Gurpilak saltzeko ideia biribila, jatetxe gida ezagunenaren jatorri

1929ko Michelin Gida 25 liberaren truke saldu zen. Ordurako jatetxeen gomendioak egiten zituen, eta Michelin anaiek izarrak erabiltzea pentsatuta zuten. Handik bi urtera zehaztu zuten egungo hiru izarren sistema.
1929ko Michelin Gida 25 liberaren truke saldu zen. Ordurako jatetxeen gomendioak egiten zituen, eta Michelin anaiek izarrak erabiltzea pentsatuta zuten. Handik bi urtera zehaztu zuten egungo hiru izarren sistema.

Clermont-Ferrand (Okzitania), 1900. André eta Édouard Michelin anaiek Frantziako auto-gidari aitzindarientzako errepide gidaliburua prestatzea eta argitaratzea erabaki zuten. Hamaika urte lehenago Michelin gurpil fabrika abiarazi zuten, eta negozioak etorkizun handia izan arren, promozio pixka batek kalterik egingo ez ziela pentsatu zuten. Hala, bi urte lehenago, 1898an, Bibendum maskota sortu zuten, O’Galop diseinatzailearen laguntzaz. Nahiz haren izena oso ezaguna ez den, panpinaren irudia ikono bihurtu zen, zenbaitetan “michelin” hitza txitxien sinonimo bihurtzeraino.

1900ean argitaratutako lehen Michelin Gida hark errepide mapak biltzen zituen, jakina, eta garaiko gasolindegi eta tailer mekaniko urriak non zeuden jasotzen zuen. Badaezpada gurpilak norberak aldatzeko eta matxura errazak konpontzeko jarraibideak ere gehitu zituzten, eta larrialdietarako guardiako medikuen berri ere ematen zen.

Lehen urte hartan 35.000 ale banatu zituzten doan, kopuru ikaragarria orduan Frantziako Estatu osoan 2.400 auto inguru zeudela kontuan hartuta. Baina liburuaren helburua, aurrez zeudenen beharrei erantzuteaz gain, auto-gidari berriak sortzea zen; kotxe gehiago salduz gero, Michelin anaiek gurpil gehiago salduko zituzten. Eta ez soilik Frantzian. 1904an Belgikako gida atera zuten, 1907an Aljeria eta Tunisiakoa, eta 1909an ingelesezko bertsioa argitaratu zen lehenengoz.

Lehen Mundu Gerrako etenaldia eta gero, 1920ko hamarkadan, Michelin Gida Bibendum panpina bailitzan gizendu zen. Doakoa izateari utzi zion eta orri kopurua handituz joan zen, informazio atalekin batera. Gaua non eman, non bazkaldu edo afaldu... Hotelak agertzen hasi ziren eta, jakina, jatetxeak. 1926an Michelin anaiek pentsatu zuten jatetxeak gomendatzeko erraz ulertuko zen sistema sinbolikoa behar zutela eta horretarako izarrak erabiltzea erabaki zuten. Baina hiru izarren sistema ezaguna ez zuten 1931 arte finkatu. Azkenik, 1936an, izarren esanahia definitu zuten:

  • Izar bat: oso jatetxe ona bere kategorian.
  • Bi izar: sukaldaritza bikaina, desbideratzea merezi du.
  • Hiru izar: sukaldaritza onenetakoa, bidaia horregatik bakarrik egitea merezi du.

Izarren itzalean, beste mito bat sortu zen: jatetxeen maila balioesteaz arduratzen den ikuskarien armada misteriotsua. 2009an The New Yorker aldizkariak Michelin Gidaren ikuskariei buruzko erreportajea argitaratu zuen; espioitza nobela dirudi: “Michelinek ahalegin izugarria egin du ikuskarien anonimotasunari eusteko. Enpresaren goi kargu gehienek ez dute sekula ikuskaririk aurrez aurre ezagutu: ingurukoekin eta senitartekoekin lanbideaz ez hitz egiteko gomendatzen diete; eta Michelinek ez die sekula baimenik eman kazetariekin hitz egiteko”.


ASTEKARIA
2014ko azaroaren 30a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


2024-04-26 | Xuban Zubiria
Memoria berreskuratzeko usurbildarrak lehen lerrora

Andatza mendia memoria leku bihurtu zuen Usurbil 1936 elkarteak apirilaren 13ko birsortze historikoan. Herritarren lan boluntarioarekin berreskuraturiko lubakiak antzezleku bihurtu ziren egun batez. Gerraren eraginez Usurbilen jazotakoak elkarbanatzeko enegarren ekimena izan da.


Gernikan sirenak beste urte batez deiadarka, palestinako herritarren eta Bakearen Artisauen eskutik

87 urte bete dira ostiral honetan, 1937ko apirilaren 26an abiazio faxistak Gernika bonbardatu eta sarraskitu zuenetik. Urtero legez ekitaldi andana antolatu dute erakunde eta eragile sozialek. Tartean, pasealekuan eta Astra fabrikan dauden sirenak martxan jartzea.


Erorien monumentua eraistearen aurkako pintaketa faxistak egin dituzte Iruñeko Alde Zaharrean

Joseba Asiron alkatearen aurkako irainak margotu dituzte EH Bilduren egoitza batean.


Eguneraketa berriak daude