Osteoporosiari aurre egiteko aholkuak


2013ko maiatzaren 08an

Osteoporosiak 50 urtetik gorako hiru emakumetatik bati erasaten die, Osteoporosiaren eta Hezurretako Gaixotasun Metabolikoen Elkartearen arabera. Gaitzak jota dauden emakume horien erdiak inguru, osteoporosiak dakarren hezur-masaren gehiegizko galeraren eraginez haustura bat jasango dute, Bartzelonako Itsas Ospitaleko azterketa batek dioenez. Behin hezurra ahuldu denean berriro indartzea oso zaila da, baina hala ere posible da osteoporosia geraraztea, eta batez ere gaitzari aurre hartzea.

Kaltzioa birjarri eta hobeto asimilatzeko neurriak

Pertsona helduek 1.000 miligramo kaltzio inguru behar dute egunean, baina menopausian dauden edo hurbiltzen ari diren emakumeen kasuan premia 1.400 miligramora iristen da. Ez badute egunero kopuru hori ahoratzen, gorputzak kaltzioa “lapurtzen” du hezurretatik, eta haiek ahuldu egiten dira pixkanaka. Mineral horren birjarpena behar bezala gertatzen dela eta gorputzak ondo xurgatzen duela ziurtatzeko, emakume menopausikoak hurrengo aholkuak jarraitu beharko lituzke:

  • Konbinatu esnekiak fruitu lehorrekin eta zerealekin, eta egunean bitan hartu horrelako nahasketak. Kaltzioarekin aberastutako jogurtak gomendatzen dira batez ere –jogurt normalek eta baso bat esnek baino bi aldiz kaltzio gehiago ematen dute–, eta jogurtarekin batera arbendolak, hurrak edo sesamoa har daitezke.
  • “Eguzki-bainua”, egunero hamabost minutuz gutxienez. D bitaminak –izokinean eta arrautzetan aurkitzen da, esaterako– kaltzioa hestean eta giltzurrunetan ongi asimilatzen laguntzen du, ondoren hezurretan finka dadin. Baina azterketa ugarik frogatzen duten bezala, emakumeen %70ek ez du behar adina kaltzio hartzen jan-neurriaren bidez. Horregatik, egunean beharrezkoa den D bitamina guztia (30 gramo inguru) lortzeko, errazagoa da eguzkiari besoak, aurpegia eta paparra “ukitzen uztea” hamabost bat minutuz, baina babes-neurri egokiak (kremak, adibidez) erabiliz betiere.
  • Aztertu hartzen ari zaren botikak hezurrentzat kaltegarriak ote diren. Kortikoide edo antsiolitikoekin denbora luzean egindako tratamenduek deskaltzifikazioa eragiten dute. Horrelakorik hartzen baduzu, galdetu zure medikuari.
  • Egin ariketa erregularki. Inpaktu apaleko jarduera fisikoren bat egiteak –oinez ibiltzeak, dantzan aritzeak, bizikletan ibiltzeak edo pisu txikiekin astean hirutan ariketak egiteak– hezurrak inguratu eta babesten dituzten giharrak indartzen ditu. Horrela hezurraren biziberritzea eta berrosatzea bizkortu eta estimulatzen da.
Arrisku faktoreak

Kontuan hartu zure hezurretako dentsitate minerala asaldatuta egon daitekeela hainbat faktore direla medio. Batetik, genetika: hezurren sendotasuna edo ahultasuna amarengandik heredatzen dute emakumeek. Bestetik, antiazido, kafeina edota freskagarri gehiegi hartzeak ere kalte egin dezake. Antiazidoek gernuarekin batera kanporatzen den kaltzio kopurua handitzen dute; kafeinak eta freskagarriek, berriz, kaltzio galera errazten dute dosi altuetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Medikuntza
Biolentzia psikiatrikoa salatuko dute Bilbon, Espainiako Estatu osoko Harro Zoro Erradikalek

EAEk du elektroshockaren praktika tasarik altuena Espainiako Estatuan; Nafarroan berriz, pazienteen euste mekanikoa ohikoa da ospitale psikiatrikoko unitateetan. Psikiatrikoetako indarkeria eta gehiegizko medikazioa salatzeko, Estatuko Harro Zoro Erradikalen manifestazioa Bilbon... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


Menopausia medikalitzatzeko arriskuaz ohartarazi du The Lancet aldizkariak

Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]


“Ez digute uzten gure gorputzen gainean erabakiak hartzen”

Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatearen “arreta txarra” eta “tratamendu bortitza” salatu du Izei Etxeberriak.


2023-08-30 | Reyes Ilintxeta
Vicente Madoz. Psikiatra humanista
“Pandemiarekin aurkitu ditugu izaki ahulagoak, estres egoeren aurrean gainezka egiten dutenak”

Azken mende erdi luze honetan Vicente Madoz psikiatra oso presente egon da Nafarroan osasun mentalaz, sexu-hezkuntzaz, bikote harremanez, adikzioez edo heriotzaz hitz egitean. 1960ko hamarkadan Ingalaterran ikusi eta ikasi zuena hona ekarri zuen, psikiatria berriaren oinarriak... [+]


Psikiatrikoen aurkako salaketa kalera aterako du Harro Zoroa mugimenduak asteburuan Bilbon

“Hego Euskal Herria da elektroshock gehien praktikatzen den Espainiako Estatuko lurraldea; Basurtuko ospitalean sei elektroshock makina daude”, azaldu dio ARGIAri Heiko Elbira Zoroa GAM taldeko kideak. Hori eta beste hainbat praktika psikiatriko salatzeko Harro Zoroa... [+]


Ismael Cerón. Etiketak malgutu
“Pertsonala politikoa bada, psikologiak ere politikoa izan behar du”

Min batzuk kokatzen eta garenarekin askeago bizitzen lagundu digu askori terapiara joateak. Baina, jende politizatua izanda, zalantzak ere piztu dizkigu maiz, kontraesanak. Kezka horiek beste askorenak ere bazirela ohartu nintzen Ismael Cerónen Psicoterapia queer... [+]


Norena da sufrimendu psikologikoaren ardura?

Gehiago hitz egiten dugu orain buruko osasunaz, ongizate psikologikoaz, eta horrek gure bizitza-kalitatean duen eraginaz. Poztekoa da, gaia armairutik ateratzeko lagungarria delako, mina denok (eta ez bakar batzuek) dugula erakutsita ondoeza normalizatu egiten delako, eta buruko... [+]


Eskola nola bihurtu espazio psikologiko seguru

Haur eta gazteen egoera emozional eta psikologiko txarra dela-eta, irakasleak gaindituta daudela eta ikastetxe bakoitzean psikologo bat ezarri beharko litzatekeela aldarrikatzen du mugimendu batek. Hari horri tiraka, jakin nahi izan dugu zein den pandemiak eskoletan utzi duen... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Desikasi daitekeen minaren ondoeza

“Askotan min handia sentitzen nuen oinetan, baina arraroa zen, ez nuelako lotzen kolpe batekin edo lesio batekin, eta ez nuelako identifikatzen nondik zetorren”. Iraia Etxebesteren hitzak dira; duela sei urte azalpenik gabeko mina sentitzen hasi zen oin azpian, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude