Indarkeriaren aurkako erantzuna

Charlie Hebdo astekariaren aurkako atentatuaren ostean eta ondorengo gertaeren aurrean ezinbestekoa da hausnarketa lasaia eta arrazoizkoa egitea. Atentatua giza eskubideen aurkako eraso benetan larria izan da: bizitza eskubidea, adierazpen eta prentsa askatasuna apurtu nahi izan ditu. Horrelako eskubideen urraketek eta eragindako sufrimenak merezi duten lehen erantzuna, noski, biktima horiekiko elkartasuna adieraztea da eta urraketa horiek gaitzestea.

Baina gertaera horiek kolokan jarri dute baita ere Europako askatasunen eta eskubideen sistema, hau da, baloreen sistema. Argi dago demokraziaren oinarrian askatasunak daudela eta hauek zalantzan jartzen direnean demokrazia bera dagoela arriskuan.

Horrelako erasoek agerian uzten dituzte askatasunak murrizteko joera eta tentazio instituzionalak, segurtasuna indartzeko aitzakiaz. Horrela, ikusten ari gara egunero Europan eta Amerikako Estatu Batuetan, batez ere, proposamen eta ideia benetan bitxiak eta kezkagarriak egiten direnean –bidaiarien erregistroa, watsapp bertan behera uztea, erregimen berezia segurtasun nazionala babesteko...–. Hori guztia barne ministroen gailurretan, dena segurtasun arazoa delakoan, justiziak ezer esan beharko ez bailuen gure askatasunak eta eskubideak bermatzeko. Azken finean, berriro ere terrorismoaren helburuekin bat egiten da –edo saiatzen da– gure gizartea eta gure baloreen sistema aldatu nahi direnean. Horretaz, hemen badakigu zerbait eta argi dago nola erabiltzen diren gertaera horiek sistema politikoa eraldatzeko.

Hori guztia oso kezkagarria izanik ere, ez da atentatuaren ondorio bakarra izango. Europan zabaltzen ari diren eskuin muturreko mugimenduek “islamofobia” hedatu nahi dute, alde batetik, fanatismo intolerantea eta Islama nahastuz, eta bestetik, kultura aniztasuna arbuiatuz eta etorkinekiko politika publikoak gogortuz, eta horiek beharrezkoak diren guztiz kontrako estrategiak dira, hain zuzen ere.

Gizarte demokratikoek eta Zuzenbideko estatuek gogoratu behar dute gure askatasunak eta eskubideak borroka eta iraultza askoren lorpen ukaezinak direla, eta ezin dela onartu inolako atzera pausorik sistema honetan. Alderantziz, honelako une larrietan sendotu eta areagotu behar dira gure gizartearen oinarriak, oraindik lortzen ari garenak: arrazoia, demokrazia eta pertsona guztien partehartzea, zuzenbidea eta eskubide eta askatasunak.

Horixe bera, eta besterik ez, aldarrikatzen ari da Euskal Herriarentzat. Ez dago ukatzerik hemen ere sekulako giza eskubideen urraketak gertatu direla. Eta, zoritxarrez, onartu behar dugu eraso horiei emandako erantzuna ez dela beti zuzena eta arrazoizkoa izan. Hemen ere, lehen aipatutako tentazioetan erori da estatua eta indarkeria krudelari demokraziaz eta zuzenbideaz beti erantzun beharrean, batzuetan giza eskubideak zapalduz erantzun da: horrela gertatu da legedi berezia onartu denean, torturatu denean, legea maltzurki interpretatu denean, presoen eskubideak murriztuz edota justiziarengan presioa egin denean horrelakoak lortzeko.

Nire ustetan, ETAren indarkeriak sufrimendua eragin du, besterik ez. Baina, fanatismoak bilatu nahi izan badu gizartea eta estatua ezegonkortzea, arlo horretan zerbait lortu du: estatuaren ahuleziak eta beldurrak agerian uztea eta, neurri batean ere, bere deslegitimazioa indarkeriaren aurka erantzuterakoan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


Eguneraketa berriak daude