Ekonomia aldeak areagotzen ari dira

Pentsamendu ekonomiko nagusiaren arabera, ekonomiaren helburuak mozkinak ahal diren handienak lortzea izan behar omen du eta horretarako baliabide ekonomikoak behar den moduan atondu behar dira. Mundu honetako norbanakoen beharrizanak ase ordez, mozkinak eskuratzea izan behar du xede. Beraz, mozkinen inguruan antolatuko dira baliabide guztiak, eta berdin dio –edozein dela ere helburua– horrek pertsonengan nahiz izadian ekarriko dituen ondorioak.

Premisa ekonomiko hori izan da orain artekoa eta hausnarketa bat gehiago burutzeko bidea eman digu Intermon Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak kaleratu duen azken txostenak. Munduko populazioaren azterketa sozio-ekonomikoa azaltzen du eta emaitzak oilo-ipurdia jartzeko modukoak dira.

Izan ere, jakin bagenekien 1930eko Depresio Nagusiaren ondoren aberatsenen eta txiroenen arteko alde ekonomikoak izugarri handitu zirela. Gerora, II. Mundu Gerra amaitu ostean, zerga sistema aurrerakor baten ondorioz, alde ekonomiko horiek asko murriztu ziren eta 30 urteko “kapitalismoaren urrezko aroa” bezala ezagutzen den garaia etorri zitzaigun.

Gerora, eskuineko pentsamenduak indarra hartu zuen eta 70eko hamarkadan posizio ideologiko sendoak berreskuratuta zeukan eskuin nagusiak. Ordutik,  gobernura heldu da eskuin hori eta sozialdemokrazia ustel baten konplizitatearekin neurri eta erakunde ugari eratu (Trilaterala, Davosko Mundu Ekonomia Forua, Munduko Merkataritza Erakundea, EB, NAFTA...) edo egokitu (NDF, MB...) dituzte: ekonomia erabat deserregularizatu dute. Finean, elite ekonomikoa erakunde politikoei erabat gailendu zaie.
Egoera sozio-ekonomiko berri honen ondorioz aberatsak aberatsago bihurtu dira eta horretarako langile xume eta ertainei gutxiago ordaindu zaie 1970etik hona. Hartutako neurriak gauzatzerakoan klase ertainei kendu zaie (zergak ordainaraziz, jendarteko gastuak murriztuz...) aberatsei emateko (finantza erakundeak erreskatatzeko...).

Horren guztiaren ondorioz, munduko 85 pertsona aberatsenek 3.500 milioi pertsona txiroenek –munduko populazioaren erdia– bezainbesteko kapitala dute. Beste modu batera azalduta, munduko populazioaren %1ek munduko aberastasunaren %46 daukate. Espainiako Estatuan bertan, 20 pertsonek populazioaren %20 txiroenaren pareko sarrerak dituzte! Horrela jarraituz gero, 2022 urtean Espainiako Estatuan 18 milioi txiro egongo omen dira, populazioaren %40. Harrigarriena da 1970etik hona munduko ekonomia hiru bider handitu dela, hau da, 24 bilioi dolarretatik 70 bilioitara, baina hortik gutxiago iristen da populazio txiroarenentzat. Gainera, urtero 21 bilioi dolarrek, Espainiako Estatuko BPG 15 aldiz, ogasunetatik ihes egiten dute. Europan ere antzeko alde ekonomikoak daude eta areagotzen ari dira. Egoera tamalgarri honen aurrean, zer egin?

Davosko Mundu Ekonomia Forua kezkatuta omen dago. Egoera hori arintzen ez bada, hemendik 12-18 hilabeteren buruan,   iskanbilak zabalduko omen dira jendartean. Bien bitartean, ondoko neurriak hartu beharko lirateke epe ertain-luzera: 1. Zerga bilketa eta jendarte justizia handitu. 2. Paradisu fiskalak suntsitu. 3. Finantza kapitalen transakzioei zerga duinak ezarri. 4. Jendarte politikak eta garapenerako lankidetza sustatu, doikuntza fiskalen ordez. 5. Demokrazia sendotu, politikak ekonomia menperatu behar baitu.
Horiek lirateke munduko populazioaren alde egiteko hartu beharreko neurri politiko eta ekonomiko batzuk, baina indarrean jartzeko gaur egun baino kementsuago azaldu beharko luke jendarte zibilak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude