Funtsezko adostasunak

Alderdi edo erakunde ezkertiarren arteko desadostasunen eta zatiketaren karikatura egiteko Brianen bizitza filma erabili ohi da: Judeako Populuaren Fronteko kideek azaltzen dutenez, erromatarrak baino Judeako Fronte Popularreko kideak gorroto dituzte gehien. “Disidenteak!”.

Feminista gaztea izanik, sarri entzun ditut 80. hamarkadako feminismoari buruzko komentario nostalgikoak: “A ze garaiak! Ehunka emakumek parte hartzen zuten emakume asanbladetan eta manifestazio jendetsuak antolatzen zituzten!”. 90. hamarkadan, abortuaren despenalizazio partziala, dibortzioaren onarpena eta berdintasunaren aldeko erakundeen jaiotza finkatuta zeudelarik, nolabaiteko desmobilizazioa egon zen. 80. hamarkadan jaiotakook “berdintasunaren ameskerian” hazi ginen, borrokarako arrazoi argirik ikusi gabe, patriarkatua eraldatzen eta berritzen zihoan bitartean.

2007. urtean murgildu nintzen Euskal Herriko mugimendu feministan: talde ugari zegoen, eta desadostasun ideologikoen ondorioz, elkarlanak eskasa eta desatsegina zirudien. Batzuentzat, mugimenduaren zatiketa kezkagarria zen. Medeak edo antzeko mugimenduko gazteek, ordea, egitura eredu berriak aldarrikatzen zituzten: lagunen artean edo pertsona bakarrez sortutako “nodo” txikiez osatutako eta interneten bidez konektatutako sareak. Alberto Ruiz-Gallardónek abortuaren legearen kontra egingo zuela agindu zuenean, ulertu genuen ez zela barne eztabaidekin jarraitzeko momentua, lehentasuna kontserbadoreen erasoei elkarrekin aurre egitea zela.

Abortatzeko eskubidearen aldeko plataforman bildu ginen feminista anitz: gazteak eta helduak, abertzaleak eta etorkinak, lesbianak eta queerak, eta lan dotore egin genuen elkarrekin. Prozesu horretan, gure arteko ezagutza eta konplizitatea indartu genituen. Gallardónen dimisioaren ostean, helburu konkretuen aldeko sareen elkarlana mantentzea izan beharko genuke helburu, garaipen feminista berriak lor ditzagun. Horretarako ez daukagu zertan ados egon beharrik gai guztietan. Hori izan da Pikara aldizkariaren abilezia, hau da, argi izatea gure arteko desadostasun ideologikoak ez direla oztopo proiektu bateratua bideratzeko. Hala gurera askotariko irakurle erakarri ditugu eta.
 

Orain dela gutxi estatu mailako emakumeen kongresu batean egon nintzen eta helduen eta gazteen arteko mesfidantza eta errespetu eskaseko jarrera mordoa antzeman nituen. Helduek gure freskotasuna ospatzen zuten komentario paternalistekin, baina ez zuten gure ekarpenak arretaz entzuteko eta barneratzeko –hau da, gure diskurtsoez ikasteko– asmorik adierazten. Onartu behar dut, gazteok askotan era bortitzean esaten diegu euren diskurtsoak zaharkituak daudela. “Klasikoak”, “behi sakratuak” edota “dinosauroak” bezalako ezizenak erabiltzen ditugu eurekin.

Kongresuan argazki bat atera zidaten Komiki Egileen Elkarteko (Asociación de Autoras de Cómic, AAC) Elisa McCausland eta Susanna Martinekin, eta Twitter bidez zabaldu. Honako txioa jaso genuen: “Belaunaldi berriei lekua utzi behar zaie, oso argiak zarete eta”. Susanna Martinen erantzuna asko gustatu zitzaidan: “Hobe lekua konpartitzen badugu, zabaldu dadin”. Erreleboari buruz hitz egiten badugu, ez nau harritzen helduek euren lekua sutsuki defendatzeak, ezta gu mehatxu bezala ikusteak ere. Aniztasunaren aldeko defentsa egiten du feminismoak, baina gero kosta egiten zaigu gure antolakuntzan aniztasun hori aberasgarria dela ulertzea eta ikasteko aprobetxatzea. Halakoetan beti ideia ona da Brianen bizitzaren eszena berrikustea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude