Bilbon eraildako emakumea prostituta eta afrikarra zela esan behar al da?

  • June Fernándezek gidatzen duen Pikara Magazine blogean sortu da eztabaida. Eraildako emakumea prostituta eta afrikarra zela esatea beharrezkoa da ala kazetaritza horiaren seinale da?

Erailaren lagunak elkarretaratzean
Erailaren lagunak elkarretaratzeanmanuelcarballal.blogspot.com

June Fernándezek El Correoren eta Naizen adibideak aipatzen ditu artikuluan. Lehenengoak eraildako emakumea, prostituta eta afrikarra dela zehazten du, eta aldiz, Naizek datu horiek ez ditu idatzi, Fernandezek dioenez, “seguruenik ez zekizkielako baino, erasoa azaltzeko datu baliagarri bakarra biktima emakumea zela esatea uste zuelako”.

Ondoko lerroetan Fer­nándezek idatzitako artikuluaren pasarte batzuk dituzue euskarara ekarriak:

“Atzo lagun batek esan zidan kezkatuta zegoela, emakumea afrikarra eta prostituta zela esateak eraso matxistaren zergatietatik aldentzen zuelako, eta kazetaritza horia bultzako lukeelako.

Maria Almansa Sánchezek hauxe esan du: ‘Nik uste dut ez dela gauza bera. Emakumea, beltza eta prostituta izateagatik jo zuten, hirurak dira argitara ekarri beharrekoak’.
Kontua ez da krimen matxistei buruzko albistea ematea, baizik eta datuak eta hausnarketak eskura jartzea, jendeak uler dezan zergatik emakumeen aurkako biolentzia egiturazko arazo soziala den. Biolentzia azaltzeko elementu oinarrizkoa botere harremanak dira.

Garrantzitsua da jakitea biktima emakumea, immigrantea, beltza eta prostituta dela, eta era berean, inportantea da jakitea erasotzailea gizona, bertakoa, zuria eta enpresaria dela. Edozein emakumek jasan dezake biolentzia matxista, baina jatorriagatik eta azal koloreagatik adibidez, babesgabeago da emakumea. Era berean ordea, gogoratu behar da ez dagoela perfil bakarreko erasotzailerik (aurreiritziek diote immigranteak, toxikomanoak eta eroak direla), baina maila sozial jakin batekoa izateak eragin dezake maila baxuagokoak gutxiestea, eta prozesu judizialean abantaila izango du.

Biktima prostituta eta afrikarra zela esateko beldurra badago uste dugulako ‘besteetakoa’ balitz bezala hartua izango delako, eta ondorioz, enpatia, haserre eta mugimendu sozial gutxiago eragingo duelako, bada beste erronka bat daukagu. Lehen eta bigarren mailako emakume herritarrak dauzkagula salatuko duen kazetaritza egin beharko dugu”.

 


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude