzaileen artean sortzen den harremana oso berezia da, hain berezia, non udalekuak amaitu ostean ere hainbat egun igarotzen baitituzte elkarrekin Euskal Udalekuetakoek, “mundu utopiko” hori luzatu nahian. “Azkenean, norentzat antolatzen dugu hau guztia benetan? Umeek asko ateratzen dute hemendik, baina guk agian gehiago!”, diote Amaraunakoek.

Jolasaz hezi, kalea bizi

Otsailaren 21ean jolasarentzat kalea berreskuratu nahi du Amaraunak. Jolastuz hezi daitekeela ikusarazi nahi dute, eta horren bidez kalea biziberritu, bertan dauden herritar guztiekin batera. Irrien Lagunak, Bertso Showa, ipuin kontalariak, puzgarriak... Egitarau betea prestatu dute gerturatzen diren haur, guraso eta hezitzaileentzat. Proiektua ezagutarazteko balioko du Zarauzko jaialdiak, Amaraunak saretze lanaz gain beste hainbat zerbitzu eskaintzen baititu, begirale eta zuzendari ikastaroak esaterako. Aterpeak.info webgunea ere sortu zuten, Euskal Herriko aterpetxe, kanpaldigune eta zelaien berri ematen duena, bisitariek sartzen duten informazioari esker.

Jaialdirako gonbita luzatua dago eta Amaraunakoek jo dituzte etxeetako txirrinak... “Ba al zatoz kalera jolastera?”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-09-18 | Sustatu
Ikusgela 2024-25 ikasturtean: euskal kultura, historia, eta buletin berria

Ikusgela proiektuak, hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala lantzeko wikiekimenak, hirugarren ikasturteari ekin dio gaur. Orain arte 92 bideo argitaratu baditu ere, ikasturte honetan maiztasuna handituko du, astearte eta ostegunero bideo bat aterako du eta irailetik maiatzera... [+]


Ikasteko teknika desegokiak erabiltzen dituzte gazteek

Lezioa buruz ikastea, norbere eskemak eta laburpenak egitea, azpimarratzea, beste norbaiti lezioa azaltzea… Ikasteko teknika ugari dago, baina DBHko ikasleek ez dituzte egokienak erabiltzen, ikerketa baten arabera, eta azterketa sistemak badu zerikusirik horretan. Ikasle... [+]


Ikasgelan harreman sanoak elikatzeko programan parte hartzen dute Nafarroako 67 ikastetxek

Bullying kasuetara ez iristeko onena elkarren arteko tratu onak sustatzea dela sinetsita, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 67 ikastetxek parte hartzen dute Nafarroako Laguntza programan. Ikasleekin enpatia, bizikidetza, komunikazio asertiboa… lantzeko prestatzen... [+]


2024-09-11 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia (eta II)

Andere agurgarria:

Zer moduz uda? Ondo espero dut. Oraingo honetan, harira joango naiz, zure baimenarekin.

Dakizunez, merkatu ultra-liberalenen berezko lehia-logikan sartuta, ikastetxeek era guztietako "proiektuak" abiarazi behar dituzte. Jakin behar duzu... [+]


Instituturako jauziak ere egokitzapena behar du

Ume txikienen eskola-egokitzapenaz asko hitz egiten da, baina instituturako saltoa ere ez da xamurra: hormonak dantzan eta norbere beldur eta mamuak airean, Lehen Hezkuntzan babestuago egotetik ikasteredu zurrunagora igarotzen dira gazteak. Bide horretan laguntzea inportantea... [+]


2024-09-09 | Ahotsa.info
Hezkuntzako sindikatuek irailaren 26rako greba deialdia aurkeztu dute Nafarroan

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza publikoko sindikatuek (STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) 2024ko irailaren 26ko ostegunerako greba deialdia aurkeztu dute Hezkuntza Departamentuko erregistroan.


Harrera bizkorreko gelak etorri berrientzat

Eroriko askoren artean badira lorpenak ere. 35 urte inguruko ama gazte batek galdetzen zidan aurreko batean nola arraio lortzen zuten beraien eskolan etxean euskara jaso ez zuten ikaskideek etxetik euskaldunak ziren neska-mutikoek bezain ongi ikastea eta hitz egitea euskaraz... [+]


Mugikortasun arazoak dituzten haurrekin baso-eskolara: beldurrak eta mugak gainditzen

Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]


Gurasoek nola eta zenbat erabiltzen dituzten pantailak zuzenean dago lotuta seme-alabek pantailekiko duten harremanarekin

Nerabe batek mugikor, tablet eta pantailei ematen dien erabileran eragin handienetakoa gurasoak direla frogatu du ikerketa batek. Alegia, nahiz eta adin horretan gurasoenganako distantzia bilatu ohi den, pantailekiko garatuko duen harremanean gurasoak oraindik ere eredu direla... [+]


Ikasgeletan mugikorra erabiltzeari buruzko eztabaida prozesua iragarri du Jaurlaritzak

Eskolan adimen artifiziala erabiltzera animatu ditu irakasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eraldaketa digitalaren beldur ez izateko esan die. Ikasgelan mugikorra erabiltzeari buruzko gogoeta prozesu bat ere iragarri du: “Ez dago erabilera horrek duen... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Iparraldeko eskola publikoen %60 elebiduna izanen da ikasturte honetan

Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.


Askatasunaren tresna

Denok dakigu askatasuna kontzeptu zaila dela, ertz askotarikoa, hitzez definitzen zaila. Maiz mugagabetasunarekin definitu ohi dugu, baldintzamendurik gabe erabaki ahal izatearekin, ondoriorik ez edukitzearekin, edota ekintzen ardurarik hartu behar ez izatearekin. Baina ez denez... [+]


Eguneraketa berriak daude